Nature Reviews Genetics aldizkariak, 20 urte bete dituela erabilita, 12 ikertzaileri genetikaren eta genomikaren etorkizunaz aritzeko eskatu die, jakintza-arlo horiek dituzten aukeren eta errenkoei buruz, hain zuzen ere. Blog honetan genetikak eta genomikak ematen duten azaltzen saiatzen naizenez, interesgarria iruditu zait iritzi horiek hona ekartzea. Horrela, etorkizunean jorratuko ditugun gaiak gaurdanik zeintzuk izan daitezkeen jakin dezakegu.
Alexander Meissneren (Max Planck Institutuko genetika molekularreko sailaren zuzendariaren) iritziz epigenomaren geruzak argitzea da erronka nagusia.
Meissnerek azaltzen digu geneen funtzioa DNAren metilazioaren bidez erregula zitekeela aurkitu zenetik edota DNA nola paketatzen den arabera geneen funtzioak erregula daitezkeela jakin zenetik aurrerapen handiak egin direla erregulatzaile epigenetikoak aurkitzeko eta bere ezaugarriak nahiko ondo deskribatu direla. Egun, genoma osotik barreiatuta dauden halako milioika erregulatzaile aztertzeko gaitasuna dago; eta halako datu-sortak abiadura handian hazten jarraitzen dute. Horiei esker egoera normalean edo gaixotasunean zelulak nola dauden jakin da eta ikusi da metilazioa ez dela zorizkoa eta bere eragin nagusiak gertatzen direla genearen muinean eta urrun kokatzen diren eskualdeetan; DNA nola paketatzen den hobeto ulertzen da; eta marka epigenetikoak irakurtzen, idazten eta ezabatzen dituzten gene-osagaiak hobeto ezagutzen dira.
Meissneren ustez orain beharrezkoa dena da sortutako datu guzti horiek partekatzea eta modu errazean eskuragarri jartzea. Hainbat egitasmo handik beren datuak eskuragarri jarri badituzte ere, eta nabigatzaileak garatu badituzte ere, oraindik hainbat ikertzailek zailtasunak dituzte datu horiek aztertzeko. Bestalde, oraindik hainbat galdera daude argitzeko epigenetikaren alorrean: gene-muinen metilazioa oso kontserbatua dagoela dirudi, baina ornodunetan globala da eta ez-ornodunetan lokala, zergatik ezberdintasun hori? Zein da aldaketa horien eragina zelulen testuinguru bakoitzean? Galdetzen du Meissnerek. Gainera, metilazioak eta DNAren paketatzea enbriogenesian duten eragina aspalditik ezaguna bada ere, ez dago argi nola funtzionatzen duen eta dituen ezaugarri batzuk nahiko bereziak dira.
Orain dela hamar urte teknologiak egin zuen jauziarekin galdera horiek erantzuteko gai izango zela zirudien, baina oraindik deskripzioetan geratu gara. Baina Meissneren ustez hurrengo urteetan posible izango da horiei erantzuna ematea: gene-edizioak epigenomak editatzea ahalbidetzen du eta horrek esperimentu konplexuak egiteko abagunea ematen du; irudi-teknologien hobekuntzan zelula-kultibo eredu konplexuagoak aztertzea ahalbidetuko du, DNAren paketatzea sakonago aztertuta; zelulan dauden hainbat organuluk duten papera zelulen antolaketan ere kontuan izatea garrantzitsua izango da, zelularen egitura fisikoak ere DNAren paketatzean eragin dezakelako.
Meissnerek gogoratzen digu halako ikerketetan gero eta jakintza-arlo gehiagok parte hartu beharko dutela eta horrek formazioan eta institutuen egituretan aldaketak ekarri beharko dituela. Horretaz gain, beharrezkoak izango dira datuen integrazio hobea; gene-aktibitatea aztertzeko metodo eraginkorragoak bereizmen hobea izateko; eta inguruneak eta erregulatzaile epigenetikoak nola elkarekiten duten jakitea. Bere ustez, horiek dira hurrengo urteetan dauden erronkak, baina azken urteetan gertatu bezala, espero ez diren aurrerakuntzak eta aurkikuntzak ere egongo direla uste du.
