Domeketako gosaria - Kafepintxo

Zientziafobia

Azken hilabeteetan zientzien gain jarri ditugu gure itxaropenak. Bere akatsak izango dituzte baina dugun heldulekurik eta lanabesik onenak dira. Baina zentraltasun horrek kontrako erreakzioa sortu du, ere zientzien mesfidati direnak edo, zuzenean, zientzian aurka beren obsesioak botatzen dituztenak.

Noski, ni honetan alde interesatua naiz: zientziak dira nire ogibidea eta, gainera, grina. Horregatik ere zientzien kontrako erasoak modu pertsonalean hartzen ditut. Zeren jarrera hori hedatzen bada, zientziak arbuiatzea jarrera onargarri bat dela normalizatzen bada, agintariek (are) errazagoa izango dute zientzien inbertsioa (are) gehiago murriztea. Eta horrek ekainean kale gorrian utz nazake. Hainbaten begietan merezita, gainera.

Hortaz, ezin naiteke ulergarria, enpatikoa edo atsegina izan zientziafoboekin. Ezin dezaket tonua zaindu polarizazioa ekiditeko. Nire ogiarekin jolasten ari dira, hori oso pertsonala da. Eta pertsonala, politikoa.