Pilula hauek bukatzen ari direnez, oinarrira itzultzea erabaki dut eta asteetan zehar kontatu dudan oinarrian dagoen mugida kontatzen ari naiz. Atzo gene-lengoaian lau hizki daudela kontatu nizuen eta gaur hizki horiekin sortzen diren patroiez eta egiturez.
DNAren sekuentzian gene-informazioa gordetzen da. Sekuentzia hori aipatutako lau hizki horien konbinazioz sortzen da, jarraiera bat non bizidunen argibideak gordetzen diren. Noski, lau hizki bakarrik ditugu eta beren konbinazioak informazio guztia kodetzeko. Baina sekuentziaren arabera konbinazio posibleak handitzen dira. Adibidez hamar nukleotido (letra) dituen sekuentzia batek milioi bat baino gehiago konbinazio posible ditu. Pentsa ezagutzen den genomarik txikienak 580.000 nukleotido dituela. Zenbat konbinazio izan ditzakeen, ezta?
Baina ez dira konbinazio guztiak existitzen, sekuentziak zorizkoak ez direlako, gene-informazioak patroi batzuk jarraitzen dituelako. Patroi horiei esker badakigu gene bat ATG patroiarekin hasten dela eta TAA, TAG edo TGA patroiekin bukatzen dela. Bi patroi horien arteko sekuentzia zatiari gene deitzen diogu, gene-informazioaren oinarrizko egitura dena. Horrela, genoma bat eskaneatuz, patroi horiei erreparatuta, zenbat gene dauden ondorioztatzen da.
Halako patroiei motibo deitzen diegu eta genoman barreiatuta funtzio ezberdinak dituzten motiboak daude: geneen barruan exonen (proteinetara itzultzen den sekuentzia) eta intronen (itzultzen ez den sekuentzia) arteko mugak zehazteko; geneen aktibitatea sustatzeko edo murrizteko guneak zehazteko; eskuragarri jarri behar diren gene-eskualdeak zehazteko; hainbat proteina DNAra lotzeko guneak zehazteko; eta ziur oraindik ezagutzen ez ditugun beste asko.
Gene-sekuentzien patroi ezagunak baliagarriak dira gene-osagaiak zehazteko. Aipatu dugu geneek bere patroia dutela; bada, beste gene-osagai batzuek ere beren patroiak duten egiturak dira. Adibidez DNA errepikakor bezala ezagutzen duguna patroi jakinak dituzte eta horregatik jakin daiteke genoma bakoitzak horietako zenbat dituen. Gizakion kasuan, genomaren erdia eta bi heren artean halako gene-egiturek osatzen dute.
Lau letren konbinazioekin gene-informazioa gordetzen da. Konbinazio horiekin hainbat egitura idatzita daude genometan, patroi jakinak jarraitzen dituztenak, gene-informazioa transmititzeko eta, horrela, funtzioak gauzatzeko. Beste edozein lengoaiatan bezala, ezta? Arazoa da oraindik ez ditugula patroi guztiak ezagutzen eta, hortaz, bertan dauden egitura guztiak. Gene-lengoaiak oraindik sekretuak gordetzen ditu guretzat.
Itxialdirako genetika sorta
1) Birusak
2) Immunitate-sistema
3) Antigorputzak
4) SARS-CoV-2aren jatorria
5) Termozikladorea
6) Gene-marketina
7) Zoroa eta patxadaz, mesedez
8) ACE2 hartzailea
9) SARS-CoV-2aren geneak
10) 150 gene-testu
11) Etxeko gene-lanak
12) RNA
13) Endorfinen genetika
14) SARS-CoV-2aren jatorria (II)
15) Birusei aurre egiten
16) Tuskegee deitutako amesgaiztoa
17) Urtaroko gripearen genetika
18) Eugenesia eta Darwinismo soziala 2.0
19) Laborategietako langileei, eskerrak
20) Ez da guda bat, auzolana da
21) COVID-19ari gene-sentikortasuna
22) Gripe-pandemien genetika
23) Genetika zientzia-fikzioko filmetan
24) Beldurraren genetika
25) Parte-hartzearen garrantzia
26) Erratuta nengoen eta erratuko naiz
27) (gene-)datuen gobernantza
28) Genomak berdefinitzen
29) Minbizien gene-bilduma erraldoia
30) Gaixotasunak sailkatzen
31) Pangolinak
32) Saguzarrak
33) Zitokinen ekaitza
34) Gainontzeko epidemiak (I) – GIB
35) Gainontzeko epidemiak (II) – Ebola
36) Gainontzeko epidemiak (III) – Kolera
37) Gainontzeko epidemiak (IV) – Herpesbirusak eta H. pylori
38) Gainontzeko epidemiak (V) – Patogenoak ez direnak
39) Gainontzeko epidemiak (VI) – Etortzear dauden epidemiak aurreikusten
40) Bizi-urteak kentzen dituzten mutazioak
41) Birus erraldoiak
42) Jirafen lepoa
43) Hesteak minberak direnean
44) Eboluzioa bueltan da
45) Zama diren onurak
46) COVID-19a eta tripak
47) Gene-dibertsitatea
48) Bigarren olatuak
49) Sexu-kromosomak eta bizi-luzera
50) Gene-aholkulariak
51) Adituaren falazia
52) Bio zuk zeuk egin
53) Koronabirusen erretratua
54) Bizi(tz)a konplexua da
55) Etxabereak eta gu
56) Genometako guda-hotza
57) Kontserbazioa eta gene-aldaerak
58) Normaltasuna
59) Gaixotasunak eta sexua
60) Gene-dosia orekatzen
61) Gizakion adaptazio lokalak
62) Estigmak diren geneak
63) Zientzia-artikuluetan itota
64) Zientzian konfiantza
65) Gene-informazioaren balioa
66) Mikrobiomaren eragina immune-sisteman
67) Immune-sistema eraginkorrak SARS-CoV-2a antzematen
68) Zabor-posta zientzian
69) COVID-19ari buruz datuak partekatzen
70) Espezieen mugak
71) Genomaren zaindaria, gene-ediziorako oztopo
72) Gene-informazioa lagatzea
73) Birusak minbizien aurka
74) Egitasmo handien datuak erabiltzen
75) Gene biziak arrazakeriaren kontra
76) Sormena
77) Gene-lengoaia (I) – Hizkiak