Pasaden astean Nobel Sariak banatu ziren eta zientzietakoen artean genetikarekin zer ikusi zuzena duen bat banatu zen. Hain zuzen ere, kimikako Nobel saria Emmanuelle Charpentierek eta Jennifer A. Doudnak jaso zuten CRISPR/Cas9 metodoa garatzeagatik. Eta metodo horrek azken urteetan gene-edizioari bultzada handi bat eman dio.
Onartuko dut sariak harritu nauela. 2015. urtetik aurrera, CRISPR metodoaren fama handitzen hasi zenean Nobel Saria aurki emango zietela barneratu genuen. Baina urteak pasatzen ziren eta, patenteen auzi bat medio, aukerak hozten joan ziren. Patenteen auzia ebatzi baino lehenago saria ematen bazen eta, nola ematen zen arabera, patenteen auzi hori baldintza zezakela uste zen. Bakarrik Charpentierri eta Doudnari ematen bazieten, patenteen auzian bi hauen alde egitea errazagoa litzateke, asmatzaileak beraiek direla onartuko baitzen. Feng Zhang ere saritua bazen, patenteen auzian eragina izango zuen, bere ekarpena saritua bazen, asmatzailea ere zela onartuko baitzen. Neutralitatearen izenean, patenteen auzia ebatzi arte, CRISPRaren inguruan Nobel Saririk emango ez zela uste nuen baina, hara, busti dira eta bakarrik Charpentierri eta Doudnari eman diete.
CRISPR metodoak gene-edizioari bultzada eman dio. Modu arinago eta merkeago batean aurretik pentsaezinak edo egiteko oso zailak ziren esperimentuak gauzatzea posible egin ditu. Ez naiz zehaztasunetan sartuko zeren bere garaian (lau urte baino gehiago, ai ama zenbat denbora daraman txapak sartzen) hainbat plazatan azaldu nuen. Eta oinarriak ulertzeko gakoak ez dira urte hauetan aldatu, hortaz zuen gogokoena aukeratu (nirea Zientziatekako hitzaldia da):
- Zientziatekako hitzaldia
- Hitzaldia “transkribatuta”
- Norteko Ferrokarrilean
- Bilbo Hirian
- Zientzia Kaierako Zientzialari atalean
- Elhuyar Aldizkarian marra gorriei buruz
- Zientzia Kaieran prest ote gauden gene-ediziorako, teknikoki eta gizartearen ikuspuntutik
- Piluletan gene-edizioaren oztopoak
Ez da lehen aldia genetikarentzat (eta, ondorioz biologia molekularrean eta bioteknologian) garrantzitsua den teknika batek kimikako Nobel Saria eskuratzen duela. Adibidez, PCR teknika asmatu zuen Kary Mullisek 1993.an Nobel Saria eskuratu zuen. Baita ere patenteen auzi bat medio.
Hortaz, ezbairik ez dago sari hau garrantzitsua eta merezia dela. Datorren urteetan ikusiko dugu CRISPR bidez gene-edizioa noraino heltzen den. Baina, momentuz, hazia ereinda dago eta egin dezakeena, baloratuta.