Itxialdirako genetika sorta
Lehenengo txandaren hasiera
1) Birusak
2) Immunitate-sistema
3) Antigorputzak
4) SARS-CoV-2aren jatorria
5) Termozikladorea
6) Gene-marketina
7) Zoroa eta patxadaz, mesedez
8) ACE2 hartzailea
9) SARS-CoV-2aren geneak
10) 150 gene-testu
11) Etxeko gene-lanak
12) RNA
13) Endorfinen genetika
14) SARS-CoV-2aren jatorria (II)
15) Birusei aurre egiten
16) Tuskegee deitutako amesgaiztoa
17) Urtaroko gripearen genetika
18) Eugenesia eta Darwinismo soziala 2.0
19) Laborategietako langileei, eskerrak
20) Ez da guda bat, auzolana da
21) COVID-19ari gene-sentikortasuna
22) Gripe-pandemien genetika
23) Genetika zientzia-fikzioko filmetan
24) Beldurraren genetika
25) Parte-hartzearen garrantzia
26) Erratuta nengoen eta erratuko naiz
27) (gene-)datuen gobernantza
28) Genomak berdefinitzen
29) Minbizien gene-bilduma erraldoia
30) Gaixotasunak sailkatzen
31) Pangolinak
32) Saguzarrak
33) Zitokinen ekaitza
34) Gainontzeko epidemiak (I) – GIB
35) Gainontzeko epidemiak (II) – Ebola
36) Gainontzeko epidemiak (III) – Kolera
37) Gainontzeko epidemiak (IV) – Herpesbirusak eta H. pylori
38) Gainontzeko epidemiak (V) – Patogenoak ez direnak
39) Gainontzeko epidemiak (VI) – Etortzear dauden epidemiak aurreikusten
40) Bizi-urteak kentzen dituzten mutazioak
41) Birus erraldoiak
42) Jirafen lepoa
43) Hesteak minberak direnean
44) Eboluzioa bueltan da
45) Zama diren onurak
46) COVID-19a eta tripak
47) Gene-dibertsitatea
48) Bigarren olatuak
49) Sexu-kromosomak eta bizi-luzera
50) Gene-aholkulariak
51) Adituaren falazia
52) Bio zuk zeuk egin
53) Koronabirusen erretratua
54) Bizi(tz)a konplexua da
55) Etxabereak eta gu
56) Genometako guda-hotza
57) Kontserbazioa eta gene-aldaerak
58) Normaltasuna
59) Gaixotasunak eta sexua
60) Gene-dosia orekatzen
61) Gizakion adaptazio lokalak
62) Estigmak diren geneak
63) Zientzia-artikuluetan itota
64) Zientzian konfiantza
65) Gene-informazioaren balioa
66) Mikrobiomaren eragina immune-sisteman
67) Immune-sistema eraginkorrak SARS-CoV-2a antzematen
68) Zabor-posta zientzian
69) COVID-19ari buruz datuak partekatzen
70) Espezieen mugak
71) Genomaren zaindaria, gene-ediziorako oztopo
72) Gene-informazioa lagatzea
73) Birusak minbizien aurka
74) Egitasmo handien datuak erabiltzen
75) Gene biziak arrazakeriaren kontra
76) Sormena
77) Gene-lengoaia (I) – Hizkiak
78) Gene-lengoaia (II) – Patroiak ta egiturak
79) Gene-lengoaia (III) – Interpretazioa
80) Gene-lengoaia (IV) – Eboluzioa
81) Gene-lengoaia (eta V) – Etorkizuna
82) Omikak gaixotasun infekziosoak ikertzeko
83) Gene-arriskua erabiltzen
84) Geneen aktibitatea aurreikusten
85) Ezer ez da dirudiena
eta 86) Bizitza oso bat aurretik ikasten jarraitzeko
Lehenengo txandaren bukaera
Bigarren txandaren hasiera
87) Jakinpozaren alde, beti
88) Korodatuak
89) #Koropilulak
90) Dengea
91) Korodatuak (2)
92) #Koropilulak (2)
93) PCR
94) Korodatuak (3)
95) Genetikaren etorkizuna (1)
96) Koropilulak (3)
97) Gripearen zain
98) Genetikaren etorkizuna (2)
99) Koropilulak (4)
100) Pedagogia
101) Genetikaren etorkizuna (3)
102) Genetika telesailetan (5)
103) Genetikaren etorkizuna (4)
104) Hofstadteren legea
105) Genetikaren etorkizuna (5)
106) Kororen genomarekin olgetan
107) Genetikaren etorkizuna (6)
108) Nobel saria CRISPRaren asmatzaileei
109) Genetikaren etorkizuna (7)
110) COVID-19ari gene-sentikortasuna (2)