Blog honetan hainbatetan zientzia-fikziozko telesailetan genetika nola irudikatu (eta uzkurtu) duten landu dut (baga, biga, higa, laga); pilula hauetan ere, eskaera bat medio, filmetan nola erabili den; gaurkoan zientzia-fikzioa ez den telesail batean genetika irudimen handiarekin nola erabili zuten landuko dut.
Designated Survivor 2016-2019 urteen bitartean eman zen telesaila izan zen. Bertan, Kiefer Sutherlandek AEBko presidente kargua hartzen du ezusteko modu batean eta hiru denboralditan zehar hainbat arazo politiko potoloei eta konspiraziori are potologoei aurre egin behar dizkie. Telesail bezala ez da bestelako ezer, batzuetan “bengaaaaaaa” diozu egiten dituzte plottwist-ekin, baina, tira, ez nuen gauza handirik espero.
Kontua da hirugarren denboraldian konspirazio nagusitako batek genetika duela oinarri. Ez dut argumentua asko kontatu nahi, bada ezpada noizbait ikusten duzuen, baina ideia orokorra zen ez-zuriak erasotzen zituen arma biologiko bat garatzen ari zirela denboraldiko gaiztoetako batzuk. Hori egiteko CRISPRean oinarritutako gene-edizioa erabili zuten hegazti gripeari baztangaren gene bat eransteko. Gainera hegazti gripe hori ere diseinatu zuten (gene-edizio bidez, noski) melanozitoak infektatzeko (hortaz, gero eta melanina gehiago kutsatzeko probabilitate handiagoa, hortaz, txuriak libratzen ziren) eta gripeaz gain, editatuta zegoen beste ondorio bat sortzen zuen, baina zein den ez dizuet zapuztuko. Laburbilduz, superarma biologiko arrazista bat, bai.
Ikusle moduan nahiko “bengaaaaaaa” momentu horietako bat izan zen argumentu guzti hori. Genetikari bazela, BZO momentu erraldoia izan zen argumentu guzti hori. Zeren, noski, oso tentagarria da melanozitoen kontua, baina melanina ekoizten duten melanina kopurua da ezberdintzen dutena populazio ezberdinak. Horrek eraginik al du melanozitoek dituzten hartzaileetan (birusek zeluletara sartzeko erabiltzen dituzten zirrikituetan)? Ez dakit hain zuzena den harremana, e? Gero, birus batean beste birus baten genea sartzea posible litzateke CRISPR bidez, bai, noski. Beste kontu bat da edizio hori modu eraginkorrean gauzagarria den. Azkenik, sortzen duen ondorioa, zera, berriro ere, ez dakigu oso ondo zein mekanismo biologikoren bidez lortzen den hori. Hau da, teorian posiblea litzateke, praktikan probabilitate oso txikia du. Batez ere ikusita CRISPR teknikak ez duela lortu uste genuena lortuko zuena. Egia da, 2020 honetan, non konspirazio guztiek leku duten, halako argumentu batek probableagoa dirudiela. Baina fikzioa izaten jarraitzen du.
Beste kontu bat da gidoilarien asmoa zela gene-edizioari buruz hausnartzea. Hori horrela bada, perfekto. Eztabaida hori oraindik egiteke dugu. Hainbat lagunen etxeetan gaiari buru idatzi dut (lerro gorriak non dauden, edo gauzagarria egiteko kontutan hartu behar ditugun faktoreak), agian beste pilula bat erabili dezakegu gaia berrartzeko. Zeren eztabaida hori egin behar dugun zerbait da.
