Itxialdirako sorta honen azken txanpan sartu gara. Eta pilula hauei bukaera ematen hasteko, ziklo honi bukaera emateko, oinarrira itzuliko naiz. DNAz idazteko, genetikak ikertzen duen lengoaiaz idazteko. Zeren, azken finean hori egiten dugu, ezezaguna zaigun lengoaia bat deskodetu, zer esaten duen jakiteko eta, horrela, bizia ulertu.
Gene-informazioa gordetzen eta kodetzen den molekula nagusia DNA da. DNAk hiru osagai ditu: desoxirribosa azukrea, fosfatoa eta base nitrogenatuak. Desoxirribosak eta fosfatoak egitura ematen diote eta konstanteak dira; base nitrogenatuak informazio ematen dute eta aldakorrak dira. DNAn base nitrogenatuak lau dira: Adenina (A), Guanina (G), Timina (T) eta Zitosina (C). Horregatik DNAren sekuentzia base nitrogenatuen lehen hizkiarekin adierazten da, aldakorra den osagai bakarra delako. Eta lehen hizkia erabiltzen da erosotasun eta praktikotasun kontuengatik. Hori dela eta lau hizki horiek dira gene-lengoaia osatzen dutenak eta, horregatik ere, liburuaren metafora erabiltzen dugu.
DNAren berezitasuna da bi harizpi osagarri dituela. Harizpi batean doan gene-informazioa beste harizpian ere kodetzen da, osagarriak diren base nitrogenatuen bidez. Adeninaren osagarria timina da; eta guaninaren osagarria zitosina. Horrela harizpi batean A dena bestean T da, eta batean G dena bestean C da. Ezaugarri guzti horiek direla eta DNAk helize bikoitzaren forma hartzen du eta, organismoaren arabera, gehiago paketatu daiteke espazio gutxiago har dezan.
Gainera, gene-informazioa ere RNAn gordetzen eta kodetzen da. Kasu horretan azukrea erribosa da eta base nitrogenatuen artean timinaren lekua uraziloak (U) hartzen du. DNA liburua bada, RNA pasarte bat, aipatutako aldaketarekin: T hizkia U hizkiak ordezkatzen du. Normalean RNA harizpi bakarrekoa da eta, base dituen base nitrogenatuen arabera harizpi hori tolesten da egitura sekundarioak eta tertziarioak sortuz. Sortzen diren egitura horiei esker RNAk bere funtzioak bete ditzake.
Gene lengoaiaren oinarria bi molekula horiek eta daramatzaten hizkiak dira. Horietatik abiatuta izaki bizidun guztien funtzio biologikoak kodetzen dira. Horregatik ere genoma argibide-liburutzat jo daiteke, DNA liburu hori idatzita dagoen euskarria eta lau letra horien sekuentzia liburua idatzita dagoen lengoaia. Eta lengoaia hori Lur planetako izaki bizidun guztiok erabiltzen dugu.
Bai, hiru osagai dituzten bi molekula dira biziaren oinarrian daudenak. Eta egiten dutena eta duten mezua deskodetzea da egiten dugun lana genetikan.
Itxialdirako genetika sorta
1) Birusak
2) Immunitate-sistema
3) Antigorputzak
4) SARS-CoV-2aren jatorria
5) Termozikladorea
6) Gene-marketina
7) Zoroa eta patxadaz, mesedez
8) ACE2 hartzailea
9) SARS-CoV-2aren geneak
10) 150 gene-testu
11) Etxeko gene-lanak
12) RNA
13) Endorfinen genetika
14) SARS-CoV-2aren jatorria (II)
15) Birusei aurre egiten
16) Tuskegee deitutako amesgaiztoa
17) Urtaroko gripearen genetika
18) Eugenesia eta Darwinismo soziala 2.0
19) Laborategietako langileei, eskerrak
20) Ez da guda bat, auzolana da
21) COVID-19ari gene-sentikortasuna
22) Gripe-pandemien genetika
23) Genetika zientzia-fikzioko filmetan
24) Beldurraren genetika
25) Parte-hartzearen garrantzia
26) Erratuta nengoen eta erratuko naiz
27) (gene-)datuen gobernantza
28) Genomak berdefinitzen
29) Minbizien gene-bilduma erraldoia
30) Gaixotasunak sailkatzen
31) Pangolinak
32) Saguzarrak
33) Zitokinen ekaitza
34) Gainontzeko epidemiak (I) – GIB
35) Gainontzeko epidemiak (II) – Ebola
36) Gainontzeko epidemiak (III) – Kolera
37) Gainontzeko epidemiak (IV) – Herpesbirusak eta H. pylori
38) Gainontzeko epidemiak (V) – Patogenoak ez direnak
39) Gainontzeko epidemiak (VI) – Etortzear dauden epidemiak aurreikusten
40) Bizi-urteak kentzen dituzten mutazioak
41) Birus erraldoiak
42) Jirafen lepoa
43) Hesteak minberak direnean
44) Eboluzioa bueltan da
45) Zama diren onurak
46) COVID-19a eta tripak
47) Gene-dibertsitatea
48) Bigarren olatuak
49) Sexu-kromosomak eta bizi-luzera
50) Gene-aholkulariak
51) Adituaren falazia
52) Bio zuk zeuk egin
53) Koronabirusen erretratua
54) Bizi(tz)a konplexua da
55) Etxabereak eta gu
56) Genometako guda-hotza
57) Kontserbazioa eta gene-aldaerak
58) Normaltasuna
59) Gaixotasunak eta sexua
60) Gene-dosia orekatzen
61) Gizakion adaptazio lokalak
62) Estigmak diren geneak
63) Zientzia-artikuluetan itota
64) Zientzian konfiantza
65) Gene-informazioaren balioa
66) Mikrobiomaren eragina immune-sisteman
67) Immune-sistema eraginkorrak SARS-CoV-2a antzematen
68) Zabor-posta zientzian
69) COVID-19ari buruz datuak partekatzen
70) Espezieen mugak
71) Genomaren zaindaria, gene-ediziorako oztopo
72) Gene-informazioa lagatzea
73) Birusak minbizien aurka
74) Egitasmo handien datuak erabiltzen
75) Gene biziak arrazakeriaren kontra
76) Sormena
One comment on “Itxialdirako genetika (77): Gene-lengoaia (I) – Hizkiak”
Comments are closed.