Sorta honetan zehar hainbat aldiz aipatu dut iruditzen zaidala COVID-19ari buruzko zientzia-artikuluen hiperinflazioa dagoela. Pasaden ostiralean Berrian Ion Orzaizek gaia oso txukun landu zuen. Hainbat gako ematen dira bertan, esate baterako argitalpen-sistema zaharkitua edota ikerkuntza-sistemaren inertziak. Egia da nori galdetzen diozun arabera, esango dizu ona dela hainbeste ikertzailek zientzia-artikuluak argitaratzea, horrek esan nahi duelako ikerkuntza-sistema arin mugitu dela COVID-19a ikertzeko. Badakizue nik kontrako iritzia dudala.
Kontua da, Ion Orzaizek artikuluan aipatzen duen bezala, hainbeste artikulu dira ez dagoela modurik garrantzitsua dena lastotik banatzeko. Eta lan horretan laguntzeko inteligentzia artifiziala irtenbide bat izan daiteke. Adibidez IXA taldeak txapelketa batean sari bat jaso du norabide horretan egindako lanagatik.
Niri oso bitxia egiten zait hori egin behar izatea gizakiok sortu dugun arazo bat konpontzeko. Hau da, benetan esanguratsuak diren aurkikuntzak bakarrik argitaratu beharrean, zientziaren argitalpen-sistemak bermatu beharko lukeen zerbait, ordenagailuei eskatzen diegu esanguratsua den informazioa erauztea argitaratu dugun lasto guzti horretatik. Jada onartzen dugu argitaratu diren gauza asko ez dutela baliorik, etsi egiten dugu eta adabaki bat jartzen dugu.
Kontuak egin ditzagun, zenbat datu esangarri eta esperimentu baliagarri egin daitezke bost hilabetetan? 23.000 zientzia-artikulu argitaratzeko beste? Ezinezkoa. Ez bada hemen aukera bat ikusi delako CVak puzteko, argitalpenak edukitzeko edota zientzia-aldizkariek beren negozioa handitzeko. Eta bai, ondo irakurri duzu, bost hilabetetan 23.000 zientzia-artikulu argitaratu dira COVID-19aren inguruan. 20 egunero kopurua bikoizten doa. Eskuetatik joan zaigu eta orain ordenagailuen laguntza behar dugu zaborra alde batera uzteko eta benetan baliagarria denarekin gelditzeko.
Beno, behintzat albo-ondorio on bat izan du honek: inteligentzia artifizialaren garapenean lagundu duela gure utzikeriak edota handikeriak. Behintzat jakintza-arlo horrek aukera baliatu du aurrera-pausoak emateko. Makinek errebisio bibliografikoak errazten lagundu badezakete, ongi etorriak dira. Eta noizbait ordezten bakaituzte gure lana egiteko, merezita izango dugu hutsalak diren artikuluak argitaltzen ibiltzeagatik.
Itxialdirako genetika sorta
1) Birusak
2) Immunitate-sistema
3) Antigorputzak
4) SARS-CoV-2aren jatorria
5) Termozikladorea
6) Gene-marketina
7) Zoroa eta patxadaz, mesedez
8) ACE2 hartzailea
9) SARS-CoV-2aren geneak
10) 150 gene-testu
11) Etxeko gene-lanak
12) RNA
13) Endorfinen genetika
14) SARS-CoV-2aren jatorria (II)
15) Birusei aurre egiten
16) Tuskegee deitutako amesgaiztoa
17) Urtaroko gripearen genetika
18) Eugenesia eta Darwinismo soziala 2.0
19) Laborategietako langileei, eskerrak
20) Ez da guda bat, auzolana da
21) COVID-19ari gene-sentikortasuna
22) Gripe-pandemien genetika
23) Genetika zientzia-fikzioko filmetan
24) Beldurraren genetika
25) Parte-hartzearen garrantzia
26) Erratuta nengoen eta erratuko naiz
27) (gene-)datuen gobernantza
28) Genomak berdefinitzen
29) Minbizien gene-bilduma erraldoia
30) Gaixotasunak sailkatzen
31) Pangolinak
32) Saguzarrak
33) Zitokinen ekaitza
34) Gainontzeko epidemiak (I) – GIB
35) Gainontzeko epidemiak (II) – Ebola
36) Gainontzeko epidemiak (III) – Kolera
37) Gainontzeko epidemiak (IV) – Herpesbirusak eta H. pylori
38) Gainontzeko epidemiak (V) – Patogenoak ez direnak
39) Gainontzeko epidemiak (VI) – Etortzear dauden epidemiak aurreikusten
40) Bizi-urteak kentzen dituzten mutazioak
41) Birus erraldoiak
42) Jirafen lepoa
43) Hesteak minberak direnean
44) Eboluzioa bueltan da
45) Zama diren onurak
46) COVID-19a eta tripak
47) Gene-dibertsitatea
48) Bigarren olatuak
49) Sexu-kromosomak eta bizi-luzera
50) Gene-aholkulariak
51) Adituaren falazia
52) Bio zuk zeuk egin
53) Koronabirusen erretratua
54) Bizi(tz)a konplexua da
55) Etxabereak eta gu
56) Genometako guda-hotza
57) Kontserbazioa eta gene-aldaerak
58) Normaltasuna
59) Gaixotasunak eta sexua
60) Gene-dosia orekatzen
61) Gizakion adaptazio lokalak
62) Estigmak diren geneak