Nature Reviews Genetics aldizkariak, 20 urte bete dituela erabilita, 12 ikertzaileri genetikaren eta genomikaren etorkizunaz aritzeko eskatu die, jakintza-arlo horiek dituzten aukeren eta errenkoei buruz, hain zuzen ere. Blog honetan genetikak eta genomikak ematen duten azaltzen saiatzen naizenez, interesgarria iruditu zait iritzi horiek hona ekartzea. Horrela, etorkizunean jorratuko ditugun gaiak gaurdanik zeintzuk izan daitezkeen jakin dezakegu.
Barbara Treutleinek (ETH Zurich unibertsitateko garapen-biologia kuantitatiboaren irakasle asoziatuak) uste du erronkarik nagusia datzala zelula bakarrak ikertzea hainbat maila omiko eta espazio-informazioa erabilita.
Treutleinek gogoratzen digu hamar urte eskas pasa direla zelula bakarrean aktibo dauden geneak aztertu zenetik. Ordutik organismo, ehun eta biosistema askoren milioika zelula aztertu dira modu horretara. Azterketa horiek egiteko teknikak eta konputazio-metodoak asko hobetu dira eta bere erabilera demokratizatu da, ia laborategi guztiek halako metodoak erabili baiditzakete. Onartzen du ere aktibo dauden geneak aztertzea ez dela nahikoa eta beste maila omiko batzuk aztertzeko protokoloak prest daudela. Gainera, esperimentu horiei espazio-testuingurua gehitzear dago, hau da, zelula bakoitza fisikoki ehun edo biosistema batean duen kokapenaren informazioa gehituko zaio. Horrela, informazio osotuagoa eskuratuko da eta esperimentu are konplexuagoak egiteko abagunea emango dute.
Hala ere, oraindik muga batzuk gainditu behar direla esaten digu Treutleinek: momentu honetan garestia da milioika zelula aldi berean aztertzea eta, hortaz, momentuz zelula bakoitzetik ezaugarri jakin batzuk (baina ez guztiak) azter daitezke; orain erabiltzen diren protokoloek mota jakin bateko RNA mezularien informazioa puzten dute, gainotnzeko RNAen kaltetan; irudien bidez miloika zelula azter badaitezke ere, denborak azterketa hori mugatzen du. Bere ustez hurrengo bost urteetan arlo horietan hobekuntzak egongo dira. Gaineratzen du, egun teknika gehienak maila omiko bakarra aztertzeko gai direla baina gero eta prozedura gehiago garatzen ari direla maila bat baino gehiago aztertzeko zelula bakarretik. Horri aipatutako espazio-informazioa, perturbazioak (gaixotasunen simulazioak) sortzeko gaitasuna edota gene-edizioaren erabilpena gehituta, ikerkuntzarako aukera berriak irekiko dituela uste du.
Treutleinek gogoratzen digu ere bizia dinamikoa dela eta, hortaz, neurri estatikoak ez direla nahikoak. Hortaz, metodo konputazionalei esker, denboran zehar gertatzen diren aldaketak hobeto azter daitezke eta, horrela, zelulen istorioak hobeto ezagutzea. Gainera, hori zelula-kultiboetan edota ehunetan aztertzea posible balitz, istorio are osotuagoa lortzea ahalbidetuko luke. Horrela, zelula bakar batek izango duen garapena aurresatea espero du. Hala, uste du aipatutako teknologiek lagunduko dutela garapenean eta gaixotasunean parte hartzen duten mekanismoak hobeto ulertzea.
