Genetika, genomika ta beste - Kafepintxo

Etxeratze-agindurako genetika (115): Genetikaren etorkizuna (10)

Nature Reviews Genetics aldizkariak, 20 urte bete dituela erabilita, 12 ikertzaileri genetikaren eta genomikaren etorkizunaz aritzeko eskatu die, jakintza-arlo horiek dituzten aukeren eta errenkoei buruz, hain zuzen ere. Blog honetan genetikak eta genomikak ematen duten azaltzen saiatzen naizenez, interesgarria iruditu zait iritzi horiek hona ekartzea. Horrela, etorkizunean jorratuko ditugun gaiak gaurdanik zeintzuk izan daitezkeen jakin dezakegu.

Núria Lopez-Bigasen (Pompeu Fabra Unibertsitateko irakasle asoziatuaren) aburuz tumoreen garapena ikertzeko FAIR estrategia gakoa izango da.

Lopez-Bigasek gogoratzen digu minbiziaren ikerketa arlo bat izan dela genomikaren aurrerakuntzen onurak jaso dituenak. Bi hamarkadetan maila omiko ezberdinen datuen sortzea ikaragarria izan da, bai tumoreak aztertzeko, bai zelula bakarrak aztertzeko. Lopez-Bigasen ametsa da ulertzea zein bide jarraitzen duen zelula batek tumore bilakatzeko, zein gertaerek sortzen duten hori. Onartzen du ez dela prozesu deterministiko bat eta, hortaz, ez dela halako erantzunik egongo, baina bai, behintzat, probabilitateak zehazteko gai izatea. Adibide moduan jartzen du jakin badakigula erretzeak edo eguzki-izpiak hartzeak tumoreak garatzeko probabilitatea handitzen dutela, baina jakin nahi ditu zeintzu mekanismok parte hartzen dute arriskuaren emendio horretan.

Hori ulertzeko dio lehen helburua izan behar duela tumoreen sorreran parte hartzen duten gene guztiak katalogatzea. Lan mardula bada ere, orain egingarria dela uste du. Horrela, tumoreen garapena errazten duten mutazioak detektatzea posible izango litzateke. Noski, hori egiteko milioika tumorren genomak sekuentziatu behar dira eta baliabideak jarri behar dira hori errazteko. Baina, Lopez-Bigasen ustez, oso garrantzitsua da ere sortutako datu horiek FAIR (aurkigarri, eskuragarria, interoperabilgarria eta berrerabilgarria, ingelesezko akronimotik) estrategiaren baitan egitea, hainbat konsortziok egin duten bezala.

Lopez-Bigasek ohartzen du geneak eta mutazioak katalogatzea pausu garrantzitsu bat badirela ere, ez direla nahikoak ulertzeko zein baldintzetan sortzen dituzten tumoreak. Beraretzat oso erabilgarria da tumoreen garabena prozesu ebolutibo bat bezala ulertzea gakoak diren mutazioak zeintzuk diren aurkitzeko. Hori dela eta bi alderdi nabarmentzen ditu: aldakortasuna eta hautespena. Azken urteetan metatutako datuei esker hobeto ezagutzen dira tumoreetan gertatzen diren mutazioen aldakortasuna ehunen artean, bere kopuruan, motan eta banaketa genoman zehar. Gainera, ehun osasuntsuetan egoera normalean metatzen diren mutazioak ezagutzeko aukera egon da, mutazio horiek jasotzen duten hautespena ulertzeko baliagarria dena ere. Informazio horri esker tumoreen garapena hobeto uler daiteke ere, hobeto azter daitekelako aldakortasun eta hautespen arteko oreka horrek nola eragiten duen tumoreen garapenera eramaten duten gertaeretan.

Azken urteetan zerbait argi geratu bada hori da ia tumore guztiek gidariak diren mutazioak dituztela. Baina ez dira nahikoak tumoreak garatzeko. Hortaz, Lopez-Bigasek galdetzen du zeintzu izan daitezkeen prozesu gehigarri horiek eta espero du etorkizunean FAIR estrategian oinarrituta prozesu horiek hobeto ulertzea eta, horrela, tumoreen garapena hobeto ulertzea.

