Aurreko hamabi asteetan hona ekarri ditut genetikako eta genomikako hainbat adituk genetikaren etorkizuna nolakoa izango denari buruz esan dutena. Gaurkoan, bukatzeko, nire iragarpenak egingo ditut. Zeren ez naute nazioarteko aldizkari ospetsu batera gonbidatuko edo inora gonbidatuko nire iritzia ematera, baina, tira, nik nire iritzia dudanez zuekin partekatu nahiko nuke.
Nire ustez genetikak eta genomikak aurretik dituzten erronka nagusiak dira ganoraz pentsatzea eta patxadaz aritzea.
Azken hamarkadetan genetikan aurrerakuntza ikaragarriak egon direla ukaezina da. Beno, 90ko hamarkadatik ia berdina ikertzen dugula ahaztu egiten badugu. Hau da, aurrerapauso handiak egiten dira teknologikoki edo kontzeptualki, baina, nagusiki, betikoa egiten dugu. Beste era batera esanda: kreatibitate krisi sakon bat dugu. Eta krisi horri aurre egiteko zer eta nola ikertu nahi dugun pentsatu behar dugu, patxadaz pentsatu, eta bide horri patxadarekin egin.
Aurreko asteetan ikusi dugunez, gene-ikerketak bidezkoagoa izan behar du, gene-informazioa ahalik eta pertsona gehiagoren onura lortzeko erabili behar da, gene-geruzak sakonki aztertu behar dira gene-osagai ezberdinak hobeto ezagutzeko eta behatze soiletik aurreikustera eta ekitera pasa behar dela. Baina horietako kontu asko jada barneratuta ez egotea kezkagarria da, nolabait, orain arte horietan pentsatu ez izana ez gaitu leku onena uzten. Genetikak ertz asko ditu eta guzti horietan sakondu behar dugu. Horretarako printzipio horiek buruan edukitzea oso egokia da. Baina posible da hori gaur egun dugun ikerkuntza-sistemarekin?
Nire kezka hortik dator. Egun, publish or perish ereduaren baitan, ikerketa egiteko dirua eskatzea burokratizatuta egonda, zaila da luzera begiratzea eta baloratuko ez diren ikuspuntuak eta arloak proposamen horietan txertatzea. Eta ez dago astirik lasai pentsatzeko zeintzuk diren galderarik egokienak, zeintzuk diren biderik egokienak galdera horiek erantzuteko eta ikerketa horiek izango dituzten hutsuneak onartzeko. Egin nahi duzuna saldu behar duzu, eta lortu duzuna saldu behar duzu ere. Horrek distortsioak sortzen ditu zientzia ganoraz egiteko.
Azkenean zer gelditzen zaigu aurrera egiteko? Bada, ikerkuntza burokratizatuak denbora uste duenean genetika kreatiboa egitea. Jakinminagatik galderak egitea, non gauden benetan jakiteko eta nora joan nahi dugun zehazteko. Dakiguna, ez dakiguna, zer jakin nahi dugun, zer baliabide ditugun eta zeintzu baliabide beharko ditugun aztertzea eta, horien arabera, sortzea, ekitea eta eragitea.
Beno, zientzia ganoraz egitea, ezta?
