Domeketako gosaria - Kafepintxo

Sukaldea

Nahiko agerikoa da jatea gustuko dudala: janarien argazkiak txiokatzen ditut, azpiatal hau gosariaren inguruan eraikita dago eta kokatzen den atala hamaiketakoari egiten dio aipamena. Bai, janaria nire bizioa da eta jaten asko gozatzen dut. Batez ere janari hori kozinatu badut.

Zeren niretzat sukaldea erlaxatzeko tenplu bat da. Kozinatzeak pilo bat erlaxatzen nau. Garaia estresagarrietan nagoenean sukaldean denbora gehiago pasatzen dut eta, ondorioz, nire sabelean nabaritzen da. Noski, gauza hain gozoak prestatu ostean ez ditut zaborrera botako, hori bekatu mortala da! Ta harrikoa egitea ez zait batera kostatzen egiten, e? Erlaxazio prozesuaren parte da.

Eta, gainera, nire filosofiak nire bi grinak, sukaldea eta zientziak lotzen ditu: “Zientzia kozinatzea bezalakoa da: bakoitzak bere ukitua ematen dio, etxean eginda, maitasunez eginda eta familia eta lagunekin partekatuta, gozoagoa da”