Aurrekoan esan nizuen pandemiaren egoeraren arabera neurri batzuei edo besteei erreparatzen diedala. EAEn zenbakiak ematen badituzte ere, neurri horien kalitatea ez da oso altua (batzuetan neurriak aldatzen dituzte, beste batzuetan zerbait falta dela nabaritzen dut) eta, irekiak badira ere, nahiko nahasiak ematen dituzte, eta taula ezberdinetan zehar bilatu behar dituzu datuak edota transformatu parekatu ahal izateko. Adibidez, PCR kopurua metatua ematen dute, egunero zenbat egin diren kalkulatzeko kenketak egin behar dituzu. Gaurkoan begiratzen ari naizen beste parametro bati buruz arituko naiz.
Pasaden ostiralean positibo/PCR kopurua begiratzen hasi nintzen. Eta harrera ona izan zuen grafiko bat egin. Bi gauza ikusten dira: Martxo aldera egiten ziren PCR asko positiboak zirela (egun batean PCRen erdia!); eta uztailaren erdialdetik gorakada nabarmen bat dagoela. Txioan esan nuen bezala, ez gaude martxoan baina egoera kezkagarria da.
Zergatik ratio hori kalkulatu nuen? Aspertuta nengoelako “eske nola PCR gehiago egiten diren, positibo gehiago detektatzen dira” entzuteaz. Positiboak gora egiten badute kutsatu gehiago daudelako da, PCR gehiago egiten dira kutsatu horiek detektatu ahal izateko. Birusaren atzetik goaz, berriro ere. Martxoan PCRak egiteko zegoen muga kontuan hartuta, sintoma argiak zituztenei egiten zitzaien; orain egiten dira sintomak dituztenei eta kontaktuen jarraipena egiteko. Baina PCRak egiteko gaitasuna muga bat du (beno, gehiengo absolutua eman diegun agintariek horrela nahi dutelako, gaitasun hori handitzeko aukera aspalditik dute mahai gainean) eta kasuek gora egiten duten heinean, kontaktuen jarraipena egiteko gaitasuna txikiagoa izango da eta, ondorioz, positibo/PCR kopurua handiagoa. Beste era batera esanda, falta zaigu jakitea zenbat PCR egiten diren (eta zenbat diren positibo) sintomak dituzten pertsonetan (kezkagarria, ez dakigulako nola kutsatu diren) eta zenbat PCR egiten diren (eta zenbat diren positibo) positiboekin harremana izan dutelako (gaitzerdi, behintzat badakigu nola kutsatu diren). Horrek egoera hobeto interpretatzeko aukera emango liguke, eta eskatzea libre denez…
Edonola ere, egoera zein den ikusita, errezetarik onena, zuhurtzia.
Itxialdirako genetika sorta
Lehenengo txandaren hasiera
1) Birusak
2) Immunitate-sistema
3) Antigorputzak
4) SARS-CoV-2aren jatorria
5) Termozikladorea
6) Gene-marketina
7) Zoroa eta patxadaz, mesedez
8) ACE2 hartzailea
9) SARS-CoV-2aren geneak
10) 150 gene-testu
11) Etxeko gene-lanak
12) RNA
13) Endorfinen genetika
14) SARS-CoV-2aren jatorria (II)
15) Birusei aurre egiten
16) Tuskegee deitutako amesgaiztoa
17) Urtaroko gripearen genetika
18) Eugenesia eta Darwinismo soziala 2.0
19) Laborategietako langileei, eskerrak
20) Ez da guda bat, auzolana da
21) COVID-19ari gene-sentikortasuna
22) Gripe-pandemien genetika
23) Genetika zientzia-fikzioko filmetan
24) Beldurraren genetika
25) Parte-hartzearen garrantzia
26) Erratuta nengoen eta erratuko naiz
27) (gene-)datuen gobernantza
28) Genomak berdefinitzen
29) Minbizien gene-bilduma erraldoia
30) Gaixotasunak sailkatzen
31) Pangolinak
32) Saguzarrak
33) Zitokinen ekaitza
34) Gainontzeko epidemiak (I) – GIB
35) Gainontzeko epidemiak (II) – Ebola
36) Gainontzeko epidemiak (III) – Kolera
37) Gainontzeko epidemiak (IV) – Herpesbirusak eta H. pylori
38) Gainontzeko epidemiak (V) – Patogenoak ez direnak
39) Gainontzeko epidemiak (VI) – Etortzear dauden epidemiak aurreikusten
40) Bizi-urteak kentzen dituzten mutazioak
41) Birus erraldoiak
42) Jirafen lepoa
43) Hesteak minberak direnean
44) Eboluzioa bueltan da
45) Zama diren onurak
46) COVID-19a eta tripak
47) Gene-dibertsitatea
48) Bigarren olatuak
49) Sexu-kromosomak eta bizi-luzera
50) Gene-aholkulariak
51) Adituaren falazia
52) Bio zuk zeuk egin
53) Koronabirusen erretratua
54) Bizi(tz)a konplexua da
55) Etxabereak eta gu
56) Genometako guda-hotza
57) Kontserbazioa eta gene-aldaerak
58) Normaltasuna
59) Gaixotasunak eta sexua
60) Gene-dosia orekatzen
61) Gizakion adaptazio lokalak
62) Estigmak diren geneak
63) Zientzia-artikuluetan itota
64) Zientzian konfiantza
65) Gene-informazioaren balioa
66) Mikrobiomaren eragina immune-sisteman
67) Immune-sistema eraginkorrak SARS-CoV-2a antzematen
68) Zabor-posta zientzian
69) COVID-19ari buruz datuak partekatzen
70) Espezieen mugak
71) Genomaren zaindaria, gene-ediziorako oztopo
72) Gene-informazioa lagatzea
73) Birusak minbizien aurka
74) Egitasmo handien datuak erabiltzen
75) Gene biziak arrazakeriaren kontra
76) Sormena
77) Gene-lengoaia (I) – Hizkiak
78) Gene-lengoaia (II) – Patroiak ta egiturak
79) Gene-lengoaia (III) – Interpretazioa
80) Gene-lengoaia (IV) – Eboluzioa
81) Gene-lengoaia (eta V) – Etorkizuna
82) Omikak gaixotasun infekziosoak ikertzeko
83) Gene-arriskua erabiltzen
84) Geneen aktibitatea aurreikusten
85) Ezer ez da dirudiena
eta 86) Bizitza oso bat aurretik ikasten jarraitzeko
Lehenengo txandaren bukaera
Bigarren txandaren hasiera
87) Jakinpozaren alde, beti
88) Korodatuak
89) #Koropilulak
90) Dengea