Epidemiak (eta pandemiak), berez, populazioan gaixotasun baten hedapen arina gertatzen denean ematen dira. Hortaz, gaixotasun infekziosoak dira epidemiak sortzen dituztenak, patogenoek populazio batean arin hedatzeko duten gaitasunagatik. Baina denbora erlatiboa denez, eta metaforak askeak, epidemia berba erabili da ere patogeno batek sortuak ez diren gaitzentzat.
Adibiderik argiena obesitatea da. Ez du patogeno batek sortzen baina 1997. urtean obesitatearen hedapena epidemiatzat jo zuen Munduko Osasun Erakundeak. Obesitatea azken lau hamarkadetan nabarmenki hedatu da, berez, transmititzen ez den eritasun bat bada ere. Obesitateak dituen osasun-ondorioak ezagunak dira eta bizimodu sedentarioarekin lotu izan da. Baina gene-oinarria badu ere.
Beste edozein gaixotasun konplexutan bezala, obesitatearen gene-oinarrian gene eta gene-aldaera askok parte hartzen dute; baina oraindik ez ditugu guztiak ezagutzen. Gainera joera genetiko hori ingurunearen arabera -dietaren arabera- puntu batera arte ekidin daiteke edo handitu. Horretaz jada aritu nintzen sorta honetan nutrizio gene-testak aztertu eta kritikatu nituenean: pisuaren gene-osagaia, FTO geneak duen garrantzia, etab. Ez naiz horretan errepikatuko.
Beste kontu batez arituko naiz. Aspaldi proposatu zen gure espeziean dietatik ahalik eta energia gehien eskuratzeko gene-aldaerak hautatu zirela gure espeziea eskasian bizi zenean. Beste modu batera esanda, badaudela janaritik energia lortzen oso efizienteak diren gene-aldaerak. “Genotipo aurreztailea” deitzen zaio frogatuta ez dagoen proposamen -hipotesi- horri. Hori horrela izanda -berriro, ez dago frogatuta- orain janari gehiago eskuragarri dugunez, obesitateak eztanda egin du efizienteegiak garelako. Baina agian hau dena oinarririk gabeko zentzugabekeria bat baino ez da.
Interesgarriagoa dena proposamen horretatik zera da, kultura aldaketa batek -dieta aldatzeak- eragin dezakela epidemia hori. Kultura ez da transmititzen gene-molekulen bidez, baizik eta memen bidez. Eta memeak bai dutela izaera bizkorra, errez transmititzeko gaitasuna eta autoerreplikatiboa, epidemiek duten ezaugarriak hain zuzen ere. Hau nire burutik atera den ideia bat besterik ez, agian zentzugabekeria bat da. Baina ezin daiteke ukatu meme batzuk izurriteak, epidemiak eta pandemiak diruditela.
Gaurko pilula oso espekulatiboa bada ere, bi gauza garrantzitsu egin ditugu: gertatzen ari den zerbait ulertzeko jakintza-alor ezberdinak uztartu ditugu eta agertoki ezberdinak irudikatu dugu. Edozein gertaerarekin egin beharko genukena, hain zuzen ere.
Itxialdirako genetika sorta
1) Birusak
2) Immunitate-sistema
3) Antigorputzak
4) SARS-CoV-2aren jatorria
5) Termozikladorea
6) Gene-marketina
7) Zoroa eta patxadaz, mesedez
8) ACE2 hartzailea
9) SARS-CoV-2aren geneak
10) 150 gene-testu
11) Etxeko gene-lanak
12) RNA
13) Endorfinen genetika
14) SARS-CoV-2aren jatorria (II)
15) Birusei aurre egiten
16) Tuskegee deitutako amesgaiztoa
17) Urtaroko gripearen genetika
18) Eugenesia eta Darwinismo soziala 2.0
19) Laborategietako langileei, eskerrak
20) Ez da guda bat, auzolana da
21) COVID-19ari gene-sentikortasuna
22) Gripe-pandemien genetika
23) Genetika zientzia-fikzioko filmetan
24) Beldurraren genetika
25) Parte-hartzearen garrantzia
26) Erratuta nengoen eta erratuko naiz
27) (gene-)datuen gobernantza
28) Genomak berdefinitzen
29) Minbizien gene-bilduma erraldoia
30) Gaixotasunak sailkatzen
31) Pangolinak
32) Saguzarrak
33) Zitokinen ekaitza
34) Gainontzeko epidemiak (I) – GIB
35) Gainontzeko epidemiak (II) – Ebola
36) Gainontzeko epidemiak (III) – Kolera
37) Gainontzeko epidemiak (IV) – Herpesbirusak eta H. pylori
2 Comments on “Itxialdirako genetika (38): Gainontzeko epidemiak (V) – Patogenoak ez direnak”
Comments are closed.