SARS-CoV-2aren pandemiak gauza asko ekarri dizkigu. Horien artean birus horri buruzko, sortzen duen gaixotasunari buruzko eta pandemiari buruzko zientzia-artikuluen loraldia. Inoiz ez da hainbeste eta hain arin ikertu gai bat. Ondorioz, baliagarria den informazioa arin lortu da, baina balio ez duen informazio asko ere sortu da. Baita ere, kasu batzuetan, zientziaren prozedurak behartu dira edo txarto ulertu dira, eta hori ez da positiboa izan. Horien artean dago berrikusi gabeko zientzia-artikuluen erabilera okerra.
Ikerketa-lan baten emaitzak lortzen direnean, komunitate zientifikoarekin partekatzen dira emaitzok eta emaitza horien interpretazioa, horrela gai bati buruzko ezagumenduan sakontzeko.
Emaitzak behin-behinekoak direnean kongresu eta halakoetan aurkezten dira, interesa duten beste kideen erreakzioa eta iritziak jasotzeko. Hala, lan horrek izan ditzakeen puntu ahulak aurki daitezke eta lana hobetu. Baina beti ez da hori egiten.
Emaitzekin eta interpretazioarekin gustura eta eroso egonda, horiek zientzia-artikulu batean idazten dira. Eta aldizkari zientifiko batera bidaltzen da artikulu hori beste kide batzuk berrikusi ditzaten. Horiek lana aztertuko dute, modu kritikoan aztertu eta iradokizunak egin. Artikulua atzera buelta dezakete, aldaketa handiak egitea eskatu, txikiak edo onartu. Bizpahiru hartu-eman egon ohi dira artikulua onartu arte. Imajina dezakezuen bezala, prozesu honek bere denbora darama.
Existitzen da beste bide bat emaitzak partekatzeko kongresu batera joan gabe, edo zientzia-artikulu bat onartzeko behar den denbora itxaron gabe. Horiek berrikusi gabeko artikuluak dira. Hainbat zerbitzu daude non halako artikuluak jasotzen diren. Motzean, aldizkari zientifiko batera bidali baino lehen artikuluaren kopia bat uzten da jakinmina duen orok ikusteko zer ikertu den edo bere ekarpenak egiteko. Batzuetan aintzat hartu daitezke artikulua hobetzeko, edo emaitzak oso interesgarriak badira, beren zabalpena arintzen da. Jakintza-arlo batzuetan halako zerbitzuak erabiltzea ohikoa zen; baina azken urteetan biomedikuntzan eta biologian sekulako booma izan du.
Esandako guztia mundu ideal batean izango litzateke. Baina bizi gara bizi garen munduan. Emaitzak arin zabaltzeko aitzakiarekin, berrikusi gabeko zientzia-artikuluak gure aukeren gainetik jarri dira eskuragarri, batez ere COVID-19aren pandemiaren inguruan. Gehiegi behartu da aukera hori eta, horrek, kalteak eragin ditu. Batetik, berrikusi gabeko zientzia-artikuluak berri bilakatu dituztelako, erakunde akademiko eta ikerketa-zentroen prentsa arduradunek barne. Bestalde, ahaztu egin delako artikulu horiek behin-behinekoak direla, berrikusketen ondoren lortzen den artikulua berdina, antzekoa edo ezberdina izan daiteke. Ondorio batzuei ñabardurak jarriko dizkiete, edo aldatu.
Lehenak izateko lasterketa zoro horretan, zehaztasuna eta zorroztasuna galdu da, eta ikertzaile batzuek gustura besarkatu dute prozedura behartzea. Baina hemen jokoan eta kolokan batzuen egoak baino askoz gehiago dago: zientzia-sistemaren sinesgarritasuna, fidagarritasuna eta konfiantza. Zorrotzak izan gaitezen: ez zabaldu egitate bezala berrikusi gabeko zientzia-artikulurik.
