SARS-CoV-2aren aurkako txertoa da azken asteetan (eta hilabeteetan) lerroburuak bete dituen gaia. Pandemia honetaz kokoteraino omen gaudenez, berarekin bukatzeko edozein itxaropen izpi gogor besarkatzen dugu. Pandemiaren hasieratik txerto bat izatea jarri zen inflexio puntutzat (Plague Inc-era jolasten duen edonork ondo dakien bezala) eta puntu horretara heltzen ari garela dirudi. Eta genetikak zer esan handia izan du horretan.
Bai, gaur nire jakintza-arloaren propaganda egingo dut, zeren ez naiz beti mugetaz idazten ibiliko, e? Kontua da lerroburuak betetzen dituzten hiru txertoak (Mendabaldekoak direlako… Gehiago daude, baina horietaz ez digute hitz egiten), hots, Modernaren txertoa, Pfizer/BioNTech-ena eta AstraZeneca/Oxford-ena, genetikak izan dituen aurrerakuntzak erabili dituztela. Lehenengo biak mRNA-n oinarritutako teknologia berritzaile erabiltzen dute; besteak, Errusiako Sputnik V txertoak bezala, teknologia helduago bat erabiltzen du, adenobirusetan oinarrituta.
Argi dago RNA mota bat erabiltzea edo kalterik sortzen ez duen birus bat eraldatzea gure zelulek birusaren S proteina egiteko eta, horrela, birusa arinago antzemateko pentsaezina dela genetikak urteetan garatu dituen kontzepturik eta lanabesik gabe. Zera, SARS-CoV-2aren sekuentzia eskuratu, sekuentzia aztertu zatirik eraginkorrenak aurkitzeko, sekuentzia-zati horiek sintetizatu, sekuentzia-zati hori kalterik sortzen ez duen birus batean sartu edo zeluletara garraiatu bertan bere lana egiteko,… dene gene-ingeniaritza da! Eta hori posible egiteko egin den oinarrizko ikerkuntza eta sortu diren bestelako lanabesak behar-beharrezkoak izan dira.
Gainera teknologia berriak garatzea oso positiboa da. Txertoek, momentuz, ziurrak dirudite eta egiten dute egin behar dutena: SARS-CoV-2aren proteina jakin bat sortu, eta bakarrik proteina hori sortu, gure immune-sistema entrenatzeko. Ez gehiago, ez dela gutxi. Sar gaitezke bere eraginkortasunean eta bestelako kontuetan, baina txertoek hori egiten dute, ez besterik. Beren arrakasta denborak argituko duen beste kontu bat da.
Denok immunitatea lortu arte asko eta ondo zaindu, eskuak garbitu, markara erabili, distantzia mantendu eta aireztatu. Eta genetikaz gozatu, nola ez!
Itxialdirako genetika sorta
Lehenengo txandaren hasiera
1) Birusak
2) Immunitate-sistema
3) Antigorputzak
4) SARS-CoV-2aren jatorria
5) Termozikladorea
6) Gene-marketina
7) Zoroa eta patxadaz, mesedez
8) ACE2 hartzailea
9) SARS-CoV-2aren geneak
10) 150 gene-testu
11) Etxeko gene-lanak
12) RNA
13) Endorfinen genetika
14) SARS-CoV-2aren jatorria (II)
15) Birusei aurre egiten
16) Tuskegee deitutako amesgaiztoa
17) Urtaroko gripearen genetika
18) Eugenesia eta Darwinismo soziala 2.0
19) Laborategietako langileei, eskerrak
20) Ez da guda bat, auzolana da
21) COVID-19ari gene-sentikortasuna
22) Gripe-pandemien genetika
23) Genetika zientzia-fikzioko filmetan
24) Beldurraren genetika
25) Parte-hartzearen garrantzia
26) Erratuta nengoen eta erratuko naiz
27) (gene-)datuen gobernantza
28) Genomak berdefinitzen
29) Minbizien gene-bilduma erraldoia
30) Gaixotasunak sailkatzen
