Itxialdia hasi genuenetik hainbat alditan aurkituko zinen, komunikazioetan edo gaia azaltzerakoan, gaixotasunen kode batzuekin (J10, Z03.8, etab) edota, adibidez, gripea arnas aparatuko gaixotasunekin batera dagoela. Zer dira kode horiek edo nola sailkatzen dira gaixotasunak?
Munduko Osasun Erakundeak Gaixotasunen Nazioarteko Sailkapena (ICD, ingelesezko laburduragatik, International Statistical Classification of Diseases and Related Health Problems) delakoa garatu zuen. Sailkapen horretan gaixotasun, sintoma edo beste edozein gorabeherak kode bat du eta denborarekin sailkapen hori aldatzen joan da. Oraintxe gehien erabiltzen den bertsioa ICD-10 da, hamargarren berrikuspena hain zuzen ere. Baina MOEk jada ICD-11, 11. berrikuspena, argitaratu du. Bertsio bakoitzari berrikuspen deitzen diote baina, egia esan, erabilitako kodeetan aldaketa nabarmenak daude. Gainera, berreikuspen bakoitzak urtero aldaketak ditu, osotzeko; eta herrialde bakoitzak bere modura adoptatzen ditu 🤷🏻♂️.
Erabili dudana ICD10a denez, ba hori da ezagutzen dudana. Sailkapen bat denez, maila ezberdinak ditu. Mailarik Orokorrena “Kapituluak” dira, adibidez, “X. Kapitulua: Arnas-aparatuko gaixotasunak (J00-J99)”. Hurrengo maila, “Blokeak” dira, harremana duten gaixotasunekin egindako taldeak, adibidez, “J09-J18 Gripea eta neumonia”; gero gaixotasunak datoz, adibidez “J10 identifikatutako sasoiko gripea”. Azkenik gaixotasunen azpisailkapenak, adibidez “J10.0 gripea neumonarekin, identifikatutako sasoiko gripea”. Eta modu horretan gaixotasun, sintoma eta halakoak. Baina, esan bezala, herrialde bakoitzak adoptatzen dituenez, definizio batzuk eta taldekapen batzuk alda daitezke.
Kodifikazio honi esker errazten dira osasun egoerari buruzko estatistikak eta ikerketak. Genetikaren arloan, ICD10 kodifikazioa erabili daiteke Biobanku batean gaixotasun jakin bat izan duten pertsonak identifikatzeko eta horiekin gene-azterketak egiteko. Gainera, pertsona batek medikura edo ospitalera egiten duen bisitan, ez zaio kode bakarra ematen, bisitaren arrazoi nagusiari kode bat ematen zaio eta gero kode gehigarriak jar daitezke sintomei edo lotutako gaixotasunei buruz berri emateko. Horrela, jakin daiteke zeintzu gaixotasun agertzen diren batera edo bereizgarriak diren sintomak aurkitu.
A! Eta jakin nahi baduzue, ICD-10an Coronavirusek eragindako infekzioek B34.2 kodea dute, baina gomendatzen da COVID-19 gaixotasunarentzat U07.1 (birusa identifikatua) eta U07.2 (birusa identifikatu gabe) kodeak erabiltzea.
Itxialdirako genetika sorta
1) Birusak
2) Immunitate-sistema
3) Antigorputzak
4) SARS-CoV-2aren jatorria
5) Termozikladorea
6) Gene-marketina
7) Zoroa eta patxadaz, mesedez
8) ACE2 hartzailea
9) SARS-CoV-2aren geneak
10) 150 gene-testu
11) Etxeko gene-lanak
12) RNA
13) Endorfinen genetika
14) SARS-CoV-2aren jatorria (II)
15) Birusei aurre egiten
16) Tuskegee deitutako amesgaiztoa
17) Urtaroko gripearen genetika
18) Eugenesia eta Darwinismo soziala 2.0
19) Laborategietako langileei, eskerrak
20) Ez da guda bat, auzolana da
21) COVID-19ari gene-sentikortasuna
22) Gripe-pandemien genetika
23) Genetika zientzia-fikzioko filmetan
24) Beldurraren genetika
25) Parte-hartzearen garrantzia
26) Erratuta nengoen eta erratuko naiz
27) (gene-)datuen gobernantza
28) Genomak berdefinitzen
29) Minbizien gene-bilduma erraldoia