Genetikan buruak zerbaitekin eztanda egiten badit hori da hiru dimentsiotan pentsatzea. Beti diogu DNA (edo RNA) sekuentzia bat dela, bere sekuentziazioa, gene-aldaerek funtzioan eragiten dutela etab. luze eta astun bat. Noski, nik hori dimentsio bakarrean ikusten dut: sekuentzia bat (hau da, “letren” jarraiera bat) eta sekuentziak zer dioen arabera gauza bat edo beste gertatuko dela. Baina biologian gauzak ez dira inoiz hain sinpleak.
DNA eta RNA, duten sekuentziaren arabera, espazioan modu batera edo bestera antolatzen dira. Forma ezberdinak hartzen dituzte zeren hiru dimentsiotako espazioan daude. Nimiñoak izango dira, bai, baina egitura horiek sortzen dituzte. Zergatik den garrantzitsua hori? Sekuentzia bat den informazio lineala bakarrik aztertzeak ez duelako kontuan hartzen espazioan duten egituraren inguruko konplexutasunak. Modu batera edo bestera antolatzeak DNAren erregulazioan eragina du, batzuetan oso nabarmena; eta modu batera edo bestera antolatzeak RNAren funtzioan eragina du. Baina niri ihes egiten didan zerbait da, ez dut behar bezala bisualizatzen. Lineala den espazioan (hau da, sekuentzian) lan egitea erosoa egiten zait eta, askotan, hiru dimentsiotako espazio hori lineala den espaziora itzuli behar dut gauzak ikusteko. Batzuetan nire eskuekin lineala eta hiru dimentsio irudikatzen dut, hatzamarrak gene-posizio ezberdinak balira bezala, beren artean elkarrekintzak egiten. Ergel bat dirudit. Edonola ere, egia esango dizuet, gene-aldaera batek gene baten funtzioan aldaketa nola sortzen duen baino, aldaketa sortzen duela interesatzen zait.
Egia esan ez da nolanahiko auzia hau. Azken finean hiru dimentsiotako egiturak aldatzen dituzten gene-aldaerak ezagutzeak gene-aldaeren ondorioak hobeto ulertzea dakar. Gaixotasun batean gene-aldaera batek parte hartzen badu baina ez badakigu zein eragin duen, ba normalean ez diogu kasu handirik egiten. Baina jakingo bagenu hiru dimentsiotako egituran eragina duela, ba orduan garrantzia handiagoa emango genioke. Imajinatzen dut inteligentzia artifizialaren eta gaitasun konputazionalen garapenarekin egitura horiek modelizatzea gero eta errazagoa izango dela, gero eta hobeto ulertuz zeintzuk egitura sortzen diren eta egitura horiek funtzioetan duten ondorioak.
Hurrengo urteetan ikusiko dugu nola egituren kontu hau txertatzen dugun genetikaren ikerketan. Bitartean eskuekin irudikatzen jarraituko dut nola eragiten duten gene-aldaerek hiru dimentsioetan.
Itxialdirako genetika sorta
Lehenengo txandaren hasiera
1) Birusak
2) Immunitate-sistema
3) Antigorputzak
4) SARS-CoV-2aren jatorria
5) Termozikladorea
6) Gene-marketina
7) Zoroa eta patxadaz, mesedez
8) ACE2 hartzailea
9) SARS-CoV-2aren geneak
10) 150 gene-testu
11) Etxeko gene-lanak
12) RNA
13) Endorfinen genetika
14) SARS-CoV-2aren jatorria (II)
15) Birusei aurre egiten
16) Tuskegee deitutako amesgaiztoa
17) Urtaroko gripearen genetika
18) Eugenesia eta Darwinismo soziala 2.0
19) Laborategietako langileei, eskerrak
20) Ez da guda bat, auzolana da
21) COVID-19ari gene-sentikortasuna
22) Gripe-pandemien genetika
23) Genetika zientzia-fikzioko filmetan
24) Beldurraren genetika
25) Parte-hartzearen garrantzia
26) Erratuta nengoen eta erratuko naiz
27) (gene-)datuen gobernantza