Itxialdirako genetika sorta
Lehenengo txandaren hasiera
1) Birusak
2) Immunitate-sistema
3) Antigorputzak
4) SARS-CoV-2aren jatorria
5) Termozikladorea
6) Gene-marketina
7) Zoroa eta patxadaz, mesedez
8) ACE2 hartzailea
9) SARS-CoV-2aren geneak
10) 150 gene-testu
11) Etxeko gene-lanak
12) RNA
13) Endorfinen genetika
14) SARS-CoV-2aren jatorria (II)
15) Birusei aurre egiten
16) Tuskegee deitutako amesgaiztoa
17) Urtaroko gripearen genetika
18) Eugenesia eta Darwinismo soziala 2.0
19) Laborategietako langileei, eskerrak
20) Ez da guda bat, auzolana da
21) COVID-19ari gene-sentikortasuna
22) Gripe-pandemien genetika
23) Genetika zientzia-fikzioko filmetan
24) Beldurraren genetika
25) Parte-hartzearen garrantzia
26) Erratuta nengoen eta erratuko naiz
27) (gene-)datuen gobernantza
28) Genomak berdefinitzen
29) Minbizien gene-bilduma erraldoia
30) Gaixotasunak sailkatzen
31) Pangolinak
32) Saguzarrak
33) Zitokinen ekaitza
34) Gainontzeko epidemiak (I) – GIB
35) Gainontzeko epidemiak (II) – Ebola
36) Gainontzeko epidemiak (III) – Kolera
37) Gainontzeko epidemiak (IV) – Herpesbirusak eta H. pylori
38) Gainontzeko epidemiak (V) – Patogenoak ez direnak
39) Gainontzeko epidemiak (VI) – Etortzear dauden epidemiak aurreikusten
40) Bizi-urteak kentzen dituzten mutazioak
41) Birus erraldoiak
42) Jirafen lepoa
43) Hesteak minberak direnean
44) Eboluzioa bueltan da
45) Zama diren onurak
46) COVID-19a eta tripak
47) Gene-dibertsitatea
48) Bigarren olatuak
49) Sexu-kromosomak eta bizi-luzera
50) Gene-aholkulariak
51) Adituaren falazia
52) Bio zuk zeuk egin
53) Koronabirusen erretratua
54) Bizi(tz)a konplexua da
55) Etxabereak eta gu
56) Genometako guda-hotza
57) Kontserbazioa eta gene-aldaerak
58) Normaltasuna
59) Gaixotasunak eta sexua
60) Gene-dosia orekatzen
61) Gizakion adaptazio lokalak
62) Estigmak diren geneak
63) Zientzia-artikuluetan itota
64) Zientzian konfiantza
65) Gene-informazioaren balioa
66) Mikrobiomaren eragina immune-sisteman
67) Immune-sistema eraginkorrak SARS-CoV-2a antzematen
68) Zabor-posta zientzian
69) COVID-19ari buruz datuak partekatzen
70) Espezieen mugak
71) Genomaren zaindaria, gene-ediziorako oztopo
72) Gene-informazioa lagatzea
73) Birusak minbizien aurka
74) Egitasmo handien datuak erabiltzen
75) Gene biziak arrazakeriaren kontra
76) Sormena
77) Gene-lengoaia (I) – Hizkiak
78) Gene-lengoaia (II) – Patroiak ta egiturak
79) Gene-lengoaia (III) – Interpretazioa
80) Gene-lengoaia (IV) – Eboluzioa
81) Gene-lengoaia (eta V) – Etorkizuna
82) Omikak gaixotasun infekziosoak ikertzeko
83) Gene-arriskua erabiltzen
84) Geneen aktibitatea aurreikusten
85) Ezer ez da dirudiena
eta 86) Bizitza oso bat aurretik ikasten jarraitzeko
Lehenengo txandaren bukaera
Bigarren txandaren hasiera
87) Jakinpozaren alde, beti
88) Korodatuak
89) #Koropilulak
90) Dengea
91) Korodatuak (2)
92) #Koropilulak (2)
93) PCR
94) Korodatuak (3)
95) Genetikaren etorkizuna (1)
96) Koropilulak (3)
97) Gripearen zain
98) Genetikaren etorkizuna (2)
99) Koropilulak (4)
100) Pedagogia
101) Genetikaren etorkizuna (3)
102) Genetika telesailetan (5)
103) Genetikaren etorkizuna (4)
104) Hofstadteren legea
105) Genetikaren etorkizuna (5)
106) Kororen genomarekin olgetan
107) Genetikaren etorkizuna (6)
108) Nobel saria CRISPRaren asmatzaileei
One comment on “Larrialdirako genetika (109): Genetikaren etorkizuna (7)”
Comments are closed.