Aste bat bakarrik gelditzen zaigu sorta honekin bukatzeko eta gene-lengoaian murgilduta jarraitzen dut. Lengoaia horren hizkiak eta hizki horiekin sortzen diren patroi eta egiturei so egin ostean, gaurkoan horiek nola interpretatzen diren landuko dut. Bi zentzutan: sistema biologikoek nola interpretatzen dituzten eta genetikariok nola interpretatzen ditugun.
Sistema biologikoek oso erraz dute gene-lengoaia interpretatzea eta, horrela, gene-informazioan kodetuta dauden argibideak burutzea: erreakzio biofisiko eta biokimikoak gauzatzen dituzte. Guztia horretara murrizten baita auzi guzti hau: molekulen arteko elkarrekintzak eta horiek gidatzen dituzten erreakzio fisiko eta kimikoak. Hain sinplea eta hain konplexua aldi berean.
Berez gertatzen diren erreakzio horien artean dago DNA RNAn kopiatzea eta RNA horretan oinarrituta proteinak sortzea. Proteinak osotzen dituzten piezak, aminoazidoak, geneetan kodetzen dira hiru hizkiren bidez. Ekibalentzia horiei gene-kodea esaten diegu eta bizidun guztietan (ia) berdina da. Adibidez, AAA edo AAG patroiak lisina aminoazidora itzultzen dira, proteinaren posizio horretan lisina bat joan behar dela adierazteko. Horrela proteinak eraikitzen dira, hiruko gene-kode hori jarraituta.
Genetikariok, ordea, oso zail dugu gene-lengoaia interpretatzea. Zerbait dakigula uste dugunean, espero ez genituen ñabardurak eta salbuespenak aurkitzen ditugu. Bai, patroiak daudela dakigu, badakigu gene-kodea existitzen dela, badakigu bestelako genez gain beste gene-osagaiak daudela, badakigu patroi eta egitura ezberdinen bidez genomaren funtzioak erregulatzen direla. Baina, egia esan, ez dakigu. Hau da, jakitun gara hori horrela dela baina gauza askok ihes egiten digute.
Genetikariok dugun muga honetaz jakitun izatea oso garrantzitsua da. Zeren gaixotasunetan gertatzen dena ulertu nahi badugu, abiatu behar gara onartzen gene-lengoaia guztiz ulertzen ez dugula eta, hortaz, aurkitzen dugun hori, zehatz mehatz zer esan nahi duen ez dugula guztiz argi. Egia da geneak asko ikertu ditugunez, zer esaten duten hobeto ulertzen dugula eta bertan ikusten ditugun aldaketak hobeto interpretatzen ditugula. Baina gainontzeko egitura eta gene-osagaietan ikusten diren aldaketak behar bezala interpretatzeko ezagumendu nahikorik ez dugu.
Laburbilduz, gene-lengoaiaren egitura batzuk beste batzuk baino hobeto interpretatzen ditugu, konplexutasun handia duten erreakzio fisiko eta kimikoak direlako. Eta horietako batzuk beste batzuk baino errazago aztertzen direlako.
Itxialdirako genetika sorta
1) Birusak
2) Immunitate-sistema
3) Antigorputzak
4) SARS-CoV-2aren jatorria
5) Termozikladorea
6) Gene-marketina
7) Zoroa eta patxadaz, mesedez
8) ACE2 hartzailea
9) SARS-CoV-2aren geneak
10) 150 gene-testu
11) Etxeko gene-lanak
12) RNA
13) Endorfinen genetika
14) SARS-CoV-2aren jatorria (II)
15) Birusei aurre egiten
16) Tuskegee deitutako amesgaiztoa
17) Urtaroko gripearen genetika
18) Eugenesia eta Darwinismo soziala 2.0
19) Laborategietako langileei, eskerrak
20) Ez da guda bat, auzolana da
21) COVID-19ari gene-sentikortasuna
22) Gripe-pandemien genetika
23) Genetika zientzia-fikzioko filmetan
24) Beldurraren genetika
25) Parte-hartzearen garrantzia
26) Erratuta nengoen eta erratuko naiz
27) (gene-)datuen gobernantza
28) Genomak berdefinitzen
29) Minbizien gene-bilduma erraldoia
30) Gaixotasunak sailkatzen
31) Pangolinak
32) Saguzarrak
33) Zitokinen ekaitza
34) Gainontzeko epidemiak (I) – GIB
35) Gainontzeko epidemiak (II) – Ebola
36) Gainontzeko epidemiak (III) – Kolera
37) Gainontzeko epidemiak (IV) – Herpesbirusak eta H. pylori
38) Gainontzeko epidemiak (V) – Patogenoak ez direnak
39) Gainontzeko epidemiak (VI) – Etortzear dauden epidemiak aurreikusten
40) Bizi-urteak kentzen dituzten mutazioak
41) Birus erraldoiak
42) Jirafen lepoa
43) Hesteak minberak direnean
44) Eboluzioa bueltan da
45) Zama diren onurak
46) COVID-19a eta tripak
47) Gene-dibertsitatea
48) Bigarren olatuak
49) Sexu-kromosomak eta bizi-luzera
50) Gene-aholkulariak
51) Adituaren falazia
52) Bio zuk zeuk egin
53) Koronabirusen erretratua
54) Bizi(tz)a konplexua da
55) Etxabereak eta gu
56) Genometako guda-hotza
57) Kontserbazioa eta gene-aldaerak
58) Normaltasuna
59) Gaixotasunak eta sexua
60) Gene-dosia orekatzen
61) Gizakion adaptazio lokalak
62) Estigmak diren geneak
63) Zientzia-artikuluetan itota
64) Zientzian konfiantza
65) Gene-informazioaren balioa
66) Mikrobiomaren eragina immune-sisteman
67) Immune-sistema eraginkorrak SARS-CoV-2a antzematen
68) Zabor-posta zientzian
69) COVID-19ari buruz datuak partekatzen
70) Espezieen mugak
71) Genomaren zaindaria, gene-ediziorako oztopo
72) Gene-informazioa lagatzea
73) Birusak minbizien aurka
74) Egitasmo handien datuak erabiltzen
75) Gene biziak arrazakeriaren kontra
76) Sormena
77) Gene-lengoaia (I) – Hizkiak
78) Gene-lengoaia (II) – Patroiak ta egiturak