Udazkenarekin batera gripearen sasoia hasiko da Ipar Hemisferioan. Horrek kezka eta ardura dakar, alde batetik, COVID-19aren hainbat sintomarekin gainjarri egiten direlako gripearen sintomak; beste batetik, jada muturreko egoeran dauden osasun-zentroak, gripearen sasoiarekin batera gainezka egin dezaketelako. Ez dirudi udazken lasaia izango dugunik aurretik. Azter dezagun zein izan daitekeen egoera.
Gripearen sasoia, Ipar Hemisferioan, urritik maiatzera arte gertatzen da. Urtero gurekin dago eta, iruditzen zait, duen larritasuna gutxietsi egiten dugula. Izan ere, COVID-19az oraindik ezer ez genekienean “soilik gripe bat bezalakoa da” askotan esaten zen (eta batzuek falazia horrekin jarraitzen dute) garrantzia kentzeko edo. Gripeak urtero Hego Euskal Herrian 50 pertsona inguru hil egingo ez balitu bezala; gehi sortzen dituen ondorioak, hala nola, gorputzaldi kaskarrak sortzen duen bizi-kalitatearen galera edo lana ganoraz ezin egitea. Eta hori guztia txertoa izanda. Eskerrak.
Ipar Hemisferioan COVID-19a eta gripeak denboran ez zuten asko kointziditu. Bai ondorioztatu zen COVID-19ari aurre egiteko neurriek (konfinamenduak batik bat) gripearen sasoia sei aste lehenago bukatzea eragin zutela, milaka hildako ekidinda. Baina ez dakigu hori baino askoz gehiago. Hortaz, Hego Hemisferiora begira dezakegu zer gerta daitekeen ikusteko, bertan gripearen sasoia maiatzetik urrira baita.
Eta gertatu dena da ez dela ia griperik egon. Gripea desagertuta dago. Bi arrazoi nagusi ematen dira: alde batetik, COVID-19a ekiditeko neurriek gripearen transmisioa zaildu duela; beste batetik, osasun-sistemek beren indar guztia COVID-19ari aurre egiten eman dutela eta, hortaz, ez dutela gripea beste urte batzuetan bezala jarraitu eta beren datuak jaso. Eta, orain, arazo berri batekin aurkitu dira: hain informazio gutxi dago Hego Hemisferioan zirkulazioan dagoen gripeari buruz, hurrengo urterako txertoa (bertan maiatza aldera prest dute txertoa) prestatzeko informazio nahikorik ez dutela.
Ondorioz, ez dakigu oso ondo zer gerta daitekeen hemendik hiru asteetara, orain neurriak lausotu ditugula, daudenak zorroztasunez ez jarraitzeko dugun joera, eta osasun-sistema mugan dagoela kontuan izanda. Munduko Osasun Erakundeak gripeari buruz biltzen duen informazioa adi jarraituko dugu jakiteko zer gertatzen ari den. Agian gripedatuei buruzko pilulak prestatu beharko ditut ere.
Itxialdirako genetika sorta
Lehenengo txandaren hasiera
1) Birusak
2) Immunitate-sistema
3) Antigorputzak
4) SARS-CoV-2aren jatorria
5) Termozikladorea
6) Gene-marketina
7) Zoroa eta patxadaz, mesedez
8) ACE2 hartzailea
9) SARS-CoV-2aren geneak
10) 150 gene-testu
11) Etxeko gene-lanak
12) RNA
13) Endorfinen genetika
14) SARS-CoV-2aren jatorria (II)
15) Birusei aurre egiten
16) Tuskegee deitutako amesgaiztoa
17) Urtaroko gripearen genetika
18) Eugenesia eta Darwinismo soziala 2.0
19) Laborategietako langileei, eskerrak
20) Ez da guda bat, auzolana da
21) COVID-19ari gene-sentikortasuna
22) Gripe-pandemien genetika
23) Genetika zientzia-fikzioko filmetan
24) Beldurraren genetika
25) Parte-hartzearen garrantzia
26) Erratuta nengoen eta erratuko naiz
27) (gene-)datuen gobernantza
28) Genomak berdefinitzen
29) Minbizien gene-bilduma erraldoia
30) Gaixotasunak sailkatzen
31) Pangolinak
32) Saguzarrak
33) Zitokinen ekaitza
34) Gainontzeko epidemiak (I) – GIB
35) Gainontzeko epidemiak (II) – Ebola
36) Gainontzeko epidemiak (III) – Kolera
37) Gainontzeko epidemiak (IV) – Herpesbirusak eta H. pylori
38) Gainontzeko epidemiak (V) – Patogenoak ez direnak
39) Gainontzeko epidemiak (VI) – Etortzear dauden epidemiak aurreikusten
40) Bizi-urteak kentzen dituzten mutazioak
41) Birus erraldoiak
42) Jirafen lepoa
43) Hesteak minberak direnean
44) Eboluzioa bueltan da
45) Zama diren onurak
46) COVID-19a eta tripak
47) Gene-dibertsitatea
48) Bigarren olatuak
49) Sexu-kromosomak eta bizi-luzera
50) Gene-aholkulariak
51) Adituaren falazia
52) Bio zuk zeuk egin
53) Koronabirusen erretratua
54) Bizi(tz)a konplexua da
55) Etxabereak eta gu
56) Genometako guda-hotza
57) Kontserbazioa eta gene-aldaerak
58) Normaltasuna
59) Gaixotasunak eta sexua
60) Gene-dosia orekatzen
61) Gizakion adaptazio lokalak
62) Estigmak diren geneak
63) Zientzia-artikuluetan itota
64) Zientzian konfiantza
65) Gene-informazioaren balioa
66) Mikrobiomaren eragina immune-sisteman
67) Immune-sistema eraginkorrak SARS-CoV-2a antzematen
68) Zabor-posta zientzian
69) COVID-19ari buruz datuak partekatzen
70) Espezieen mugak
71) Genomaren zaindaria, gene-ediziorako oztopo
72) Gene-informazioa lagatzea
73) Birusak minbizien aurka
74) Egitasmo handien datuak erabiltzen
75) Gene biziak arrazakeriaren kontra
76) Sormena
77) Gene-lengoaia (I) – Hizkiak
78) Gene-lengoaia (II) – Patroiak ta egiturak
79) Gene-lengoaia (III) – Interpretazioa
80) Gene-lengoaia (IV) – Eboluzioa
81) Gene-lengoaia (eta V) – Etorkizuna
82) Omikak gaixotasun infekziosoak ikertzeko
83) Gene-arriskua erabiltzen
84) Geneen aktibitatea aurreikusten
85) Ezer ez da dirudiena
eta 86) Bizitza oso bat aurretik ikasten jarraitzeko
Lehenengo txandaren bukaera
Bigarren txandaren hasiera
87) Jakinpozaren alde, beti
88) Korodatuak
89) #Koropilulak
90) Dengea
91) Korodatuak (2)
92) #Koropilulak (2)
93) PCR
94) Korodatuak (3)
95) Genetikaren etorkizuna (1)
96) Koropilulak (3)