Mingain urdin gaixotasuna hainbat etxaberek, bereziki ardiek, pairatzen duten gaixotasun infekziosoa da. Mingain urdin birusak sortzen du eta birus hori artropodoen bidez hedatzen da. 2006. urtean birus horren agerraldi bat gertatu zen Europako iparraldean, BTV-8 motarena hain zuzen ere, eta ia Europa osora hedatu zen. Kalte ekonomikoak handiak izan ziren eta 2010. urtearen hasieran kontrolpean gelditu zen txertaketei esker. Baina 2015. urtean birus hori Frantzian berragertu zen, oraindik irauten duen bigarren agerraldiari hasiera emanez.
Mingain urdin birusa harizpi bikoitzeko RNA birusa da. Bere genomak 19 mila base pare inguru ditu, 10 segmentutan antolatuta dago eta bertan egiturazko 7 gene eta 4 edo 5 gene gehigarri kodetzen dira. Esan bezala, 2015. urtean BTV-8 motak bigarren agerraldi bat izan zuen Frantzian; eta Alemaniara, Suitzara eta Belgikara hedatu da jada. Duen interes ekonomikoagatik, ikertzaile-talde batek bigarren agerraldi hau nola gertatu zen aztertu du.
Ikerketa horretan egin zutena izan zen bi agerraldietako 153 BTV-8 birusen genomak sekuentziatzea. Lehen agerraldiko birusak 10 herrialde ezberdinetako animalietatik eskuratu zituzten eta bigarren agerraldikoak Frantziako animalietatik. Gero, birus horien genomak teknika filogenetikoen bidez konparatu zituzten beren arteko harremana zein zen jakiteko. Ikusi zuten bigarren agerraldiko birusek talde bat osotzen zutela, lehen agerraldiko birus batzuekin harreman estua zutenak. Eta, harrigarria dena, bigarren agerraldiko birusek oso mutazio gutxi izan zituztela, eboluzio-tasa oso geldoa izan zutela, agerraldien artean bost urte pasa baziren ere. Hori dela eta, bigarren agerraldiko birusak hartu zituzten eta bere arbaso komunaren genoma berreraiki zuten (bai, halako gauzak egin daitezke genomen sekuentziak dituzunean); eta ikusi zuten lehen agerraldian Frantzian eskuratutako birus baten oso antzekoa zela, apenas bost mutazioko ezberdintasuna zutela. Badirudi birus hori denboran izoztuta gelditu zela eta bost urte geroago berriro agertu zela.
Lanaren egileek diote ezin dela ziurtasunez jakin zer gertatu den. Orain arte uste zen bigarren agerraldiaren sorrera zegoela gaixotasunik sortu gabe etxabere edo animali basatietan transmititzen jarraitu diren birusetan. Edo latente gelditu dela transmisioa eragiten duen artropodoan. Baina mutazio-tasa hain txikia ikusita eta mota horretako birusez jakina dena kontuan hartuta, horiek baztertu behar dira. Egileek iradokitzen dute izoztuta zegoen birus baten nahigabeko askapenean egon daitekela jatorria, beste birus batzuen agerraldietan gertatu den bezala. Ezbehar bat, kontuz ez ibiltzeagatik edo birus horien nondik norakoak ondo ez ezagutzeagatik.
Aipatutako guztia dela eta, badirudi etxabereek pairatzen dituzten agerraldiak eta epidemiak erabilgarriak izan daitezkela ezagutzeko birusen dinamikak. Eta balizko deskuidu batek nola has dezakeen kontrolpean zegoen infekzio baten bigarren olatua.
Itxialdirako genetika sorta
1) Birusak
2) Immunitate-sistema
3) Antigorputzak
4) SARS-CoV-2aren jatorria
5) Termozikladorea
6) Gene-marketina
7) Zoroa eta patxadaz, mesedez
8) ACE2 hartzailea
9) SARS-CoV-2aren geneak
10) 150 gene-testu
11) Etxeko gene-lanak
12) RNA
13) Endorfinen genetika
14) SARS-CoV-2aren jatorria (II)
15) Birusei aurre egiten
16) Tuskegee deitutako amesgaiztoa
17) Urtaroko gripearen genetika
18) Eugenesia eta Darwinismo soziala 2.0
19) Laborategietako langileei, eskerrak
20) Ez da guda bat, auzolana da
21) COVID-19ari gene-sentikortasuna
22) Gripe-pandemien genetika
23) Genetika zientzia-fikzioko filmetan
24) Beldurraren genetika
25) Parte-hartzearen garrantzia
26) Erratuta nengoen eta erratuko naiz
27) (gene-)datuen gobernantza
28) Genomak berdefinitzen
29) Minbizien gene-bilduma erraldoia
30) Gaixotasunak sailkatzen
31) Pangolinak
32) Saguzarrak
33) Zitokinen ekaitza
34) Gainontzeko epidemiak (I) – GIB
35) Gainontzeko epidemiak (II) – Ebola
36) Gainontzeko epidemiak (III) – Kolera
37) Gainontzeko epidemiak (IV) – Herpesbirusak eta H. pylori
38) Gainontzeko epidemiak (V) – Patogenoak ez direnak
39) Gainontzeko epidemiak (VI) – Etortzear dauden epidemiak aurreikusten
40) Bizi-urteak kentzen dituzten mutazioak
41) Birus erraldoiak
42) Jirafen lepoa
43) Hesteak minberak direnean
44) Eboluzioa bueltan da
45) Zama diren onurak
46) COVID-19a eta tripak
47) Gene-diberitsitatea
One comment on “Itxialdirako genetika (48): Bigarren olatuak”
Comments are closed.