Genetikak osasunean duen eragina argia da. Askotan blog honetan eta itxialdiko sorta honetan gaixotasunen gene-oinarriaz aritu naiz. Gero eta ohikoagoa izango da genetika osasun-sisteman txertatzea pazienteei ahalik eta arreta onena emateko. Ondorioz, gene-aholkularitzak gero eta garrantzia handiagoa izango du. Gene-aholkularitzaren bidez pertsonei informazioa eta laguntza ematen zaie gaixotasun heredagarrien alderdi medikoan, psikologikoan eta familiarrean. Hortaz, garrantzitsua da ere gene-aholkularien lanak behar bezala funtzionatzea.
Herbehereetan egindako azterketa batean gene-aholkularitza jaso duten 1500 pertsona inguren esperientzia jaso dute. Horretarako pertsona horiek hiru galdetegi bete zituzten baloratzeko gene-aholkularitzaren emaitza, egoeraren kontrolaren pertzepzioa eta antsietatea. Oro har aztertutako hiru alderdiak hobetu ziren gene-aholkularitzaren ostean. Baina pertsonen %10 inguruk alderdi horietan emaitza txarragoak izan zituzten. Hortaz, zertan egin du huts gene-aholkularitza pertsona horiei behar zutena ez emateko? Zer egin behar zen eraginkorragoak izateko? Kontu hau garrantzitsua da, agian pertsona horiek aholku osagarriak edo beste mota bateko laguntza behar zutelako. Horiek behar bezala identifikatzea garrantzitsua da, horrela ere laguntza osagarria behar duten pertsonak aldez aurretik identifikatzea erreztuko baitu.
Kontuan izan behar da ere gene-aholkularitza herrialde bakoitzak modu ezberdinean praktikan jartzen duela, formazioa ezberdina duten profesionalek eman dezaketela eta arlo ezberdinak jorra daitezkela saio bakarrean. Hortaz, guzti horiek lantzeko eta jorratzeko profesionalak formatzea beharrezkoa izango da. Azken finean lortu behar dena da gene-aholkularia eta pazientearen arteko elkartrukea, bien arteko prozesu bat izatea, non informazioaren transmisioa beraiek adaptatzen duten, ahalik eta eraginkorrena eta lagungarriena izateko.
Hortaz, argi dago gene-aholkularien lana behar bezala betetzen ote den jakitea garrantzitsua dela, pertsonek modu eraginkorrean merezi duten arreta eta zaintza jasotzeko. Zeren gero eta garrantzitsuagoa izango da gene-informazioa osasunean eta gaixotasunean behar bezala jasotzea eta ulertzea.
Blog honetan gene-aholkurik ematen ez badut ere, ez nintzateke hori egitera ausartuko, genetika azaltzen eta oinarrizko kontzeptuak zabaltzen saiatzen naiz. Iruditzen zait genetikan (beste jakintza-arlotan bezala) ahaldunduta dagoen gizartea gizarte helduagoa, askeagoa eta jantziagoa dela; eta osasun erabakiak hartzerako orduan, pertsona bakoitza autonomoa izan behar duela, ezin dela paternalismoz jokatu. Eta osasun erabakiak hartzerako orduan genetikak garrantzia hartzen doan heinean, ahalik eta erabakirik onena hartzeko, pertsonak genetikan alfabetatzea garrantzitsua da. Konplizitateak sortzea gene-informazioa behar bezala jasotzeko eta ulertzeko. Beno, 50 pilula hauetan zehar egin duguna, ezta?
Itxialdirako genetika sorta
1) Birusak
2) Immunitate-sistema
3) Antigorputzak
4) SARS-CoV-2aren jatorria
5) Termozikladorea
6) Gene-marketina
7) Zoroa eta patxadaz, mesedez
8) ACE2 hartzailea
9) SARS-CoV-2aren geneak
10) 150 gene-testu
11) Etxeko gene-lanak
12) RNA
13) Endorfinen genetika
14) SARS-CoV-2aren jatorria (II)
15) Birusei aurre egiten
16) Tuskegee deitutako amesgaiztoa
17) Urtaroko gripearen genetika
18) Eugenesia eta Darwinismo soziala 2.0
19) Laborategietako langileei, eskerrak
20) Ez da guda bat, auzolana da
21) COVID-19ari gene-sentikortasuna
22) Gripe-pandemien genetika
23) Genetika zientzia-fikzioko filmetan
24) Beldurraren genetika
25) Parte-hartzearen garrantzia
26) Erratuta nengoen eta erratuko naiz
27) (gene-)datuen gobernantza
28) Genomak berdefinitzen
29) Minbizien gene-bilduma erraldoia
30) Gaixotasunak sailkatzen
31) Pangolinak
32) Saguzarrak
33) Zitokinen ekaitza
34) Gainontzeko epidemiak (I) – GIB
35) Gainontzeko epidemiak (II) – Ebola
36) Gainontzeko epidemiak (III) – Kolera
37) Gainontzeko epidemiak (IV) – Herpesbirusak eta H. pylori
38) Gainontzeko epidemiak (V) – Patogenoak ez direnak
39) Gainontzeko epidemiak (VI) – Etortzear dauden epidemiak aurreikusten
40) Bizi-urteak kentzen dituzten mutazioak
41) Birus erraldoiak
42) Jirafen lepoa
43) Hesteak minberak direnean
44) Eboluzioa bueltan da
45) Zama diren onurak
46) COVID-19a eta tripak
47) Gene-diberitsitatea
48) Bigarren olatuak
49) Sexu-kromosomak eta bizi-luzera
One comment on “Itxialdirako genetika (50): Gene-aholkulariak”
Comments are closed.