28) Genomak berdefinitzen
29) Minbizien gene-bilduma erraldoia
30) Gaixotasunak sailkatzen
31) Pangolinak
32) Saguzarrak
33) Zitokinen ekaitza
34) Gainontzeko epidemiak (I) – GIB
35) Gainontzeko epidemiak (II) – Ebola
36) Gainontzeko epidemiak (III) – Kolera
37) Gainontzeko epidemiak (IV) – Herpesbirusak eta H. pylori
38) Gainontzeko epidemiak (V) – Patogenoak ez direnak
39) Gainontzeko epidemiak (VI) – Etortzear dauden epidemiak aurreikusten
40) Bizi-urteak kentzen dituzten mutazioak
41) Birus erraldoiak
42) Jirafen lepoa
43) Hesteak minberak direnean
44) Eboluzioa bueltan da
45) Zama diren onurak
46) COVID-19a eta tripak
47) Gene-dibertsitatea
48) Bigarren olatuak
49) Sexu-kromosomak eta bizi-luzera
50) Gene-aholkulariak
51) Adituaren falazia
52) Bio zuk zeuk egin
53) Koronabirusen erretratua
54) Bizi(tz)a konplexua da
55) Etxabereak eta gu
56) Genometako guda-hotza
57) Kontserbazioa eta gene-aldaerak
58) Normaltasuna
59) Gaixotasunak eta sexua
60) Gene-dosia orekatzen
61) Gizakion adaptazio lokalak
62) Estigmak diren geneak
63) Zientzia-artikuluetan itota
64) Zientzian konfiantza
65) Gene-informazioaren balioa
66) Mikrobiomaren eragina immune-sisteman
67) Immune-sistema eraginkorrak SARS-CoV-2a antzematen
68) Zabor-posta zientzian
69) COVID-19ari buruz datuak partekatzen
70) Espezieen mugak
71) Genomaren zaindaria, gene-ediziorako oztopo
72) Gene-informazioa lagatzea
73) Birusak minbizien aurka
74) Egitasmo handien datuak erabiltzen
75) Gene biziak arrazakeriaren kontra
76) Sormena
77) Gene-lengoaia (I) – Hizkiak
78) Gene-lengoaia (II) – Patroiak ta egiturak
79) Gene-lengoaia (III) – Interpretazioa
80) Gene-lengoaia (IV) – Eboluzioa
81) Gene-lengoaia (eta V) – Etorkizuna
82) Omikak gaixotasun infekziosoak ikertzeko
83) Gene-arriskua erabiltzen
84) Geneen aktibitatea aurreikusten
85) Ezer ez da dirudiena
eta 86) Bizitza oso bat aurretik ikasten jarraitzeko
Lehenengo txandaren bukaera
Bigarren txandaren hasiera
87) Jakinpozaren alde, beti
88) Korodatuak
89) #Koropilulak
90) Dengea
91) Korodatuak (2)
92) #Koropilulak (2)
93) PCR
94) Korodatuak (3)
95) Genetikaren etorkizuna (1)
96) Koropilulak (3)
97) Gripearen zain
98) Genetikaren etorkizuna (2)
99) Koropilulak (4)
100) Pedagogia
101) Genetikaren etorkizuna (3)
102) Genetika telesailetan (5)
103) Genetikaren etorkizuna (4)
104) Hofstadteren legea
105) Genetikaren etorkizuna (5)
106) Kororen genomarekin olgetan
107) Genetikaren etorkizuna (6)
108) Nobel saria CRISPRaren asmatzaileei
109) Genetikaren etorkizuna (7)
110) COVID-19ari gene-sentikortasuna (2)
111) Genetikaren etorkizuna (8)
112) Gene-erregulazioa
113) Genetikaren etorkizuna (9)
114) Koro kontserbakorra
115) Genetikaren etorkizuna (10)
116) Zientziaren erantzuna COVID-19aren aurrean
117) Genetikaren etorkizuna (11)
118) Ezustekoen birusa
119) Genetikaren etorkizuna (12)
120) Genetika komunikatzen
121) Korodatuak (4)
122) Deus ex machina
123) Retroiak
124) Genetikaren etorkizuna (eta 13)
125) Geneak geneen baitan
126) DNAren soinua
127) Itsasoko gutiziak hobetzen
128) Diseinu adimentsua
129) Berrikusi gabeko zientzia-artikuluak
130) Txertoa
131) Gene-arriskua (II)
One comment on “Etxeratze-agindurako genetika (132): Hiru dimentsiotako egitura”
Comments are closed.