Orain dela lau urte gene-edizioak bultzada handia izan zuen CRISPR-Cas9 teknika zela eta. Orduan etorkizun oparoa zuela saltzen zen, gene-gaixotasunak konponduko zituela eta iraultza bat izango zela; ordutik askotan bere aplikazioak eta hobekuntzak izan dira hizpide. Dena euforia puntu batekin. Beno, ni bezalako hondatzaileek izan ezik, zuhurtziaz jokatzeko eskatzen nuela eta dudala. Zeren bizian dena konplexua da eta ez hain erreza. Gaurkoan edizio genomikoak duen beste oztopo bat jorratuko dut.
CRISPR-Cas9 teknikan oinarritutako gene-edizioak egiten duena da DNA harizpia nahi den puntuan ebaki, DNA zati bat kentzeko edo gehitzeko. Hau da, gene-materialean nahieran aldaketak sortzen ditu, hori omen da teknika honen abantailarik handiena. Bada, genomek badituzte mekanismo batzuk ziurtatzeko beren osotasuna ez dela arriskuan jartzen. Horien artean ezagunena TP53 genea da, tumoreak saihesten dituen genea, hain zuzen ere. Zelulak nabaritzen duenean bere genoman aldaketak egon direla, hau da, mutazioak, TP53 martxan jartzen da: aldaketa horiek konpontzeko makinaria abiatzen du eta konponketek arrakastarik ez badute, zelula bere buruaz beste egitera bideratzen du. Hau da, TP53ak gene-materiala kaltetzetik babesten du organismoa eta horregatik genomen zaindari bezala ezagutzen da.
Lan batzuek ikusi zuten TP53 aktibo dagoenean CRISPR-Cas9 teknikaren arrakasta mugatzen zela, hau da, edizio genomikoa gauzatzeko probabilitatea jaisten zela. Baina emaitzak ez ziren guztiz argiak. Orain dela gutxi ikertzaile talde batek TP53a duten eta ez duten giza-zelulak aztertu dituzten CRISPR-Cas9 teknikaren arrakasta neurtzeko. Ikusi zuten zelula normaletan eta TP53 gabekoetan edizioa gauzatzen zela baina TP53 ez zuten zeluletan hobeto funtzionatzen zuela teknikak. Gene-edizioa gertatzen denean TP53ak bere lana burutzen du, DNAan egiten diren mozketen aurrean genoma babesteko; eta horrek editatuko geneen patroia aldatu zuen. Hortaz, gene-edizioa diseinatzerako orduan oztopo hori ere kontuan hartu beharko dela iradokitzen dute lanaren egileek.
Esan bezala, gene-edizioak hype asko sortu bazuen ere, zuhurtziaz jokatzea onena da. Oztopo eta arazo berriak aurkitu daitezke, bizia konplexua delako.
Itxialdirako genetika sorta
1) Birusak
2) Immunitate-sistema
3) Antigorputzak
4) SARS-CoV-2aren jatorria
5) Termozikladorea
6) Gene-marketina
7) Zoroa eta patxadaz, mesedez
8) ACE2 hartzailea
9) SARS-CoV-2aren geneak
10) 150 gene-testu
11) Etxeko gene-lanak
12) RNA
13) Endorfinen genetika
14) SARS-CoV-2aren jatorria (II)
15) Birusei aurre egiten
16) Tuskegee deitutako amesgaiztoa
17) Urtaroko gripearen genetika
18) Eugenesia eta Darwinismo soziala 2.0
19) Laborategietako langileei, eskerrak
20) Ez da guda bat, auzolana da
21) COVID-19ari gene-sentikortasuna
22) Gripe-pandemien genetika
23) Genetika zientzia-fikzioko filmetan
24) Beldurraren genetika
25) Parte-hartzearen garrantzia
26) Erratuta nengoen eta erratuko naiz
27) (gene-)datuen gobernantza
28) Genomak berdefinitzen
29) Minbizien gene-bilduma erraldoia
30) Gaixotasunak sailkatzen
31) Pangolinak
32) Saguzarrak
33) Zitokinen ekaitza
34) Gainontzeko epidemiak (I) – GIB
35) Gainontzeko epidemiak (II) – Ebola
36) Gainontzeko epidemiak (III) – Kolera
37) Gainontzeko epidemiak (IV) – Herpesbirusak eta H. pylori
38) Gainontzeko epidemiak (V) – Patogenoak ez direnak
39) Gainontzeko epidemiak (VI) – Etortzear dauden epidemiak aurreikusten
40) Bizi-urteak kentzen dituzten mutazioak
41) Birus erraldoiak
42) Jirafen lepoa
43) Hesteak minberak direnean
44) Eboluzioa bueltan da
45) Zama diren onurak
46) COVID-19a eta tripak
47) Gene-dibertsitatea
48) Bigarren olatuak
49) Sexu-kromosomak eta bizi-luzera
50) Gene-aholkulariak
51) Adituaren falazia
52) Bio zuk zeuk egin
53) Koronabirusen erretratua
54) Bizi(tz)a konplexua da
55) Etxabereak eta gu
56) Genometako guda-hotza
57) Kontserbazioa eta gene-aldaerak
58) Normaltasuna
59) Gaixotasunak eta sexua
60) Gene-dosia orekatzen
61) Gizakion adaptazio lokalak
62) Estigmak diren geneak
63) Zientzia-artikuluetan itota
64) Zientzian konfiantza
65) Gene-informazioaren balioa
66) Mikrobiomaren eragina immune-sisteman
67) Immune-sistema eraginkorrak SARS-CoV-2a antzematen
68) Zabor-posta zientzian
69) COVID-19ari buruz datuak partekatzen
70) Espezieen mugak