• Itxialdirako genetika (80): Gene-lengoaia (IV) – Eboluzioa

    Aste honetan gene-lengoaia jorratzen nabil: zeintzuk diren bere hizkiak; hizki horiekin sortzen diren patroi eta egiturak; eta nola interpretatzen den. Aurreko guzti hori testuinguru jakin batean gertatzen da eta testuinguru horri aurre egiteko. Testuinguru hori eboluzioa da.

    Jarraitu irakurtzen

  • Itxialdirako genetika (79): Gene-lengoaia (III) – Interpretazioa

    Aste bat bakarrik gelditzen zaigu sorta honekin bukatzeko eta gene-lengoaian murgilduta jarraitzen dut. Lengoaia horren hizkiak eta hizki horiekin sortzen diren patroi eta egiturei so egin ostean, gaurkoan horiek nola interpretatzen diren landuko dut. Bi zentzutan: sistema biologikoek nola interpretatzen dituzten eta genetikariok nola interpretatzen ditugun.

    Jarraitu irakurtzen

  • Itxialdirako genetika (78): Gene-lengoaia (II) – Patroiak ta egiturak

    Pilula hauek bukatzen ari direnez, oinarrira itzultzea erabaki dut eta asteetan zehar kontatu dudan oinarrian dagoen mugida kontatzen ari naiz. Atzo gene-lengoaian lau hizki daudela kontatu nizuen eta gaur hizki horiekin sortzen diren patroiez eta egiturez.

    Jarraitu irakurtzen

  • Itxialdirako genetika (77): Gene-lengoaia (I) – Hizkiak

    Itxialdirako sorta honen azken txanpan sartu gara. Eta pilula hauei bukaera ematen hasteko, ziklo honi bukaera emateko, oinarrira itzuliko naiz. DNAz idazteko, genetikak ikertzen duen lengoaiaz idazteko. Zeren, azken finean hori egiten dugu, ezezaguna zaigun lengoaia bat deskodetu, zer esaten duen jakiteko eta, horrela, bizia ulertu.

    Jarraitu irakurtzen

  • Itxialdirako genetika (76): Sormena

    Gaurko beste zerbaitez idatzi behar nuen. Baina ez nintzen gai gaiari ekiteko eta berandu noa gaurko pilularekin. Blokeo bat dut eta nire sormena oraindik ez da iratzarri. Sorta honen azken txanpan gaudenez, ez nau gehiegi arduratzen blokeatuta egoteren kontuak. Egoera baliatuko dut sormenaz hitz egiteko.

    Jarraitu irakurtzen

  • Itxialdirako genetika (75): Gene biziak arrazakeriaren kontra

    Badira egunak AEBtan arrazismo estruktural eta instituzionalaren aurkako altxamendu bat geratzen ari dela. George Floyd-en hilketa izan da azken sumindura olatu honen eragilea eta supremazista zuriek elikatu besterik ez dute egin beren harrokeria, harropuzkeria eta oilarkeriarekin. Beltzek ezin dute arnastu. Eta arrazoi bakarra da azaleko zelulek duten melanina kopurua.

    Jarraitu irakurtzen

  • Itxialdirako genetika (74): Egitasmo handien datuak erabiltzen

    Pasaden astean Elhuyar Aldizkarian Aitziber Agirre Ruiz de Arkautek azaldu zigun GnomAD proiektuaren nondik norakoak. Halako proiektuetan zenbakiak handiak dira, hainbat emaitza generiko ematen dituzte eta, gehienetan, beste ikerketa batzuk erraztuko dituela esaten da. Gauza bera kontatu nizuen minbizien gene-katalogoa aurkeztu zenean. Beti gehitzen dugu “beste ikerketa batzuk lagunduko dute” hori. Bada, ikus dezagun adibide praktiko bat.

    Jarraitu irakurtzen

  • Itxialdirako genetika (73): Birusak minbizien aurka

    Azken asteetan birusak gaizkile nagusiak bilakatu zaizkigu. Hala ere, biziaren parte dira eta, ingeniaritza genetikoaren bidez, erabilgarriak suerta daitezkeen lanabesak bilaka daitezke. Birusen ezaugarrietan oinarrituta bioteknologiako lanabes asko garatu dira eta, aspalditik, birusak erabili nahi izan dira gene-ediziorako eta bestelako osasun helburuekin. Baina, tira, birusak direnez, beren erabilerak kezka sortzen du, agian zientzia-fikzioko telesailetan bere erabilera…

    Jarraitu irakurtzen

  • Itxialdirako genetika (72): Gene-informazioa lagatzea

    Itxialdian zehar (lehenago ere) gene-datuei buruz hainbatetan hitz egin dut. Kontua garrantzitsua izateaz gain, gizarte moduan ikerkuntzan dugun konfiantza indartu edo kolokan jarri dezakelako. Azken finean pertsona batek, laguntzeko borondatearekin, denon onurako, bere (gene-)informazioa ematen digu ikerketak gauzatu ahal izateko. Baina behin informazio horiek utzita, jendeak gogoratzen al du zer eta zertarako utzi al duen?

    Jarraitu irakurtzen

  • Itxialdirako genetika (71): Genomaren zaindaria, gene-ediziorako oztopo

    Orain dela lau urte gene-edizioak bultzada handia izan zuen CRISPR-Cas9 teknika zela eta. Orduan etorkizun oparoa zuela saltzen zen, gene-gaixotasunak konponduko zituela eta iraultza bat izango zela; ordutik askotan bere aplikazioak eta hobekuntzak izan dira hizpide. Dena euforia puntu batekin. Beno, ni bezalako hondatzaileek izan ezik, zuhurtziaz jokatzeko eskatzen nuela eta dudala. Zeren bizian dena…

    Jarraitu irakurtzen