Gaurko beste zerbaitez idatzi behar nuen. Baina ez nintzen gai gaiari ekiteko eta berandu noa gaurko pilularekin. Blokeo bat dut eta nire sormena oraindik ez da iratzarri. Sorta honen azken txanpan gaudenez, ez nau gehiegi arduratzen blokeatuta egoteren kontuak. Egoera baliatuko dut sormenaz hitz egiteko.
Ez dakit zergatik baina, oro har, sormena ez da zientziekin lotzen. Sormen handia badugu ere, eta gure ofizioan asko preziatzen dugun zerbait bada ere, ez da gizartean sumatzen den zerbait. Azken finean oraindik ez dakizkigun gauzak zeintzuk diren imajina behar ditugu eta horiek aztertzeko bideak eta lanabesak asmatu. Hemendik urte batzuetara ohituta egongo garen gauzak eta jakintzat emango ditugunak orain gara irudikatzen eta aztertzen. Gure lanaren genesia da ezagumenduan ditugun hutsuneak detektatzea eta horiek betetzeko egin behar duguna proposatzea. Kasu batzuetan gai batean jada jakina dena edo egiten dena aplika daiteke hutsuneak betetzeko, jakina den hori edo egin den hori nola moldatzea da asmatu behar dena. Beste kasu batzuetan lanabes-kutxa oso bat garatu behar da hutsune horiek betetzeko.
Hortaz, lan honen muina irudikatzea da. Zer egin behar den pentsatzea eta planifikatzea. Hori da zatirik moloiena. Gero gauzatzea eta kontatzea moloia da ere, baina neuronak imajinatzen eta irudikatzen jartzea beste maila bat da. Gainera dena maila abstraktuan egin behar da zeren… oraindik ez da gauzatu! Agertoki kontzeptualak asmatu behar dira eta horietan zer gerta daitekeen imajinatu, zeintzuk diren bere akatsak eta zeintzuk bere potentzialtasunak. Eta gero eta zoroagoa eta kontraintuitiboagoa agertoki horiek, hobeto. Sormena galtzen denean, aurreko guzti hori egiten ez bada, ikerkuntza egingo da, baina ez da zientziarik egiten.
Pilula hau pixka bat atontzeko gene-oinarriari buruz bilatu dut. Dirudienez heredatzen zerbait da. Sormenak gene-osagai nahiko nabaria badu ere, gene solte batzuk kenduta, ez dut aparteko ikerketarik aurkitu. Beno, bai, eskizofreniaren eta nahasmendu bipolarraren gene-oinarriak kreatibitatearen gene-oinarriak nolabait lotuta daudela. Agian egia da jenioak zoratuta daudela, auskalo! Niri ez galdetu…
Ba hori, zientziagintzan ari garenok oso kreatiboak gara eta agian horregatik pixka bat burutik jota gaude. Gaur oso kreatibo ez banago ere.
Itxialdirako genetika sorta
1) Birusak
2) Immunitate-sistema
3) Antigorputzak
4) SARS-CoV-2aren jatorria
5) Termozikladorea
6) Gene-marketina
7) Zoroa eta patxadaz, mesedez
8) ACE2 hartzailea
9) SARS-CoV-2aren geneak
10) 150 gene-testu
11) Etxeko gene-lanak
12) RNA
13) Endorfinen genetika
14) SARS-CoV-2aren jatorria (II)
15) Birusei aurre egiten
16) Tuskegee deitutako amesgaiztoa
17) Urtaroko gripearen genetika
18) Eugenesia eta Darwinismo soziala 2.0
19) Laborategietako langileei, eskerrak
20) Ez da guda bat, auzolana da
21) COVID-19ari gene-sentikortasuna
22) Gripe-pandemien genetika
23) Genetika zientzia-fikzioko filmetan
24) Beldurraren genetika
25) Parte-hartzearen garrantzia
26) Erratuta nengoen eta erratuko naiz
27) (gene-)datuen gobernantza
28) Genomak berdefinitzen
29) Minbizien gene-bilduma erraldoia
30) Gaixotasunak sailkatzen
31) Pangolinak
32) Saguzarrak
33) Zitokinen ekaitza
34) Gainontzeko epidemiak (I) – GIB
35) Gainontzeko epidemiak (II) – Ebola
36) Gainontzeko epidemiak (III) – Kolera
37) Gainontzeko epidemiak (IV) – Herpesbirusak eta H. pylori
38) Gainontzeko epidemiak (V) – Patogenoak ez direnak
39) Gainontzeko epidemiak (VI) – Etortzear dauden epidemiak aurreikusten
40) Bizi-urteak kentzen dituzten mutazioak
41) Birus erraldoiak
42) Jirafen lepoa
43) Hesteak minberak direnean
44) Eboluzioa bueltan da
45) Zama diren onurak
46) COVID-19a eta tripak
47) Gene-dibertsitatea
48) Bigarren olatuak
49) Sexu-kromosomak eta bizi-luzera
50) Gene-aholkulariak
51) Adituaren falazia
52) Bio zuk zeuk egin
53) Koronabirusen erretratua
54) Bizi(tz)a konplexua da
55) Etxabereak eta gu
56) Genometako guda-hotza
57) Kontserbazioa eta gene-aldaerak
58) Normaltasuna
59) Gaixotasunak eta sexua
60) Gene-dosia orekatzen
61) Gizakion adaptazio lokalak
62) Estigmak diren geneak
63) Zientzia-artikuluetan itota
64) Zientzian konfiantza
65) Gene-informazioaren balioa
66) Mikrobiomaren eragina immune-sisteman
67) Immune-sistema eraginkorrak SARS-CoV-2a antzematen
68) Zabor-posta zientzian
69) COVID-19ari buruz datuak partekatzen
70) Espezieen mugak
71) Genomaren zaindaria, gene-ediziorako oztopo
72) Gene-informazioa lagatzea
73) Birusak minbizien aurka
74) Egitasmo handien datuak erabiltzen
75) Gene biziak arrazakeriaren kontra