Sorta honetan zehar aipatu izan dut hautespen naturala gainditu genuela uste genuela baina eboluzioak zaplazteko bat eman zigula. Baita ere @mikelgs -k proposatu zidan ea benetan hautespen naturala saihestu dugun egokitzeko dugun gaitasunagatik eta gure kiderik ahulenak zaintzeagatik. Gaurkoan hori landuko dugu beste modu batera: nola giza-populazioak egokitu diren lekuetara eta horrek zein isl duen gure gene-materialean.
Adaptazio lokala gertatzen da populazio bat ingurune batera oso ondo egokituta dagoenean, ingurune horretan beste populazioek baino ugalkortasun handiagoa duenean, hain zuzen ere. Azken urteetan metodo berriak garatu direnez adaptazio lokalek geneetan duten eragina aztertzea erraztu da. Gainera, antzinako DNA eskuratzeari eta sekuentziatzeari esker datu gehiago lortu dira populazio lokalen eboluzioa aztertzeko.
Adaptazio lokalek ezaugarri ezberdinetan eragina izan dute. Dietarekin lotuak, ezagunak dira laktosaren mantentzea populazio kaukasiar eta afrikar batzuetan; argentinarrak artseniko maila altuetara moldatzea; txinatarrak selenio gutxira moldatzea; europarrak burdin gutxira; pigmeoak iodo gutxira; edo samoarrak gosea pasatzera. Patogenoei aurre egiteko adaptazioen artean daude malariari erresistentzia Saharaz Hegoaldeko populazioetan; C Hepatitisera euroasiar populazioetan; edo populazio ezberdinek immunitate-sisteman dituzten moldaketak. Ingurunearekin lotutako adaptazioak dira altuerara moldatuta daudela tibetarrak; hotzarekiko erresistentzia siberiarretan eta Inuitetan; edo izpi-ultramoreen esposiziori moldatzea, pigmentazioa aldatuta populazioaren arabera edo D bitaminaren maila txikiei aurre egiteko Ipar Europako populazioetan.
Adaptazio lokal horiek gauzatzea posible izan da gene jakin batzuetan hautatutako aldaeren ondorioz. Gene-aldaera horiek ingurune konkretu horretan abantaila ebolutibo bat ziren, gene horren funtzio egokituak ugalketa emendatzen zuelako eta, hortaz, populazio horretan hedatu ziren gene-aldaera horiek. Geneetan dauden aldaerak populazioen artean konparatuta jakin daitezke zeintzu genek pairatu dituzten hautespen lokalak eta, bere funtzioa zein den aztertuta, ezaugarri jakinekin lotu daitezke.
Gainera, gero eta informazio gehiago dugunez eta metodo berriak garatzen direnez, hautespen horien atzean dauden ereduak eta gertaerak azter daitezke. Horrela, adaptazio lokalen jatorria, historia eta izan ditugun eboluzio-gertaerak sakonki azter daitezke. Horrela, giza-eboluzioari buruzko sakontasun handia lor daiteke. Hala ere, oraindik asko dago egiteko: populazio asko ez baitira behar bezala ikertu; edo gene-aldaera askok parte hartzen duten adaptazioak aztertzea zaila delako.
Agian pentsa dezakezu adaptazio lokalena bitxikeria interesgarri bat dela baina aplikazio praktikorik gabea. Bada, pentsa adaptazio lokalek osasunean eragin dezaketela. Azken finean gene-aldaeren maiztasunak aldatzerakoan horrek gaixotasun jakin batzuen aurren babes dezake eta beste batzuen aurrean sentikorragoak izatea. Hortaz, populazioen historia ebolutiboa jakitea ez da bakarrik iraganari lotutako kontu bat, gaur egun lagungarria izan daiteke osasunaren zaintza hobetzeko.
Itxialdirako genetika sorta
1) Birusak
2) Immunitate-sistema
3) Antigorputzak
4) SARS-CoV-2aren jatorria
5) Termozikladorea
6) Gene-marketina
7) Zoroa eta patxadaz, mesedez
8) ACE2 hartzailea
9) SARS-CoV-2aren geneak
10) 150 gene-testu
11) Etxeko gene-lanak
12) RNA
13) Endorfinen genetika
14) SARS-CoV-2aren jatorria (II)
15) Birusei aurre egiten
16) Tuskegee deitutako amesgaiztoa
17) Urtaroko gripearen genetika
18) Eugenesia eta Darwinismo soziala 2.0
19) Laborategietako langileei, eskerrak
20) Ez da guda bat, auzolana da
21) COVID-19ari gene-sentikortasuna
22) Gripe-pandemien genetika
23) Genetika zientzia-fikzioko filmetan
24) Beldurraren genetika
25) Parte-hartzearen garrantzia
26) Erratuta nengoen eta erratuko naiz
27) (gene-)datuen gobernantza
28) Genomak berdefinitzen
29) Minbizien gene-bilduma erraldoia
30) Gaixotasunak sailkatzen
31) Pangolinak
32) Saguzarrak
33) Zitokinen ekaitza
34) Gainontzeko epidemiak (I) – GIB
35) Gainontzeko epidemiak (II) – Ebola
36) Gainontzeko epidemiak (III) – Kolera
37) Gainontzeko epidemiak (IV) – Herpesbirusak eta H. pylori
38) Gainontzeko epidemiak (V) – Patogenoak ez direnak
39) Gainontzeko epidemiak (VI) – Etortzear dauden epidemiak aurreikusten
40) Bizi-urteak kentzen dituzten mutazioak
41) Birus erraldoiak
42) Jirafen lepoa
43) Hesteak minberak direnean
44) Eboluzioa bueltan da
45) Zama diren onurak
46) COVID-19a eta tripak
47) Gene-dibertsitatea
48) Bigarren olatuak
49) Sexu-kromosomak eta bizi-luzera
50) Gene-aholkulariak
51) Adituaren falazia
52) Bio zuk zeuk egin
53) Koronabirusen erretratua
54) Bizi(tz)a konplexua da
55) Etxabereak eta gu
56) Genometako guda-hotza
57) Kontserbazioa eta gene-aldaerak
58) Normaltasuna
59) Gaixotasunak eta sexua
60) Gene-dosia orekatzen
One comment on “Itxialdirako genetika (61): Gizakion adaptazio lokalak”
Comments are closed.