31) Pangolinak
32) Saguzarrak
33) Zitokinen ekaitza
34) Gainontzeko epidemiak (I) – GIB
35) Gainontzeko epidemiak (II) – Ebola
36) Gainontzeko epidemiak (III) – Kolera
37) Gainontzeko epidemiak (IV) – Herpesbirusak eta H. pylori
38) Gainontzeko epidemiak (V) – Patogenoak ez direnak
39) Gainontzeko epidemiak (VI) – Etortzear dauden epidemiak aurreikusten
40) Bizi-urteak kentzen dituzten mutazioak
41) Birus erraldoiak
42) Jirafen lepoa
43) Hesteak minberak direnean
44) Eboluzioa bueltan da
45) Zama diren onurak
46) COVID-19a eta tripak
47) Gene-dibertsitatea
48) Bigarren olatuak
49) Sexu-kromosomak eta bizi-luzera
50) Gene-aholkulariak
51) Adituaren falazia
52) Bio zuk zeuk egin
53) Koronabirusen erretratua
54) Bizi(tz)a konplexua da
55) Etxabereak eta gu
56) Genometako guda-hotza
57) Kontserbazioa eta gene-aldaerak
58) Normaltasuna
59) Gaixotasunak eta sexua
60) Gene-dosia orekatzen
61) Gizakion adaptazio lokalak
62) Estigmak diren geneak
63) Zientzia-artikuluetan itota
64) Zientzian konfiantza
65) Gene-informazioaren balioa
66) Mikrobiomaren eragina immune-sisteman
67) Immune-sistema eraginkorrak SARS-CoV-2a antzematen
68) Zabor-posta zientzian
69) COVID-19ari buruz datuak partekatzen
70) Espezieen mugak
71) Genomaren zaindaria, gene-ediziorako oztopo
72) Gene-informazioa lagatzea
73) Birusak minbizien aurka
74) Egitasmo handien datuak erabiltzen
75) Gene biziak arrazakeriaren kontra
76) Sormena
77) Gene-lengoaia (I) – Hizkiak
78) Gene-lengoaia (II) – Patroiak ta egiturak
79) Gene-lengoaia (III) – Interpretazioa
80) Gene-lengoaia (IV) – Eboluzioa
81) Gene-lengoaia (eta V) – Etorkizuna
82) Omikak gaixotasun infekziosoak ikertzeko
83) Gene-arriskua erabiltzen
84) Geneen aktibitatea aurreikusten
85) Ezer ez da dirudiena
eta 86) Bizitza oso bat aurretik ikasten jarraitzeko
Lehenengo txandaren bukaera
Bigarren txandaren hasiera
87) Jakinpozaren alde, beti
88) Korodatuak
89) #Koropilulak
90) Dengea
91) Korodatuak (2)
92) #Koropilulak (2)
93) PCR
94) Korodatuak (3)
95) Genetikaren etorkizuna (1)
96) Koropilulak (3)
97) Gripearen zain
98) Genetikaren etorkizuna (2)
99) Koropilulak (4)
100) Pedagogia
101) Genetikaren etorkizuna (3)
102) Genetika telesailetan (5)
103) Genetikaren etorkizuna (4)
104) Hofstadteren legea
105) Genetikaren etorkizuna (5)
106) Kororen genomarekin olgetan
107) Genetikaren etorkizuna (6)
108) Nobel saria CRISPRaren asmatzaileei
109) Genetikaren etorkizuna (7)
110) COVID-19ari gene-sentikortasuna (2)
111) Genetikaren etorkizuna (8)
112) Gene-erregulazioa
113) Genetikaren etorkizuna (9)
114) Koro kontserbakorra
115) Genetikaren etorkizuna (10)
116) Zientziaren erantzuna COVID-19aren aurrean
117) Genetikaren etorkizuna (11)
118) Ezustekoen birusa
119) Genetikaren etorkizuna (12)
120) Genetika komunikatzen
121) Korodatuak (4)
122) Deus ex machina
123) Retroiak
124) Genetikaren etorkizuna (eta 13)
125) Geneak geneen baitan
126) DNAren soinua
127) Itsasoko gutiziak hobetzen
128) Diseinu adimentsua
129) Berrikusi gabeko zientzia-artikuluak
One comment on “Euskaraldiarako genetika (130): Txertoa”
Comments are closed.