Nature Reviews Genetics aldizkariak, 20 urte bete dituela erabilita, 12 ikertzaileri genetikaren eta genomikaren etorkizunaz aritzeko eskatu die, jakintza-arlo horiek dituzten aukeren eta errenkoei buruz, hain zuzen ere. Blog honetan genetikak eta genomikak ematen duten azaltzen saiatzen naizenez, interesgarria iruditu zait iritzi horiek hona ekartzea. Horrela, etorkizunean jorratuko ditugun gaiak gaurdanik zeintzuk izan daitezkeen jakin dezakegu.
Howard Y. Changek (Stanford Unibersitateko minbizien genomikako irakasleak) deritzo RNA ez kodetzaile luzeak (lncRNA ingeleseko laburdura erabilita) eraikitzeko garaia dela.
Changek aitortzen du azken urteetan lncRNA asko gaixotasunekin duten lotura argitu bada ere lcnRNA gehienen inplikazioak misterio bat izaten jarraitzen duela. Bere ustez lncRNAak irakurtzetik idaztera salto egin behar da. Geneen erregulazioa urte luzez proteinen eta proteina horiek kodetzen dituzten geneen kontua zela uste zenez, genomaren zatirik handienari ez zitzaion kasurik egiten. Egun, giza-genoman 60 mila lncRNA daudela estimatzen da, luzeera aldakorra dute eta ez dute proteinarik kodetzen. Azken urteetan ikusi da lncRNA hauek balio dutela proteinak eta beste gene-osagai batzuk gidatzeko; edo geneak aktibatzeko eta itzaltzeko. lncRNAak sakonean aztertu direnean ikusi da sekuentzia batzuk dituztela gene-seinaleak irakurri, idatzi eta ezabatzeko. Horrek gene-osagai hauen ikerkuntza bultzatu du.
Hala ere, aurrerakuntza horiek xumeak izan direla uste du. lncRNA berri bat identifikatzen denean hainbat ezaugarri aztertzen dira edota, egitasmo handien bidez, lncRNAen aktibitatea hainbat zeluletan neurtu da. Baina oraindik beren funtzioa argitzeke dago. Hori lortzeko CRISPR bidezko teknikak erabili dira lncRNAk banan banan itzaltzeko eta zeluletan duten erabina ikusteko. Baina estrategia horrek muga batzuk ditu, hala nola, eragin-mekanismoak azaltzeko eta lncRNAk itzaltzerakoan piztu daitezkeen mekanismoak gene-orekak mantentzeko.
Bere ustez, hurbilketa osagarri bat izan daiteke lncRNAk idaztea. Hainbat ikertzaileek uste dute, bera tarteko, lncRNAetan dauden sekuentzia puskak mugitzen badira ere, lncRNAren funtzioa mantentzen dela, bai sekuentzia berak duen funtzioa bermatzen delako, bai sortzen den egiturak bermatzen duelako. Horrela, espezie ezberdinetan funtzio bera duten lncRNAk detektatzeko gai izan dira, sekuentzia bere osotasunean berdina ez bada ere, sekuentzia puska zati batzuk komunean dituztelako. Horrela, lncRNAren “oinarrizko” sekuentzia puskak zeintzuk diren ebaztea lortu dute ere, beren funtzioa betetzeko gai izaten jarraitzen dutenak. Ondorioz, sekuentzia puska horiek ondo hautatuta, lncRNA sintetikoak sor daitezke eta ikertu genomaren antolaketan duten eragina. Hori posible egiteko DNA eta RNA sintetizatzeko teknologiak hobetu behar direla uste du, kalitatezko sekuentzia luzeak lortu ahal izateko. Horrela, nahieran sortutako lncRNAak baliagarriak izan litezke prozesu biologikoak hobetu ulertzeko eta medikuntzan aplikatzeko.
