Bizi ditugun eta bizi izan ditugun epidemiekin jarraituz, koleraren txanda da gaurko pilula. XIX eta XX. mendeetan gizakiok koleraren zazpi pandemia pairatu genituen eta pandemia horietan milioika pertsona hil ziren. Oraindik, noizbehinka koleraren agerraldiak gertatzen dira han eta hemen.
Kolera Vibrio cholerae bakterioak sortzen du. Bakterio honen genomak lau megabaseko luzera du eta bertan ia lau mila gene kodetzen dira. Ez, lasai, ez ditut geneak zerrendatuko birusekin egiten dudan bezala 😜. Gainera, Vibrio cholerae bakterioaren andui ezberdinen genomak daude eskuragarri, guztira ia mila laurehun genoma oso.
Anduien artean gene kopuruan eta genomaren antolaketan ezberdintasunak daude, bakterioen genomek plastikotasun handia baitute. Genomak berdefinitzeko garaia zela jorratu nuenean, aipatu bezala, bakterioentzat pangenoma berba asmatu zen geneen aldakortasun hori nolabait adierazteko. Baina, nola da posible bakterioen genomak hain aldakorrak izatea?
Bada, bakterioak oso promiskuoak direlako eta gene-zatiak errez partekatzen dituztelako. Hiru bide nagusi erabiltzen dituzte gene-zati horiek jasotzeko eta banatzeko. Baga, bakteriofagoek gene-zatiak bakterio batetik bestera mugitzea (txirriporro jarrita transdukzio deitzen zaio prozesu horri). Biga, bakterioak zuzenean bata besteari gene-zatia pasatzea, beraien artean ukitzen (txirriporro hizkuntzan konjugazioa). Higa, inguruan duen gene-zati bat barneratzea da (txirriporro moduan, transformazioa). Azken bi hauetan gene-zati horiek plasmidoak izan daitezke, bakterioen genomatik independentea den DNA zirkular bat. Askotan horiei esker antibiotikoei erresistentzia edo bestelako funtzio berriak lortzen dituzte bakterioak.
Hortaz, buruko min handiak eman dizkigun bakterio honek, beste bakterio askok bezala, aniztasun handia du, bakterioek beren geneak partekatzeko duten gaitasunagatik. Eta gaitasun horrek, etorkizunean, buruko min berriak sor ditzake.
Itxialdirako genetika sorta
1) Birusak
2) Immunitate-sistema
3) Antigorputzak
4) SARS-CoV-2aren jatorria
5) Termozikladorea
6) Gene-marketina
7) Zoroa eta patxadaz, mesedez
8) ACE2 hartzailea
9) SARS-CoV-2aren geneak
10) 150 gene-testu
11) Etxeko gene-lanak
12) RNA
13) Endorfinen genetika
14) SARS-CoV-2aren jatorria (II)
15) Birusei aurre egiten
16) Tuskegee deitutako amesgaiztoa
17) Urtaroko gripearen genetika
18) Eugenesia eta Darwinismo soziala 2.0
19) Laborategietako langileei, eskerrak
20) Ez da guda bat, auzolana da
21) COVID-19ari gene-sentikortasuna
22) Gripe-pandemien genetika
23) Genetika zientzia-fikzioko filmetan
24) Beldurraren genetika
25) Parte-hartzearen garrantzia
26) Erratuta nengoen eta erratuko naiz
27) (gene-)datuen gobernantza
28) Genomak berdefinitzen
29) Minbizien gene-bilduma erraldoia
30) Gaixotasunak sailkatzen
31) Pangolinak
32) Saguzarrak
33) Zitokinen ekaitza
34) Gainontzeko epidemiak (I) – GIB
35) Gainontzeko epidemiak (II) – Ebola
One comment on “Itxialdirako genetika (36): Gainontzeko epidemiak (III) – Kolera”
Comments are closed.