Itxialdirako sorta honetan gene-aniztasuna eta espezieek aurrera egiteko duten gaitasuna hainbatetan aipatu dut eta baita ere itxialdia baino lehenago Zientzia Kaieran gene-aniztasunak basoen kudeaketan lagun dezakela azaldu nuen. Gaur gai honi beste ertz batetik helduko diot, orain dela gutxi argitaratutako artikulu batean oinarritua: mutazioak eta espezien kontserbazioa.
Zenbakiak argiak dira: espezien % 44,3 gainbeheran daude, klima-aldaketa populazioentzat presio gehigarria bat da eta munduan 2050ra arte pentsatuak dauden azpiegituren %75 egin gabe daude. Hortaz, biodibertsitatearen eta gene-dibertsitatearen galera murriztea beharrezkoa da, batez ere espezieek aurrean dituzten erronkak ikusita.
Populazioen kudeaketan hainbat gene-aldaera mota erabiltzen dira gene-dibertsitatea bermatzeko. Horrela, populazioen gene-egiturak ezagutu daitezke eta endogamia ekidin. Horri esker, populazion gene-aldaeren galtzea murriztu daiteke eta espezieak suntsipenetik urrundu. Baina ez dago adostasunik zeintzuk diren gene-aldera onenak aukeratzerako orduan eta espezien artean aldakorra da zeintzuk erabili diren, konparaketak zailduz.
Aipatutako lan horretan begiratu ohi ez diren gene-aldaerak aztertu dituzte: oso kontserbatuak dauden gene-osagaiak, hain zuzen ere. Horiek espezien artean sekuentzia berdina duten genomaren zatiak dira eta, ondorioz, pentsa daiteke bertan mutazioak gertatzea kaltegarria dela indibiduoaren ugaltze-arrakastarako. Azken finean hautespenak hori aztertzen du: ondorengoak izateko erraztasuna. Noski, oso kontserbatutako gene-eremu hauetan mutazioak metatzen badira, pentsatzekoa da indibiduoek zailtasunak izango dituztela ugaltzeko. Populazioa handia bada, horrek ez du espezie horretan eragin handirik izango. Baina populazioa txikia bada, orduan, mutazio horien agerpena oztopo handi bat bilaka daitezke; eta mutazio horiek dituzten indibiduo horiek gurutzatzen badira eta zoriaren eraginaren arabera, mutazio horiek populazioan orokortu daitezke, espeziaren ugaltasun gaitasuna murriztuz. Eta horrek suntsitzeko arriskua handitu.
Aurrekoa saihesteko genometatik erauzi daitekeen gene-informazioa baliagarria izan daiteke. Batetik, genoma-eskualde kontserbatu horietan dauden gene-aldaerak sailkatuz bere arriskuaren arabera. Bestetik, informazio horretan oinarrituta, mutazio arriskutsu horiek ez dituzten edo gutxi dituzten indibiduoak hautatuz gurutzaketak egiteko. Hau da, zuzendutako gurutzatzeak egitea, suntsitzear dauden espezieekin edo etxabereekin egiten den bezala. Halako estrategiak erabili daitezke bai espezie basatientzat zein zooetan zaintzen diren espezientzat, gene-dibertsitatea handitzeko eta kaltegarriak diren gene-aldaerak murrizteko. Edo hautespen naturalez desagertzear dagoen gene-aldaera kaltegarri bat ez berpizteko.
Gene-informazioa espezieen kontserbaziorako erabiltzeak baimen dezake espezieek gaitasun handiagoa izatea dituzten arriskuei aurre egiteko, hala nola, habitaten suntsipenari edo klima-aldaketari.
Itxialdirako genetika sorta
1) Birusak
2) Immunitate-sistema
3) Antigorputzak
4) SARS-CoV-2aren jatorria
5) Termozikladorea
6) Gene-marketina
7) Zoroa eta patxadaz, mesedez
8) ACE2 hartzailea
9) SARS-CoV-2aren geneak
10) 150 gene-testu
11) Etxeko gene-lanak
12) RNA
13) Endorfinen genetika
14) SARS-CoV-2aren jatorria (II)
15) Birusei aurre egiten
16) Tuskegee deitutako amesgaiztoa
17) Urtaroko gripearen genetika
18) Eugenesia eta Darwinismo soziala 2.0
19) Laborategietako langileei, eskerrak
20) Ez da guda bat, auzolana da
21) COVID-19ari gene-sentikortasuna
22) Gripe-pandemien genetika
23) Genetika zientzia-fikzioko filmetan
24) Beldurraren genetika
25) Parte-hartzearen garrantzia
26) Erratuta nengoen eta erratuko naiz
27) (gene-)datuen gobernantza
28) Genomak berdefinitzen
29) Minbizien gene-bilduma erraldoia
30) Gaixotasunak sailkatzen
31) Pangolinak
32) Saguzarrak
33) Zitokinen ekaitza
34) Gainontzeko epidemiak (I) – GIB
35) Gainontzeko epidemiak (II) – Ebola
36) Gainontzeko epidemiak (III) – Kolera
37) Gainontzeko epidemiak (IV) – Herpesbirusak eta H. pylori
38) Gainontzeko epidemiak (V) – Patogenoak ez direnak
39) Gainontzeko epidemiak (VI) – Etortzear dauden epidemiak aurreikusten
40) Bizi-urteak kentzen dituzten mutazioak
41) Birus erraldoiak
42) Jirafen lepoa
43) Hesteak minberak direnean
44) Eboluzioa bueltan da
45) Zama diren onurak
46) COVID-19a eta tripak
47) Gene-dibertsitatea
48) Bigarren olatuak
49) Sexu-kromosomak eta bizi-luzera
50) Gene-aholkulariak
51) Adituaren falazia
52) Bio zuk zeuk egin
53) Koronabirusen erretratua
54) Bizi(tz)a konplexua da
55) Etxabereak eta gu
56) Genometako guda-hotza