Itxialdirako genetika sorta
Lehenengo txandaren hasiera
1) Birusak
2) Immunitate-sistema
3) Antigorputzak
4) SARS-CoV-2aren jatorria
5) Termozikladorea
6) Gene-marketina
7) Zoroa eta patxadaz, mesedez
8) ACE2 hartzailea
9) SARS-CoV-2aren geneak
10) 150 gene-testu
11) Etxeko gene-lanak
12) RNA
13) Endorfinen genetika
14) SARS-CoV-2aren jatorria (II)
15) Birusei aurre egiten
16) Tuskegee deitutako amesgaiztoa
17) Urtaroko gripearen genetika
18) Eugenesia eta Darwinismo soziala 2.0
19) Laborategietako langileei, eskerrak
20) Ez da guda bat, auzolana da
21) COVID-19ari gene-sentikortasuna
22) Gripe-pandemien genetika
23) Genetika zientzia-fikzioko filmetan
24) Beldurraren genetika
25) Parte-hartzearen garrantzia
26) Erratuta nengoen eta erratuko naiz
27) (gene-)datuen gobernantza
28) Genomak berdefinitzen
29) Minbizien gene-bilduma erraldoia
30) Gaixotasunak sailkatzen
31) Pangolinak
32) Saguzarrak
33) Zitokinen ekaitza
34) Gainontzeko epidemiak (I) – GIB
35) Gainontzeko epidemiak (II) – Ebola
36) Gainontzeko epidemiak (III) – Kolera
37) Gainontzeko epidemiak (IV) – Herpesbirusak eta H. pylori
38) Gainontzeko epidemiak (V) – Patogenoak ez direnak
39) Gainontzeko epidemiak (VI) – Etortzear dauden epidemiak aurreikusten
40) Bizi-urteak kentzen dituzten mutazioak
41) Birus erraldoiak
42) Jirafen lepoa
43) Hesteak minberak direnean
44) Eboluzioa bueltan da
45) Zama diren onurak
46) COVID-19a eta tripak
47) Gene-dibertsitatea
48) Bigarren olatuak
49) Sexu-kromosomak eta bizi-luzera
50) Gene-aholkulariak
51) Adituaren falazia
52) Bio zuk zeuk egin
53) Koronabirusen erretratua
54) Bizi(tz)a konplexua da
55) Etxabereak eta gu
56) Genometako guda-hotza
57) Kontserbazioa eta gene-aldaerak
58) Normaltasuna
59) Gaixotasunak eta sexua
60) Gene-dosia orekatzen
61) Gizakion adaptazio lokalak
62) Estigmak diren geneak
63) Zientzia-artikuluetan itota
64) Zientzian konfiantza
65) Gene-informazioaren balioa
66) Mikrobiomaren eragina immune-sisteman
67) Immune-sistema eraginkorrak SARS-CoV-2a antzematen
68) Zabor-posta zientzian
69) COVID-19ari buruz datuak partekatzen
70) Espezieen mugak
71) Genomaren zaindaria, gene-ediziorako oztopo
72) Gene-informazioa lagatzea
73) Birusak minbizien aurka
74) Egitasmo handien datuak erabiltzen
75) Gene biziak arrazakeriaren kontra
76) Sormena
77) Gene-lengoaia (I) – Hizkiak
78) Gene-lengoaia (II) – Patroiak ta egiturak
79) Gene-lengoaia (III) – Interpretazioa
80) Gene-lengoaia (IV) – Eboluzioa
81) Gene-lengoaia (eta V) – Etorkizuna
82) Omikak gaixotasun infekziosoak ikertzeko
83) Gene-arriskua erabiltzen
84) Geneen aktibitatea aurreikusten
85) Ezer ez da dirudiena
eta 86) Bizitza oso bat aurretik ikasten jarraitzeko
Lehenengo txandaren bukaera
Bigarren txandaren hasiera
87) Jakinpozaren alde, beti
88) Korodatuak
89) #Koropilulak
90) Dengea
91) Korodatuak (2)
92) #Koropilulak (2)
93) PCR
94) Korodatuak (3)
95) Genetikaren etorkizuna (1)
96) Koropilulak (3)
97) Gripearen zain
98) Genetikaren etorkizuna (2)
99) Koropilulak (4)
100) Pedagogia
101) Genetikaren etorkizuna (3)
102) Genetika telesailetan (5)
103) Genetikaren etorkizuna (4)
104) Hofstadteren legea
105) Genetikaren etorkizuna (5)
106) Kororen genomarekin olgetan
107) Genetikaren etorkizuna (6)
108) Nobel saria CRISPRaren asmatzaileei
109) Genetikaren etorkizuna (7)
110) COVID-19ari gene-sentikortasuna (2)
111) Genetikaren etorkizuna (8)
112) Gene-erregulazioa
One comment on “Etxeratze-agindurako genetika (113): Genetikaren etorkizuna (9)”
Comments are closed.