Itxialdirako genetika sorta
Lehenengo txandaren hasiera
1) Birusak
2) Immunitate-sistema
3) Antigorputzak
4) SARS-CoV-2aren jatorria
5) Termozikladorea
6) Gene-marketina
7) Zoroa eta patxadaz, mesedez
8) ACE2 hartzailea
9) SARS-CoV-2aren geneak
10) 150 gene-testu
11) Etxeko gene-lanak
12) RNA
13) Endorfinen genetika
14) SARS-CoV-2aren jatorria (II)
15) Birusei aurre egiten
16) Tuskegee deitutako amesgaiztoa
17) Urtaroko gripearen genetika
18) Eugenesia eta Darwinismo soziala 2.0
19) Laborategietako langileei, eskerrak
20) Ez da guda bat, auzolana da
21) COVID-19ari gene-sentikortasuna
22) Gripe-pandemien genetika
23) Genetika zientzia-fikzioko filmetan
24) Beldurraren genetika
25) Parte-hartzearen garrantzia
26) Erratuta nengoen eta erratuko naiz
27) (gene-)datuen gobernantza
28) Genomak berdefinitzen
29) Minbizien gene-bilduma erraldoia
30) Gaixotasunak sailkatzen
31) Pangolinak
32) Saguzarrak
33) Zitokinen ekaitza
34) Gainontzeko epidemiak (I) – GIB
35) Gainontzeko epidemiak (II) – Ebola
36) Gainontzeko epidemiak (III) – Kolera
37) Gainontzeko epidemiak (IV) – Herpesbirusak eta H. pylori
38) Gainontzeko epidemiak (V) – Patogenoak ez direnak
39) Gainontzeko epidemiak (VI) – Etortzear dauden epidemiak aurreikusten
40) Bizi-urteak kentzen dituzten mutazioak
41) Birus erraldoiak
42) Jirafen lepoa
43) Hesteak minberak direnean
44) Eboluzioa bueltan da
45) Zama diren onurak
46) COVID-19a eta tripak
47) Gene-dibertsitatea
48) Bigarren olatuak
49) Sexu-kromosomak eta bizi-luzera
50) Gene-aholkulariak
51) Adituaren falazia
52) Bio zuk zeuk egin
53) Koronabirusen erretratua
54) Bizi(tz)a konplexua da
55) Etxabereak eta gu
56) Genometako guda-hotza
57) Kontserbazioa eta gene-aldaerak
58) Normaltasuna
59) Gaixotasunak eta sexua
60) Gene-dosia orekatzen
61) Gizakion adaptazio lokalak
62) Estigmak diren geneak
63) Zientzia-artikuluetan itota
64) Zientzian konfiantza
65) Gene-informazioaren balioa
66) Mikrobiomaren eragina immune-sisteman
67) Immune-sistema eraginkorrak SARS-CoV-2a antzematen
68) Zabor-posta zientzian
69) COVID-19ari buruz datuak partekatzen
70) Espezieen mugak
71) Genomaren zaindaria, gene-ediziorako oztopo
72) Gene-informazioa lagatzea
73) Birusak minbizien aurka
74) Egitasmo handien datuak erabiltzen
75) Gene biziak arrazakeriaren kontra
76) Sormena
77) Gene-lengoaia (I) – Hizkiak
78) Gene-lengoaia (II) – Patroiak ta egiturak
79) Gene-lengoaia (III) – Interpretazioa
80) Gene-lengoaia (IV) – Eboluzioa
81) Gene-lengoaia (eta V) – Etorkizuna
82) Omikak gaixotasun infekziosoak ikertzeko
83) Gene-arriskua erabiltzen
84) Geneen aktibitatea aurreikusten
85) Ezer ez da dirudiena
eta 86) Bizitza oso bat aurretik ikasten jarraitzeko
Lehenengo txandaren bukaera
Bigarren txandaren hasiera
87) Jakinpozaren alde, beti
88) Korodatuak
89) #Koropilulak
90) Dengea
91) Korodatuak (2)
92) #Koropilulak (2)
93) PCR
94) Korodatuak (3)
95) Genetikaren etorkizuna (1)
96) Koropilulak (3)
97) Gripearen zain
98) Genetikaren etorkizuna (2)
99) Koropilulak (4)
100) Pedagogia
101) Genetikaren etorkizuna (3)
One comment on “Larrialdirako genetika (102): Genetika telesailetan (5)”
Comments are closed.