Itxialdirako genetika sorta
Lehenengo txandaren hasiera
1) Birusak
2) Immunitate-sistema
3) Antigorputzak
4) SARS-CoV-2aren jatorria
5) Termozikladorea
6) Gene-marketina
7) Zoroa eta patxadaz, mesedez 
8) ACE2 hartzailea
9) SARS-CoV-2aren geneak
10) 150 gene-testu
11) Etxeko gene-lanak
12) RNA
13) Endorfinen genetika
14) SARS-CoV-2aren jatorria (II)
15) Birusei aurre egiten
16) Tuskegee deitutako amesgaiztoa
17) Urtaroko gripearen genetika
18) Eugenesia eta Darwinismo soziala 2.0
19) Laborategietako langileei, eskerrak
20) Ez da guda bat, auzolana da
21) COVID-19ari gene-sentikortasuna
22) Gripe-pandemien genetika
23) Genetika zientzia-fikzioko filmetan
24) Beldurraren genetika
25) Parte-hartzearen garrantzia
26) Erratuta nengoen eta erratuko naiz
27) (gene-)datuen gobernantza
28) Genomak berdefinitzen
29) Minbizien gene-bilduma erraldoia
30) Gaixotasunak sailkatzen
31) Pangolinak
32) Saguzarrak
33) Zitokinen ekaitza
34) Gainontzeko epidemiak (I) – GIB
35) Gainontzeko epidemiak (II) – Ebola
36) Gainontzeko epidemiak (III) – Kolera
37) Gainontzeko epidemiak (IV) – Herpesbirusak eta H. pylori
38) Gainontzeko epidemiak (V) – Patogenoak ez direnak
39) Gainontzeko epidemiak (VI) – Etortzear dauden epidemiak aurreikusten
40) Bizi-urteak kentzen dituzten mutazioak 
41) Birus erraldoiak
42) Jirafen lepoa
43) Hesteak minberak direnean
44) Eboluzioa bueltan da
45) Zama diren onurak
46) COVID-19a eta tripak
47) Gene-dibertsitatea
48) Bigarren olatuak
49) Sexu-kromosomak eta bizi-luzera
50) Gene-aholkulariak
51) Adituaren falazia
52) Bio zuk zeuk egin
53) Koronabirusen erretratua
54) Bizi(tz)a konplexua da
55) Etxabereak eta gu
56) Genometako guda-hotza
57) Kontserbazioa eta gene-aldaerak
58) Normaltasuna
59) Gaixotasunak eta sexua
60) Gene-dosia orekatzen
61) Gizakion adaptazio lokalak
62) Estigmak diren geneak
63) Zientzia-artikuluetan itota
64) Zientzian konfiantza
65) Gene-informazioaren balioa
66) Mikrobiomaren eragina immune-sisteman
67) Immune-sistema eraginkorrak SARS-CoV-2a antzematen
68) Zabor-posta zientzian
69) COVID-19ari buruz datuak partekatzen
70) Espezieen mugak
71) Genomaren zaindaria, gene-ediziorako oztopo
72) Gene-informazioa lagatzea
73) Birusak minbizien aurka
74) Egitasmo handien datuak erabiltzen
75) Gene biziak arrazakeriaren kontra
76) Sormena
77) Gene-lengoaia (I) – Hizkiak
78) Gene-lengoaia (II) – Patroiak ta egiturak
79) Gene-lengoaia (III) – Interpretazioa
80) Gene-lengoaia (IV) – Eboluzioa
81) Gene-lengoaia (eta V) – Etorkizuna
82) Omikak gaixotasun infekziosoak ikertzeko
83) Gene-arriskua erabiltzen
84) Geneen aktibitatea aurreikusten
85) Ezer ez da dirudiena
eta 86) Bizitza oso bat aurretik ikasten jarraitzeko
Lehenengo txandaren bukaera

Bigarren txandaren hasiera
87) Jakinpozaren alde, beti
88) Korodatuak
89) #Koropilulak
90) Dengea
91) Korodatuak (2)
92) #Koropilulak (2)
93) PCR
94) Korodatuak (3)
95) Genetikaren etorkizuna (1)
96) Koropilulak (3)
97) Gripearen zain
98) Genetikaren etorkizuna (2)
99) Koropilulak (4)
100) Pedagogia
101) Genetikaren etorkizuna (3)
102) Genetika telesailetan (5)
103) Genetikaren etorkizuna (4)
104) Hofstadteren legea
105) Genetikaren etorkizuna (5)
106) Kororen genomarekin olgetan
107) Genetikaren etorkizuna (6)
108) Nobel saria CRISPRaren asmatzaileei
109) Genetikaren etorkizuna (7)
110) COVID-19ari gene-sentikortasuna (2)
111) Genetikaren etorkizuna (8)
112) Gene-erregulazioa
113) Genetikaren etorkizuna (9)
114) Koro kontserbakorra

One comment on “Etxeratze-agindurako genetika (115): Genetikaren etorkizuna (10)

Comments are closed.