1989an Douglas Hofstadterek “Gödel, Escher, Bach: An Eternal Golden Braid” liburuan Hofstadteren legea plazaratu zuen, programazioan noizbehinka aipatzen den gertaera, hain zuzen ere. Lege horrek zera dio:
“Espero duzuna baino denbora gehiago behar da beti, Hofstadteren legea kontuan hartu baduzu ere.”
Hofstadteren legea
Gertaera hau bizitzako edozein alderditan edo egoeratan aplika daiteke. Guztiok bizi izan ditugu halakoak, uste genuena baino denbora gehiago behar duten gauzak egitea, luzatzeko tartea eman badiegu ere. Baina hori nonbait agerikoa eta askotan gertatzen bada, hori zientzietan da.
Esperimentu bat (edo beharrezkoak direnak) behar bezala diseinatzea, esperimentu hori(ek) behar bezala gauzatzea eta esperimentu(ar)en emaitzak aztertzea bere denbora darama. Zenbat den denbora hori? Ba aurreikusten duguna baino denbora gehiago. Batez ere bi gauza gertatzen direlako: aurreikuspenak egiten direnean “dena ondo badoa + segurtasun tarte bat” kalkulatzen dugulako; bestetik inoiz dena ondo ez doalako.
Lehenengoa azaltzeko kanpo faktore garrantzitsu bat dago: ikerketa-proiektu bat egiteko dagoen presioa, izan deialdiek dituzten baldintzak bete behar direlako (bi urtetan egin beharra, adibidez), izan birus oso kutsagarri bat agertzen delako. Ikerketa-proiektu batean egon daitezkeen arazo eta atzerapen guztiak aurreikus daitezke? Ez. Aurreikusten direla esaten da eta horrekin kronograma bat aurkezten dela? Bai. Dena atzeratuko dela eta luzapen bat eskatuko dela? Noski.
Bigarrena azaltzeko ingeleseko esamolde bat erabiliko dut “shit happens”, hau da, kaka gertatzen dela. Zera, kontua da espero ez dituzun hanka-sartze, gauza oso arraro eta poltergeistak gertatzen direla. Horiek konpontzeko edo horiei aurre egiteko behar den denbora kuantifikatzea oso zaila da. Baina buruhauste handiak ematen dituzte. Eta, noski, dena atzeratu. Horiek inkontzienteki kontuan hartzen ditugu (aipatutako segurtasun tarte hori) baina normalean uste duguna baino denbora, energia eta pazientzia gehiago xahutzen dute. Badakizue zein jakintza-arlotan kaka gertatzea probableagoa den? Bai, biologian, bizia konplexua delako eta, ondorioz, ezagutzen ez ditugun aldagai askok eragingo dute gure planak atzeratuz.
Azken hilabeteetan argi ikusi da hau. Korori buruz behar genuena jakiteak nahi eta uste genuena baino denbora gehiago darama (eta oraindik nahiko genukena baino denbora gehiago beharko dugu argi izateko zehaztasun guztiak); eta Kororen aurkako txertoa ez da Hofstadteren legeaz libratuko. Hortaz, ez gaitzala antsietateak itsutu eta pazientziaz har dezagun, prozesua luzatuko baita.
Itxialdirako genetika sorta
Lehenengo txandaren hasiera
1) Birusak
2) Immunitate-sistema
3) Antigorputzak
4) SARS-CoV-2aren jatorria
5) Termozikladorea
6) Gene-marketina
7) Zoroa eta patxadaz, mesedez
8) ACE2 hartzailea
9) SARS-CoV-2aren geneak
10) 150 gene-testu
11) Etxeko gene-lanak
12) RNA
13) Endorfinen genetika
14) SARS-CoV-2aren jatorria (II)
15) Birusei aurre egiten
16) Tuskegee deitutako amesgaiztoa
17) Urtaroko gripearen genetika
18) Eugenesia eta Darwinismo soziala 2.0
19) Laborategietako langileei, eskerrak
20) Ez da guda bat, auzolana da
21) COVID-19ari gene-sentikortasuna
22) Gripe-pandemien genetika
23) Genetika zientzia-fikzioko filmetan
24) Beldurraren genetika
25) Parte-hartzearen garrantzia
26) Erratuta nengoen eta erratuko naiz
27) (gene-)datuen gobernantza
28) Genomak berdefinitzen
29) Minbizien gene-bilduma erraldoia
30) Gaixotasunak sailkatzen
31) Pangolinak
32) Saguzarrak
33) Zitokinen ekaitza
34) Gainontzeko epidemiak (I) – GIB
35) Gainontzeko epidemiak (II) – Ebola
36) Gainontzeko epidemiak (III) – Kolera
37) Gainontzeko epidemiak (IV) – Herpesbirusak eta H. pylori
38) Gainontzeko epidemiak (V) – Patogenoak ez direnak
39) Gainontzeko epidemiak (VI) – Etortzear dauden epidemiak aurreikusten
40) Bizi-urteak kentzen dituzten mutazioak
41) Birus erraldoiak
42) Jirafen lepoa
43) Hesteak minberak direnean
44) Eboluzioa bueltan da
45) Zama diren onurak
46) COVID-19a eta tripak
47) Gene-dibertsitatea
48) Bigarren olatuak
49) Sexu-kromosomak eta bizi-luzera
50) Gene-aholkulariak
51) Adituaren falazia
52) Bio zuk zeuk egin
53) Koronabirusen erretratua
54) Bizi(tz)a konplexua da
55) Etxabereak eta gu
56) Genometako guda-hotza
57) Kontserbazioa eta gene-aldaerak
58) Normaltasuna
59) Gaixotasunak eta sexua
60) Gene-dosia orekatzen
61) Gizakion adaptazio lokalak
62) Estigmak diren geneak
63) Zientzia-artikuluetan itota
64) Zientzian konfiantza
65) Gene-informazioaren balioa
66) Mikrobiomaren eragina immune-sisteman
67) Immune-sistema eraginkorrak SARS-CoV-2a antzematen
68) Zabor-posta zientzian
69) COVID-19ari buruz datuak partekatzen
70) Espezieen mugak
71) Genomaren zaindaria, gene-ediziorako oztopo
72) Gene-informazioa lagatzea
73) Birusak minbizien aurka
74) Egitasmo handien datuak erabiltzen
75) Gene biziak arrazakeriaren kontra
76) Sormena
77) Gene-lengoaia (I) – Hizkiak
78) Gene-lengoaia (II) – Patroiak ta egiturak
79) Gene-lengoaia (III) – Interpretazioa
80) Gene-lengoaia (IV) – Eboluzioa
81) Gene-lengoaia (eta V) – Etorkizuna
82) Omikak gaixotasun infekziosoak ikertzeko
83) Gene-arriskua erabiltzen
84) Geneen aktibitatea aurreikusten
85) Ezer ez da dirudiena
eta 86) Bizitza oso bat aurretik ikasten jarraitzeko
Lehenengo txandaren bukaera
Bigarren txandaren hasiera
87) Jakinpozaren alde, beti
88) Korodatuak
89) #Koropilulak
90) Dengea
91) Korodatuak (2)
92) #Koropilulak (2)
93) PCR
94) Korodatuak (3)
95) Genetikaren etorkizuna (1)
96) Koropilulak (3)
97) Gripearen zain
98) Genetikaren etorkizuna (2)
99) Koropilulak (4)
100) Pedagogia
101) Genetikaren etorkizuna (3)
102) Genetika telesailetan (5)
103) Genetikaren etorkizuna (4)