Nature Reviews Genetics aldizkariak, 20 urte bete dituela erabilita, 12 ikertzaileri genetikaren eta genomikaren etorkizunaz aritzeko eskatu die, jakintza-arlo horiek dituzten aukeren eta errenkoei buruz, hain zuzen ere. Blog honetan genetikak eta genomikak ematen duten azaltzen saiatzen naizenez, interesgarria iruditu zait iritzi horiek hona ekartzea. Horrela, etorkizunean jorratuko ditugun gaiak gaurdanik zeintzuk izan daitezkeen jakin dezakegu.
Amy McGuirek (Baulor College of Medicineko Etika biomedikoko katedradunak eta Center for Medical ethics and Health Policyko zuzendarika) azpimarratzen du genomika benetan bidezkoa izatea lortu behar dela.
McGruirek gogoratzen digu genetikak eta genomikak XXI. mendeko lehen hamarkadan izugarrizko aurrerakuntzak izan zituztela (aurkikuntza asko egin ziren, teknologian garapen ikaragarria egon zen eta kostuak asko jaitsi ziren). Baina bigarren hamarkadan, informazio horri zentzua ematerako orduan, faktore ez genetikoak kontuan hartu behar direlaz ohartu garela eta soilik gene-arriskuan oinarritutako medikuntza ez dela posible, kontuan hartu behar direla ingurunea eta bizimodua. Bere ustez, mende honetako hirugarren hamarkadan aurretik ditugun erronkak dira gaixotasunen arriskua hobeto aurresatea (bai faktore genetikoak eta ez-genetikoak kontuan hartuta) eta gene-edizioaren bidez gaixotasun batzuk sendatzea.
McGruiren ustez aurrerakuntza guzti horiek auzi etikoak plazaratzen dituzte, hala nola, pribatutasunari buruzko eta diskriminazioari buruzko kezkak, eskuragarriak izatea aurkikuntzak eta gene-testak, edota giza-enbrioietan gene-edizioak sortzen dituen kezka etikoak. Eztabaida guzti horiek mahai gainean badaude ere, McGruirek azpimarratzen du erronkarik handiena dela genomika erabiltzea egiturazko ezberdintasunak, pribilegioak sortzen dituten horiek, zuzentzeko. Hau da, etorkizuneko genomika denontzako genomika izan behar duela, etnizitatea, geografia edo ordaintzeko gaitasuna edozein delarik ere.
Hori lortzeko hainbat faktore kontuan izan behar direla dio. Aipatzen ditu, adibidez, AEBetan arrazismoaren aurkako mugimendua indartu dela, ikusita polizia-basakeria eta gaixotasunen eraginaren aldea arraza edo etniaren arabera. Eta horrek ausartak izatea eskatzen duela, guretzat deserosoak diren gaiak entzutea eta gauzak modu ezberdinean egiteko adorea izatea. McGruirek hiru eremu proposatzen ditu genomika bidezkoagoa egiteko:
- Gene-ikerkuntzan bidezko ordezkaritza bermatzea. Genoma osoko analisiak egin diren 2511 ikerketan 35 milioi lagin inguru aztertu dira eta horietatik % 81 Europar jatorrikoak izan ziren. Horren ondorioa da gene-emaitza asko gainontzeko etnizitatentzat erabilgarria ez izatea. Gainontzeko etnizitateei buruzko gene-informazioa eskuratzeko eta Europar jatorrizkoarekin parekatzeko, beharrezkoa da etnizitate horien konfiantza lortzea, historikoki kaltetuak eta zapalduak izan baitira. Hori lortzeko proposatzen ditu gardentasuna, erantzukizuna eta etnizitate horietako ikertzaileen sustapena.
- Gene-ikerkuntzen aurkikuntzei sarbidea. AEBetako osasun-sistema dela eta, txuriak medikura jotzeko aukera gehiago dituzte gainontzeko etnizitateak baino, dirua dela medio. Are gehiago, faktore sozioekonomikoak kontuan hartzen badira ere, etnizitateen arteko ezberdintasunak mantentzen dira gene-zerbitzuak jasotzeko. Hori dela eta, hor tartean dauden faktoreak ikertu behar direla proposatzen du, hala nola, egiturazko arrazismoa, mesfidantza edota aurreiritziak.
