COVID-19aren krisiaren harira, sorta honetan hainbatetan landu dugu ostalariaren geneek izan dezaketen eraginaz. Nik kontu hori oso argi ez badut ere. Bada, ikertzaile talde batek aztertu du immune-sistemako gene batzuen gene-aldaerarik erangikorrenak SARS-CoV-2aren antzemateko.
Aztertu dituzten geneak patogenoak antzemateko makinaria kodetzen dituztenak dira, MHC eskualdekoak hain zuzen ere. Lan horretan egin dutena zera da, SARS-CoV-2aren proteinen sekuentzia hartu eta MHC eskualdeko geneek kodetzen dituzten gene-aldaerekin duten lotura eta konbinazio posible guztiak neurtu. Horrela aurresan daiteke zeintzu gene-aldaerak dira eraginkorrenak SARS-CoV-2aren proteinei lotzen; eta, hortaz, pentsa daiteke gene-aldaera horiei esker immune-sistema arin konturatzen dela SARS-CoV-2aren presentziaz eta, horrela, immune-erantzuna arinago hasi. Ikusi zuten HLA-B*46:01 gene-aldaera zela gaitasun txikiena izan zuena SARS-CoV-2aren proteinak antzemateko; gene-aldaera hori lotu izan da SARS-CoV birusak sortzen duen SARS gaixotasunaren larritasunarekin.
Baita ere beste giza-koronabirusen (hotzeria sortzen dutenak edo sintomarik sortzen ez dutenak) proteinen sekuentzia hartu zuten eta guztiek SARS-CoV-2arekin komunean zituzten sekuentziak aztertu zituzten. Horrela aztertu nahi zuten ea koronabirusen horiek antzemateko gaitasunak SARS-CoV-2 antzematea lagun zezaken, hau da, immunitate gurutzaturako aukerarik zegoen. Koronabirusak antzemateko gaitasun handiena izan zuten HLA-A*02:02, HLA-B*15:03 eta HLA-C*12:03 gene-aldaerek; baina gene-aldaera askok ez zuten inolako gaitasunik koronabirusen proteina kontserbatuei lotzeko. Hortaz, lanaren egileek iradokitzen dute ez dela egon presio ebolutiborik koronabirusak antzemateko.
Lanaren egileek argi diote lan hau konputazionala denez, hori muga bat dela. Azken finean esperimentuen bidez frogatu behar da aurresandako lotura horiek halakoak ote diren. Baita azpimarratzen dute kontuan izan behar dela gene-aldaera horien maiztasuna populazio bakoitzean ezberdina dela eta horietako batzuk pertsona gutxitan agertzen direla. Baina bai diote erabilgarria izan daitekela prebentzioan laguntzeko.
Lan honen emaitzak interesgarriak badira ere, ikusi behar dena ere da COVID-19az gaixotu diren pertsonek horietako zeintzu gene-aldaerak dituzten eta, horrela, baieztatu iragarpen horiek egokiak eta erabilgarriak ote diren. Ikusiko dugu.
Itxialdirako genetika sorta
1) Birusak
2) Immunitate-sistema
3) Antigorputzak
4) SARS-CoV-2aren jatorria
5) Termozikladorea
6) Gene-marketina
7) Zoroa eta patxadaz, mesedez
8) ACE2 hartzailea
9) SARS-CoV-2aren geneak
10) 150 gene-testu
11) Etxeko gene-lanak
12) RNA
13) Endorfinen genetika
14) SARS-CoV-2aren jatorria (II)
15) Birusei aurre egiten
16) Tuskegee deitutako amesgaiztoa
17) Urtaroko gripearen genetika
18) Eugenesia eta Darwinismo soziala 2.0
19) Laborategietako langileei, eskerrak
20) Ez da guda bat, auzolana da
21) COVID-19ari gene-sentikortasuna
22) Gripe-pandemien genetika
23) Genetika zientzia-fikzioko filmetan
24) Beldurraren genetika
25) Parte-hartzearen garrantzia
26) Erratuta nengoen eta erratuko naiz
27) (gene-)datuen gobernantza
28) Genomak berdefinitzen
29) Minbizien gene-bilduma erraldoia
30) Gaixotasunak sailkatzen
31) Pangolinak
32) Saguzarrak
33) Zitokinen ekaitza
34) Gainontzeko epidemiak (I) – GIB
35) Gainontzeko epidemiak (II) – Ebola
36) Gainontzeko epidemiak (III) – Kolera
37) Gainontzeko epidemiak (IV) – Herpesbirusak eta H. pylori
38) Gainontzeko epidemiak (V) – Patogenoak ez direnak
39) Gainontzeko epidemiak (VI) – Etortzear dauden epidemiak aurreikusten
40) Bizi-urteak kentzen dituzten mutazioak
41) Birus erraldoiak
42) Jirafen lepoa
43) Hesteak minberak direnean
44) Eboluzioa bueltan da
45) Zama diren onurak
46) COVID-19a eta tripak
47) Gene-dibertsitatea
48) Bigarren olatuak
49) Sexu-kromosomak eta bizi-luzera
50) Gene-aholkulariak
51) Adituaren falazia
52) Bio zuk zeuk egin
53) Koronabirusen erretratua
54) Bizi(tz)a konplexua da
55) Etxabereak eta gu
56) Genometako guda-hotza
57) Kontserbazioa eta gene-aldaerak
58) Normaltasuna
59) Gaixotasunak eta sexua
60) Gene-dosia orekatzen
61) Gizakion adaptazio lokalak
62) Estigmak diren geneak
63) Zientzia-artikuluetan itota
64) Zientzian konfiantza
65) Gene-informazioaren balioa
66) Mikrobiomaren eragina immune-sisteman
One comment on “Itxialdirako genetika (67): Immune-sistema eraginkorrak SARS-CoV-2a antzematen”
Comments are closed.