Genetika, genomika ta beste

Darwin, Wallace eta Lamarck

Theodosius Dobzhansky-k “Biologian ezerk ez du zentzurik eboluzioaren argipean ez bada” esaldi handia idatzi zuen. Eta eboluzioa ulertzeko hirukote hau ezagutzea ezinbestekoa da.
 

 
20140120160851
 
Darwin
 

 
Charles Robert Darwin guztiok ezagutzen dugu. XIX. mendean bizi izan zen ingelesa dugu. Eboluzioaren teoriaren aita, Beagle itsasontzian egindako bidaian pentsatzen hasi zena. Teoria hau kriston iraultza zientifiko (eta soziala) izan zen. Oraindik ere, 150 urte ostean, gizarteko sektore batzuk ezbaian jartzen dutena, mundua ikusteko eta ulertzeko modua aldatu baitzuen. Hala ere bere “Espezieen jatorriaz Hautespen naturalaren bidez” idatzi ostean eboluzioaren teoria indarrean jarraitzen du, urte guzti hauetan Darwin-en garaian imagina ezin zezaketen aurrerapenak egin ditugu eta teoriak tinko darrai. Zergatik? Teoria zientifiko bikaina delako: erraza eta dotorea.
 
Modu errez batean azaltzeko: zure ezaugarriak egokiak badira (erakargarriak direlako, egoerara ondo moldatzen direlako, etab) ondorengo gehiago izango duzu zure ezaugarriak populazioan hedatuz. Ez bazara ondo moldatzen, ondorengo gabe edo urriarekin hilko zara, zure ezaugarriak populaziotik desagertuz. Hortaz, ez da indartsuena gailentzen dela, baizik eta hoberen egokitzen denak ondorengo gehiago duela.
 

 
20140120160906
 
Wallace
 

 
Agian horren ezaguna egiten ez zaizuna Alfred Russel Wallace da, XIX. eta XX. mendaren hasieran bizi izan zen Galestarra. Darwin-en garai berekoa da eta Wallace-k ere eboluzioaren teoria garatu zuela modu paraleloan. Izan ere, Darwin-ek Wallace-ri asko eskertu zion beren harteko gutun bidezko hartuemana Darwin-ek plazaratu zuen teoria hobetzeko. Bai, eboluzioaren teoriak bi aita dituela esan dezakegu. Imagina ezazu zein garrantzitsua izan zen Wallace-n lana espezieen aldakortasuna deskribatzen, Asia eta Ozeania banatzen dituen muga biogeografiko garrantzitsuak bere izena daraman, Wallace Lerroa hain zuzen ere. Ez da ba makala zientzilari honen lana!
 
Autore batzuren iritziz, Darwin eta Wallace-n teoriek gauza gehienetan bat egiten badute ere, ezberdintasun mehe bat dago. Darwin-ek baliabideak (janaria) lortzeko burrukan garrantzia jartzen zuen, Wallace-k ordea, ingurunearen eragina nabarmentzen zuen. Ikuspuntu eta bakoitzaren oinarrien kontua izango dela iruditzen zait, baina oinarrian moneta bere bi aurpegiak irutzen zaizkit.
 

 
20140120160922
 
Lamarck
 

 
Hala ere Darwin eta Wallace baino lehenago Jean-Baptiste Lamarck-ek eboluzioaren ideiaren gain lan egin zuen. Lamarck XVIII mendearen erdialetik XIX Mendearen hasierarte bizi izan zen frantzesa dugu. Hala ere bere ideia eboluzionistak ez zirenez oso ondo hartu txiro eta ahaztua hil zen. Aurrekoekin erkatuta, Lamarck-ek eboluzioaren ideia oso intuitiboa eta tentagarria zen, baina okerra. Jirafaren lepoa erabili da Lamarck-en eboluzio modua azaltzeko: jirafa batek lepoa luzatu zuen zuhaitzeko adar altuegatora heltzeko. Horrek abantaila ematen zionez (gainontzeko jirafak heltzen ez ziren lekura heltzen baitzen), aldaketa hori, lepoa luzatzea, bere oinordekoei pasatu zien eta horrela lepoa luzatzen jarraitu zen. Hots, funtzioak organoa egiten zuela. Polita eta oso tentagarria bada ere, gure gorputzean gertatzen diren aldaketak ez dira oinardikoei pasatzen. Inor ez da bere ama edo aitak dituen tatuai eta piercing zuloekin jaiotzen.
 
Darwin&Wallace-n eta Lamarck-en teorietan ezberdintasun hau berebizikoa da. Aldaera berriak lehenengo sortzen dira (izaki biziduna jaiotzean) eta gero hautespenean jartzen dira. Jaio osteko aldaketak ez dira ondorengoetara pasatzen. Edo, beste modu batera esanda, eboluzioaren ikuspuntutik, gure espermatozoide edo obuluetako material genetikoan aldaketek soilik dute garrantzia.
 

 
Bestalde eboluzioaren teoria teoria baten arrakasta gizartearen giroaren araberakoa delaren adibide argia da. Lamarck gixajoa aurreratu zenez ez zuen arrakasta handirik izan. Ez okerra zelako baizik eta bere garaian girorik ez zegoelako. Beranduago, iraultza industrialarekin batera, Darwin-en ideiak Ingalaterran sortzen ari zen klase burgesari primeran etorri zitzaizkion. Gizartean zegoen giroa harkorra zen eta zientzia bera gainditu zuen, garaiko intelektualek eztabaidagai zutela (Engels eta Marx arteko gutunetan Darwin-en ideiei buruz eztabaidatzen zen). Egia da eboluzioaren teoriak aurkako asko izan zituela,(oraindik baditu) baina aldeko asko era bai izan zituen, agian beste garai edo toki batean plazaratuta, Lamarck-i gertatu bezala, ahaztuta bukatuko zuen bere lana. Bai, momentu aproposean heltzea ezinbestekoa dirudi teoria batek arrakasta izateko.
 
Eboluzioaren teoria ikertzaile ezberdinek ideia berdinera hel daitezkelaren adibide ere bada. Kontuan hartu ikertzaileak aurretik egindako esperimentuetan oinarritzen garela, aurretik dakiguna jarraitzen dugula, Chartres-ek modu oso politan esan zuena, “erraldoien sorbaldetan” goazela. Eta nahiko normala da, ezagumendu nahiko batzen denean, norbaitek guzti hori bildu, bonbila piztu eta bateratzea teoria edo aurkikuntza mugarri bat plazaratuz.
 
Azkenik eboluzioaren teoria oso zientifikoa ez dirudin zeozerren adibide ere bada: ikertzaileon intuizioa. Bai, batzuetan ez ditugu froga guztiak edo nahiko genituzken azalpen guztiak baina intuizioak, zeozer horrek, zuzen gaudela esaten digu. Darwin-ek berak onartzen zuen ez zekiela oso ondo nola pasatzen ziren belaunaldiz belaunaldi ezaugarriak. Beranduago, ehun urte pasatxo geroago, geneen, DNAren bidez pasatzen zirela ondorioztatu zen. Darwin-ek zuen uste hori baieztatu zen. Hots, momentu batean ezin azaltzea ez du esan nahi esplikaezina denik.
 
Hortaz, eboluzioaren teoria bai zientziaren aldetik bai gizartearen aldetik, kontu oso polita da, jakin beharreko horietakoa, protagonista interesgarriekin eta ondorio garrantzitsuekin.
 

 
20140120160947
 
Sarrera honek #Kultura Zientifikoa I. Jaialdian parte hartzen du.
 

Utzi erantzuna