Itxialdirako genetika sorta
Lehenengo txandaren hasiera
1) Birusak
2) Immunitate-sistema
3) Antigorputzak
4) SARS-CoV-2aren jatorria
5) Termozikladorea
6) Gene-marketina
7) Zoroa eta patxadaz, mesedez
8) ACE2 hartzailea
9) SARS-CoV-2aren geneak
10) 150 gene-testu
11) Etxeko gene-lanak
12) RNA
13) Endorfinen genetika
14) SARS-CoV-2aren jatorria (II)
15) Birusei aurre egiten
16) Tuskegee deitutako amesgaiztoa
17) Urtaroko gripearen genetika
18) Eugenesia eta Darwinismo soziala 2.0
19) Laborategietako langileei, eskerrak
20) Ez da guda bat, auzolana da
21) COVID-19ari gene-sentikortasuna
22) Gripe-pandemien genetika
23) Genetika zientzia-fikzioko filmetan
24) Beldurraren genetika
25) Parte-hartzearen garrantzia
26) Erratuta nengoen eta erratuko naiz
27) (gene-)datuen gobernantza
28) Genomak berdefinitzen
29) Minbizien gene-bilduma erraldoia
30) Gaixotasunak sailkatzen
31) Pangolinak
32) Saguzarrak
33) Zitokinen ekaitza
34) Gainontzeko epidemiak (I) – GIB
35) Gainontzeko epidemiak (II) – Ebola
36) Gainontzeko epidemiak (III) – Kolera
37) Gainontzeko epidemiak (IV) – Herpesbirusak eta H. pylori
38) Gainontzeko epidemiak (V) – Patogenoak ez direnak
39) Gainontzeko epidemiak (VI) – Etortzear dauden epidemiak aurreikusten
40) Bizi-urteak kentzen dituzten mutazioak
41) Birus erraldoiak
42) Jirafen lepoa
43) Hesteak minberak direnean
44) Eboluzioa bueltan da
45) Zama diren onurak
46) COVID-19a eta tripak
47) Gene-dibertsitatea
48) Bigarren olatuak
49) Sexu-kromosomak eta bizi-luzera
50) Gene-aholkulariak
51) Adituaren falazia
52) Bio zuk zeuk egin
53) Koronabirusen erretratua
54) Bizi(tz)a konplexua da
55) Etxabereak eta gu
56) Genometako guda-hotza
57) Kontserbazioa eta gene-aldaerak
58) Normaltasuna
59) Gaixotasunak eta sexua
60) Gene-dosia orekatzen
61) Gizakion adaptazio lokalak
62) Estigmak diren geneak
63) Zientzia-artikuluetan itota
64) Zientzian konfiantza
65) Gene-informazioaren balioa
66) Mikrobiomaren eragina immune-sisteman
67) Immune-sistema eraginkorrak SARS-CoV-2a antzematen
68) Zabor-posta zientzian
69) COVID-19ari buruz datuak partekatzen
70) Espezieen mugak
71) Genomaren zaindaria, gene-ediziorako oztopo
72) Gene-informazioa lagatzea
73) Birusak minbizien aurka
74) Egitasmo handien datuak erabiltzen
75) Gene biziak arrazakeriaren kontra
76) Sormena
77) Gene-lengoaia (I) – Hizkiak
78) Gene-lengoaia (II) – Patroiak ta egiturak
79) Gene-lengoaia (III) – Interpretazioa
80) Gene-lengoaia (IV) – Eboluzioa
81) Gene-lengoaia (eta V) – Etorkizuna
82) Omikak gaixotasun infekziosoak ikertzeko
83) Gene-arriskua erabiltzen
84) Geneen aktibitatea aurreikusten
85) Ezer ez da dirudiena
eta 86) Bizitza oso bat aurretik ikasten jarraitzeko
Lehenengo txandaren bukaera
Bigarren txandaren hasiera
87) Jakinpozaren alde, beti
88) Korodatuak
89) #Koropilulak
90) Dengea
91) Korodatuak (2)
92) #Koropilulak (2)
93) PCR
94) Korodatuak (3)
95) Genetikaren etorkizuna (1)
96) Koropilulak (3)
97) Gripearen zain
98) Genetikaren etorkizuna (2)
99) Koropilulak (4)
100) Pedagogia
101) Genetikaren etorkizuna (3)
102) Genetika telesailetan (5)
103) Genetikaren etorkizuna (4)
104) Hofstadteren legea
105) Genetikaren etorkizuna (5)
106) Kororen genomarekin olgetan
107) Genetikaren etorkizuna (6)
108) Nobel saria CRISPRaren asmatzaileei
109) Genetikaren etorkizuna (7)
110) COVID-19ari gene-sentikortasuna (2)
111) Genetikaren etorkizuna (8)
112) Gene-erregulazioa
113) Genetikaren etorkizuna (9)
114) Koro kontserbakorra
115) Genetikaren etorkizuna (10)
116) Zientziaren erantzuna COVID-19aren aurrean
117) Genetikaren etorkizuna (11)
118) Ezustekoen birusa
119) Genetikaren etorkizuna (12)
120) Genetika komunikatzen
121) Korodatuak (4)
122) Deus ex machina
123) Retroiak
124) Genetikaren etorkizuna (eta 13)
125) Geneak geneen baitan
126) DNAren soinua
127) Itsasoko gutiziak hobetzen
128) Diseinu adimentsua