Orain bizi ari garen COVID19 pandemiaz gain, HIESaren pandemiaz gain eta urtaroko gripearen epidemiaz gain, bada beste birus bat noizbehinka berrietan agertzen zaiguna: ebola. 2018. urtetik Kongoko Errepublika Demokratikoan agerraldi bat geratzen ari dira; eta 2013-2016 urteen artean Afrikako Mendebaldean gertatu zen epidemia ezaguna egin zen Afrikatik kanpoko kasuak eman zirelako ere.
Ebola birusek sortzen duten gaixotasunaren berezitasunik nabarmenena bere hilkortasun-tasa da: birus-motaren arabera %25 eta %90 artekoa izan daiteke. Gaixotasuna lau ebola-birusek sortzen dute: Bundibugyo birusa, Sudan birusa, Tai Basoa birusa eta Ebola birusa. Azken hau da agerraldi gehienen jatorrian dagoen birusa eta, baita ere, hilgarriena dena.
Ebola birusak RNA birusak dira, harizpi bakarrekoa eta kontrako zentzuan irakurtzen dena. Birus hauen genoma 19 mila base ingurukoa da eta zazpi gene dituzte. Birus-motaren arabera gene horien antolaketa aldatzen da eta mota batzuetan gainjarrita ager daitezke. Gene horiei esker zelula-ostalaritan sar daitezke (GP genea), bere RNA kopiatu (VP35 eta L geneak) eta birusaren egiturak sortu (NP, VP24, VP30 eta VP40 geneak).
Proposatu da ebola birusak zelulen mintzan dauden NPC1 eta TIM-1 geneak erabiltzen dituela zeluletara sartzeko. Bere jatorriari dagokiola, ez dago argi zein espezietik egin zuen salto gizakira. Saguzarrak proposatu dira jatorri edo zubi moduan baina ez dago guztiz argi. Argiago dagoena da txerto erabilgarri bat lortu izana: 2019. urteko bukaeran eraginkortasun altua duen txertoa aurkeztu zen, lan askoren ostean.
Ebolak ez ditu gainontzeko epidemiek eragin dituzten beste kasu eta hildako eragin. Baina bere birulentziak eta beldurra sortzeko duen gaitasunak, birus ezagun bat egin du, Outbreak filma inspiratzeko beste.
Itxialdirako genetika sorta
1) Birusak
2) Immunitate-sistema
3) Antigorputzak
4) SARS-CoV-2aren jatorria
5) Termozikladorea
6) Gene-marketina
7) Zoroa eta patxadaz, mesedez
8) ACE2 hartzailea
9) SARS-CoV-2aren geneak
10) 150 gene-testu
11) Etxeko gene-lanak
12) RNA
13) Endorfinen genetika
14) SARS-CoV-2aren jatorria (II)
15) Birusei aurre egiten
16) Tuskegee deitutako amesgaiztoa
17) Urtaroko gripearen genetika
18) Eugenesia eta Darwinismo soziala 2.0
19) Laborategietako langileei, eskerrak
20) Ez da guda bat, auzolana da
21) COVID-19ari gene-sentikortasuna
22) Gripe-pandemien genetika
23) Genetika zientzia-fikzioko filmetan
24) Beldurraren genetika
25) Parte-hartzearen garrantzia
26) Erratuta nengoen eta erratuko naiz
27) (gene-)datuen gobernantza
28) Genomak berdefinitzen
29) Minbizien gene-bilduma erraldoia
30) Gaixotasunak sailkatzen
31) Pangolinak
32) Saguzarrak
33) Zitokinen ekaitza
34) Gainontzeko epidemiak (I) – GIB