Itxialdirako genetika sorta
Lehenengo txandaren hasiera
1) Birusak
2) Immunitate-sistema
3) Antigorputzak
4) SARS-CoV-2aren jatorria
5) Termozikladorea
6) Gene-marketina
7) Zoroa eta patxadaz, mesedez
8) ACE2 hartzailea
9) SARS-CoV-2aren geneak
10) 150 gene-testu
11) Etxeko gene-lanak
12) RNA
13) Endorfinen genetika
14) SARS-CoV-2aren jatorria (II)
15) Birusei aurre egiten
16) Tuskegee deitutako amesgaiztoa
17) Urtaroko gripearen genetika
18) Eugenesia eta Darwinismo soziala 2.0
19) Laborategietako langileei, eskerrak
20) Ez da guda bat, auzolana da
21) COVID-19ari gene-sentikortasuna
22) Gripe-pandemien genetika
23) Genetika zientzia-fikzioko filmetan
24) Beldurraren genetika
25) Parte-hartzearen garrantzia
26) Erratuta nengoen eta erratuko naiz
27) (gene-)datuen gobernantza
28) Genomak berdefinitzen
29) Minbizien gene-bilduma erraldoia
30) Gaixotasunak sailkatzen
31) Pangolinak
32) Saguzarrak
33) Zitokinen ekaitza
34) Gainontzeko epidemiak (I) – GIB
35) Gainontzeko epidemiak (II) – Ebola
36) Gainontzeko epidemiak (III) – Kolera
37) Gainontzeko epidemiak (IV) – Herpesbirusak eta H. pylori
38) Gainontzeko epidemiak (V) – Patogenoak ez direnak
39) Gainontzeko epidemiak (VI) – Etortzear dauden epidemiak aurreikusten
40) Bizi-urteak kentzen dituzten mutazioak
41) Birus erraldoiak
42) Jirafen lepoa
43) Hesteak minberak direnean
44) Eboluzioa bueltan da
45) Zama diren onurak
46) COVID-19a eta tripak
47) Gene-dibertsitatea
48) Bigarren olatuak
49) Sexu-kromosomak eta bizi-luzera
50) Gene-aholkulariak
51) Adituaren falazia
52) Bio zuk zeuk egin
53) Koronabirusen erretratua
54) Bizi(tz)a konplexua da
55) Etxabereak eta gu
56) Genometako guda-hotza
57) Kontserbazioa eta gene-aldaerak
58) Normaltasuna
59) Gaixotasunak eta sexua
60) Gene-dosia orekatzen
61) Gizakion adaptazio lokalak
62) Estigmak diren geneak
63) Zientzia-artikuluetan itota
64) Zientzian konfiantza
65) Gene-informazioaren balioa
66) Mikrobiomaren eragina immune-sisteman
67) Immune-sistema eraginkorrak SARS-CoV-2a antzematen
68) Zabor-posta zientzian
69) COVID-19ari buruz datuak partekatzen
70) Espezieen mugak
71) Genomaren zaindaria, gene-ediziorako oztopo
72) Gene-informazioa lagatzea
73) Birusak minbizien aurka
74) Egitasmo handien datuak erabiltzen
75) Gene biziak arrazakeriaren kontra
76) Sormena
77) Gene-lengoaia (I) – Hizkiak
78) Gene-lengoaia (II) – Patroiak ta egiturak
79) Gene-lengoaia (III) – Interpretazioa
80) Gene-lengoaia (IV) – Eboluzioa
81) Gene-lengoaia (eta V) – Etorkizuna
82) Omikak gaixotasun infekziosoak ikertzeko
83) Gene-arriskua erabiltzen
84) Geneen aktibitatea aurreikusten
85) Ezer ez da dirudiena
eta 86) Bizitza oso bat aurretik ikasten jarraitzeko
Lehenengo txandaren bukaera
Bigarren txandaren hasiera
87) Jakinpozaren alde, beti
88) Korodatuak
89) #Koropilulak
90) Dengea
91) Korodatuak (2)
92) #Koropilulak (2)
93) PCR
94) Korodatuak (3)
95) Genetikaren etorkizuna (1)
96) Koropilulak (3)
97) Gripearen zain
98) Genetikaren etorkizuna (2)
99) Koropilulak (4)
100) Pedagogia
101) Genetikaren etorkizuna (3)
102) Genetika telesailetan (5)
103) Genetikaren etorkizuna (4)
104) Hofstadteren legea
105) Genetikaren etorkizuna (5)
106) Kororen genomarekin olgetan
107) Genetikaren etorkizuna (6)
108) Nobel saria CRISPRaren asmatzaileei
109) Genetikaren etorkizuna (7)
110) COVID-19ari gene-sentikortasuna (2)
111) Genetikaren etorkizuna (8)
112) Gene-erregulazioa
113) Genetikaren etorkizuna (9)
114) Koro kontserbakorra
115) Genetikaren etorkizuna (10)
116) Zientziaren erantzuna COVID-19aren aurrean
117) Genetikaren etorkizuna (11)
118) Ezustekoen birusa
119) Genetikaren etorkizuna (12)
120) Genetika komunikatzen
121) Korodatuak (4)
122) Deus ex machina
123) Retroiak