Itxialdirako genetika sorta
Lehenengo txandaren hasiera
1) Birusak
2) Immunitate-sistema
3) Antigorputzak
4) SARS-CoV-2aren jatorria
5) Termozikladorea
6) Gene-marketina
7) Zoroa eta patxadaz, mesedez
8) ACE2 hartzailea
9) SARS-CoV-2aren geneak
10) 150 gene-testu
11) Etxeko gene-lanak
12) RNA
13) Endorfinen genetika
14) SARS-CoV-2aren jatorria (II)
15) Birusei aurre egiten
16) Tuskegee deitutako amesgaiztoa
17) Urtaroko gripearen genetika
18) Eugenesia eta Darwinismo soziala 2.0
19) Laborategietako langileei, eskerrak
20) Ez da guda bat, auzolana da
21) COVID-19ari gene-sentikortasuna
22) Gripe-pandemien genetika
23) Genetika zientzia-fikzioko filmetan
24) Beldurraren genetika
25) Parte-hartzearen garrantzia
26) Erratuta nengoen eta erratuko naiz
27) (gene-)datuen gobernantza
28) Genomak berdefinitzen
29) Minbizien gene-bilduma erraldoia
30) Gaixotasunak sailkatzen
31) Pangolinak
32) Saguzarrak
33) Zitokinen ekaitza
34) Gainontzeko epidemiak (I) – GIB
35) Gainontzeko epidemiak (II) – Ebola
36) Gainontzeko epidemiak (III) – Kolera
37) Gainontzeko epidemiak (IV) – Herpesbirusak eta H. pylori
38) Gainontzeko epidemiak (V) – Patogenoak ez direnak
39) Gainontzeko epidemiak (VI) – Etortzear dauden epidemiak aurreikusten
40) Bizi-urteak kentzen dituzten mutazioak
41) Birus erraldoiak
42) Jirafen lepoa
43) Hesteak minberak direnean
44) Eboluzioa bueltan da
45) Zama diren onurak
46) COVID-19a eta tripak
47) Gene-dibertsitatea
48) Bigarren olatuak
49) Sexu-kromosomak eta bizi-luzera
50) Gene-aholkulariak
51) Adituaren falazia
52) Bio zuk zeuk egin
53) Koronabirusen erretratua
54) Bizi(tz)a konplexua da
55) Etxabereak eta gu
56) Genometako guda-hotza
57) Kontserbazioa eta gene-aldaerak
58) Normaltasuna
59) Gaixotasunak eta sexua
60) Gene-dosia orekatzen
61) Gizakion adaptazio lokalak
62) Estigmak diren geneak
63) Zientzia-artikuluetan itota
64) Zientzian konfiantza
65) Gene-informazioaren balioa
66) Mikrobiomaren eragina immune-sisteman
67) Immune-sistema eraginkorrak SARS-CoV-2a antzematen
68) Zabor-posta zientzian
69) COVID-19ari buruz datuak partekatzen
70) Espezieen mugak
71) Genomaren zaindaria, gene-ediziorako oztopo
72) Gene-informazioa lagatzea
73) Birusak minbizien aurka
74) Egitasmo handien datuak erabiltzen
75) Gene biziak arrazakeriaren kontra
76) Sormena
77) Gene-lengoaia (I) – Hizkiak
78) Gene-lengoaia (II) – Patroiak ta egiturak
79) Gene-lengoaia (III) – Interpretazioa
80) Gene-lengoaia (IV) – Eboluzioa
81) Gene-lengoaia (eta V) – Etorkizuna
82) Omikak gaixotasun infekziosoak ikertzeko
83) Gene-arriskua erabiltzen
84) Geneen aktibitatea aurreikusten
85) Ezer ez da dirudiena
eta 86) Bizitza oso bat aurretik ikasten jarraitzeko
Lehenengo txandaren bukaera
Bigarren txandaren hasiera
87) Jakinpozaren alde, beti
88) Korodatuak
89) #Koropilulak
90) Dengea
91) Korodatuak (2)
92) #Koropilulak (2)
93) PCR
94) Korodatuak (3)
95) Genetikaren etorkizuna (1)
96) Koropilulak (3)
97) Gripearen zain
98) Genetikaren etorkizuna (2)
99) Koropilulak (4)
100) Pedagogia
101) Genetikaren etorkizuna (3)
102) Genetika telesailetan (5)
103) Genetikaren etorkizuna (4)
104) Hofstadteren legea
105) Genetikaren etorkizuna (5)
106) Kororen genomarekin olgetan
107) Genetikaren etorkizuna (6)
One comment on “Larrialdirako genetika (108): Nobel saria CRISPRaren asmatzaileei”
Comments are closed.