- Eremurik zailena: genomikaren erabilera medikuntzan bidezkoagoa izateko osasun arazoak sortzen dituzten faktoreak ere hobetu behar dira. Azken finean, gaixotasunak ez dira modu berdinean pairatzen etnizitate, genero, sexu-orientazio, adina, ezintasun-egoera, egoera sozioekonomiko eta geografia kontutan hartzen baditugu. Hortaz, genomika bidezkoagoa lortzeko giza-, ekonomi-, eta ingurune-faktoreak haintzat hartu behar dira eta horiek sortzen dituzten desberdintasunak zuzendu.
Laburtuz, McGruiren iritziz, genomika bidezkoa soilik izango da, gizarte eta osasun-sistema justu baten baitan bada.
Itxialdirako genetika sorta
Lehenengo txandaren hasiera
1) Birusak
2) Immunitate-sistema
3) Antigorputzak
4) SARS-CoV-2aren jatorria
5) Termozikladorea
6) Gene-marketina
7) Zoroa eta patxadaz, mesedez
8) ACE2 hartzailea
9) SARS-CoV-2aren geneak
10) 150 gene-testu
11) Etxeko gene-lanak
12) RNA
13) Endorfinen genetika
14) SARS-CoV-2aren jatorria (II)
15) Birusei aurre egiten
16) Tuskegee deitutako amesgaiztoa
17) Urtaroko gripearen genetika
18) Eugenesia eta Darwinismo soziala 2.0
19) Laborategietako langileei, eskerrak
20) Ez da guda bat, auzolana da
21) COVID-19ari gene-sentikortasuna
22) Gripe-pandemien genetika
23) Genetika zientzia-fikzioko filmetan
24) Beldurraren genetika
25) Parte-hartzearen garrantzia
26) Erratuta nengoen eta erratuko naiz
27) (gene-)datuen gobernantza
28) Genomak berdefinitzen
29) Minbizien gene-bilduma erraldoia
30) Gaixotasunak sailkatzen
31) Pangolinak
32) Saguzarrak
33) Zitokinen ekaitza
34) Gainontzeko epidemiak (I) – GIB
35) Gainontzeko epidemiak (II) – Ebola
36) Gainontzeko epidemiak (III) – Kolera
37) Gainontzeko epidemiak (IV) – Herpesbirusak eta H. pylori
38) Gainontzeko epidemiak (V) – Patogenoak ez direnak
39) Gainontzeko epidemiak (VI) – Etortzear dauden epidemiak aurreikusten
40) Bizi-urteak kentzen dituzten mutazioak
41) Birus erraldoiak
42) Jirafen lepoa
43) Hesteak minberak direnean
44) Eboluzioa bueltan da
45) Zama diren onurak
46) COVID-19a eta tripak
47) Gene-dibertsitatea
48) Bigarren olatuak
49) Sexu-kromosomak eta bizi-luzera
50) Gene-aholkulariak
51) Adituaren falazia
52) Bio zuk zeuk egin
53) Koronabirusen erretratua
54) Bizi(tz)a konplexua da
55) Etxabereak eta gu
56) Genometako guda-hotza
57) Kontserbazioa eta gene-aldaerak
58) Normaltasuna
59) Gaixotasunak eta sexua
60) Gene-dosia orekatzen
61) Gizakion adaptazio lokalak
62) Estigmak diren geneak
63) Zientzia-artikuluetan itota
64) Zientzian konfiantza
65) Gene-informazioaren balioa
66) Mikrobiomaren eragina immune-sisteman
67) Immune-sistema eraginkorrak SARS-CoV-2a antzematen
68) Zabor-posta zientzian
69) COVID-19ari buruz datuak partekatzen
70) Espezieen mugak
71) Genomaren zaindaria, gene-ediziorako oztopo
72) Gene-informazioa lagatzea
73) Birusak minbizien aurka
74) Egitasmo handien datuak erabiltzen
75) Gene biziak arrazakeriaren kontra
76) Sormena
77) Gene-lengoaia (I) – Hizkiak
78) Gene-lengoaia (II) – Patroiak ta egiturak
79) Gene-lengoaia (III) – Interpretazioa
80) Gene-lengoaia (IV) – Eboluzioa
81) Gene-lengoaia (eta V) – Etorkizuna
82) Omikak gaixotasun infekziosoak ikertzeko
83) Gene-arriskua erabiltzen
84) Geneen aktibitatea aurreikusten
85) Ezer ez da dirudiena
eta 86) Bizitza oso bat aurretik ikasten jarraitzeko
Lehenengo txandaren bukaera
Bigarren txandaren hasiera
87) Jakinpozaren alde, beti
88) Korodatuak
89) #Koropilulak
90) Dengea
91) Korodatuak (2)
92) #Koropilulak (2)
93) PCR
94) Korodatuak (3)