Gero eta ikerketa gehiago daude non ikusten den sexuak eragina duela gene-oinarria duten gaixotasunetan. Ezberdintasun horiek gaixotasunak garatzeko arriskuan eragina dute eta, kasuan kasu, aztertu behar da sexuak zein mekanismoen bidez eragiten duen ezberdintasun hori. Orain dela gutxi argitaratutako lan batek emakumeak eta gizonak modu ezberdinean eragiten dien hiru gaixotasun aztertu dituzte.
Lupusa eta Sjögren sindromea gaixotasun autoimmuneak dira eta emakumeek gizonek baino askoz gehiago pairatzen dituzte; eskizofrenia, ordea, gizonetan ohikoagoa da emakumeetan baino. Hiru gaixotasun hauek komunean dute immunitate-sistemarekin lotutako gene-eskualde nagusian aurkitzen direla gaixotasunean gehien eragiten duten gene-aldaerak. Hori dela eta eskualde horretan kokatzen den gene bat aztertu dute, orain arte aztertzea zailtasunak izan dituena. Gene hori C4 deitzen da eta immune-sistemaren osagarriak diren geneen taldekoa da, immune-sistemak hiltzen dituen zelulak garbitzen laguntzen duten taldekoak, hain zuzen ere.
Ikerketa horretan ikusi dute C4 genean eskizofrenia izateko arriskua handitzen duten gene-aldaerek lupusa eta Sjögren sindromea izateko arriskua jaisten dutela. Gainera ikusi dute eragin horiek askoz ere nabariagoak zirela gizonetan; hau da, arriskuaren handitzea edo murriztea nabariagoa izan zela gizonetan emakumeetan baino. Baita ere ikusi zuten C4 genearen proteina-maila odolean eta likido zerebroespinalean altuagoa zela gizon helduetan emakume helduetan baino. Adin horretan, 20-50 urte artean, gaixotasuna garatzeko ezberdintasuna handiena da sexuen artean. Hori dela eta, lanaren egileek uste dute proteina-maila ezberdintasun horrek azal lezakela gaixotasun horiek garatzeko arriskuaren ezberdintasuna sexuen artean.
Lan honek erakusten du gene baten aktibitatea sexuen artean ezberdina bada, gaixotasunarekin lotutako gene-aldaerek modu ezberdinean eragin dezakela sexu bakoitzean. Hortaz, gero eta argiago bazegoen gene-aldaeren azterketa egitean sexua kontuan hartu behar zela, orain gehitu behar zaio zehaztea gene-aldaera horiek kokatzen diren geneek sexuaren arabera beren aktibitatea ezberdina den. Horrela gaixotasun horien oinarri biologikoa hobeto ulertuko baita; eta sendabide egokiagoak aurkitu.
Itxialdirako genetika sorta
1) Birusak
2) Immunitate-sistema
3) Antigorputzak
4) SARS-CoV-2aren jatorria
5) Termozikladorea
6) Gene-marketina
7) Zoroa eta patxadaz, mesedez
8) ACE2 hartzailea
9) SARS-CoV-2aren geneak
10) 150 gene-testu
11) Etxeko gene-lanak
12) RNA
13) Endorfinen genetika
14) SARS-CoV-2aren jatorria (II)
15) Birusei aurre egiten
16) Tuskegee deitutako amesgaiztoa
17) Urtaroko gripearen genetika
18) Eugenesia eta Darwinismo soziala 2.0
19) Laborategietako langileei, eskerrak
20) Ez da guda bat, auzolana da
21) COVID-19ari gene-sentikortasuna
22) Gripe-pandemien genetika
23) Genetika zientzia-fikzioko filmetan
24) Beldurraren genetika
25) Parte-hartzearen garrantzia
26) Erratuta nengoen eta erratuko naiz
27) (gene-)datuen gobernantza
28) Genomak berdefinitzen
29) Minbizien gene-bilduma erraldoia
30) Gaixotasunak sailkatzen
31) Pangolinak
32) Saguzarrak
33) Zitokinen ekaitza
34) Gainontzeko epidemiak (I) – GIB
35) Gainontzeko epidemiak (II) – Ebola
36) Gainontzeko epidemiak (III) – Kolera
37) Gainontzeko epidemiak (IV) – Herpesbirusak eta H. pylori
38) Gainontzeko epidemiak (V) – Patogenoak ez direnak
39) Gainontzeko epidemiak (VI) – Etortzear dauden epidemiak aurreikusten
40) Bizi-urteak kentzen dituzten mutazioak
41) Birus erraldoiak
42) Jirafen lepoa
43) Hesteak minberak direnean
44) Eboluzioa bueltan da
45) Zama diren onurak
46) COVID-19a eta tripak
47) Gene-dibertsitatea
48) Bigarren olatuak
49) Sexu-kromosomak eta bizi-luzera
50) Gene-aholkulariak
51) Adituaren falazia
52) Bio zuk zeuk egin
53) Koronabirusen erretratua
54) Bizi(tz)a konplexua da
55) Etxabereak eta gu
56) Genometako guda-hotza
57) Kontserbazioa eta gene-aldaerak
58) Normaltasuna