• Itxialdirako genetika (60): Gene-dosia orekatzen

    SARS-CoV-2ak ACE2 hartzailea erabiltzen du zeluletan sartzeko. Hori ondo ikasi dugu. Baita ere badirudi ezberdintasunak daudela emakumeek eta gizonek COVID-19ari duten sentikortasunean. Eta ACE2 hartzailea X kromosoman dagoenez, baten batek proposatu du emakumeek bi X kromosoma dutenez eta gizonek bakarra, ba genearen adierazpena handiagoa dela eta horregatik daudela ezberdintasunak. Garunak eztanda egin zidan.

    Jarraitu irakurtzen

  • Itxialdirako genetika (59): Gaixotasunak eta sexua

    Gero eta ikerketa gehiago daude non ikusten den sexuak eragina duela gene-oinarria duten gaixotasunetan. Ezberdintasun horiek gaixotasunak garatzeko arriskuan eragina dute eta, kasuan kasu, aztertu behar da sexuak zein mekanismoen bidez eragiten duen ezberdintasun hori. Orain dela gutxi argitaratutako lan batek emakumeak eta gizonak modu ezberdinean eragiten dien hiru gaixotasun aztertu dituzte.

    Jarraitu irakurtzen

  • Itxialdirako genetika (58): Normaltasuna

    Normaltasuna estatistikan erabiltzen da balioen banaketa bat izendatzeko. Ez naizenez matematikaria (euskaldunen artean matematikari dibulgatzaile apartak ditugu) ez naiz hori azaltzen saiatuko; bakarrik biologo moduan askotan erabiltzen dugun kontzeptua dela azaldu nahi dut, aztertzen ditugun ezaugarri askok banaketa hori baitute.

    Jarraitu irakurtzen

  • Itxialdirako genetika (57): Kontserbazioa eta gene-aldaerak

    Itxialdirako sorta honetan gene-aniztasuna eta espezieek aurrera egiteko duten gaitasuna hainbatetan aipatu dut eta baita ere itxialdia baino lehenago Zientzia Kaieran gene-aniztasunak basoen kudeaketan lagun dezakela azaldu nuen. Gaur gai honi beste ertz batetik helduko diot, orain dela gutxi argitaratutako artikulu batean oinarritua: mutazioak eta espezien kontserbazioa.

    Jarraitu irakurtzen

  • Itxialdirako genetika (56): Genometako guda-hotza

    Gure genometan guda-hotz bat dago. Alde batetik gene-osagai kooperatiboak daude; beste batetik gene-osagai bizkarroiak. Lehenengoek funtzio biologikoak burutzeko elkarlanean lan egiten dute; besteek bere burua kopiatzea besterik ez dute egiten. Bi indar hauen arteko tentsioek genomen eboluzioa bultzatu dute, batez ere bakoitzaren funtzioa kontrolatzen duten mekanismoak fintzen. Lan berri batek mekanismo horietako batean sakondu du.

    Jarraitu irakurtzen

  • Itxialdirako genetika (55): Etxabereak eta gu

    Mastodonen @mikelgs -ek txerriek saihets estrak dituztela adierazi zidan, gizakiok egin diegun hautespena dela eta. Horri tiraka etxabereekin dugun harremanak gene-mailan zein eragin duen aztertzea ariketa polita izan zitekela iruditu zait.

    Jarraitu irakurtzen

  • Itxialdirako genetika (54): Bizi(tz)a konplexua da

    Askotan irakurriko zenidaten biologia konplexua dela zerbaitek agerikoa ez dirudienean edo galdera baterako erantzun zuzenik ez dugunean. Izan ere, hitzaldiren batean, bukatu baino lehen gehitu dut “beno, kontatu dizuedana horrela izan daiteke edo ez. Zeren bizia konplexua da”. Gaurkoan bizia konplexua dela esaten dudanean zer esan nahi dudan azaltzen saiatuko naiz. Zeren azken egunotan gertatu…

    Jarraitu irakurtzen

  • Itxialdirako genetika (53): Koronabirusen erretratua

    Itxialdirako genetika sorta honetan zehar SARS-CoV-2ari buruz eta epidemiak eragin dituzten beste patogenoei buruz aritu naiz. Asteak pasa dira SARS-CoV-2a gure bizitzak hankaz gora jarri zituenetik. Momentu aproposa da koronabirusen erretratua egiteko eta SARS-CoV-2ari buruz oraindik ez dakiguna berrikusteko. Horretarako orain dela astebete Naturek koronabirusei buruz argitaratutako artikulua oinarri hartu dut eta punturik garrantzitsuenak jorratuko ditugu.

    Jarraitu irakurtzen

  • Itxialdirako genetika (52): Bio zuk zeuk egin

    Norberak gauzak egiteko mugimendua, ingelesezko do it yourself (DIY) hori, gero eta alor gehiagotara hedatu da. Telebista piztu geroz, kate batzuren programazioan DIY saioak hamaika gaien inguru aurki daitezke: brikolajea, lorezaintza, minietxeak, dekorazioa,… Itxialdi honetan jende asko etxean azkenburukoak, yogurtak eta ogia egiten ibili da, normalean eginda erosten ditugun gauzak. Gorka Juliok beste zuk zeuk egin bat proposatu…

    Jarraitu irakurtzen

  • Itxialdirako genetika (51): Adituaren falazia

    COVID-19 gaixotasunaren transmisioa eskutatik joaten hasi zitzaigunean adituengana jo genuen zer gertatzen ari zen jakiteko. Osasun krisiak eztanda egin zuenean erabakiak adituen txostenetan oinarrituta hartu behar zirela zabaldu zen. Medioak eta sare sozialak adituz bete ziren, gertatzen ari zenari buruz eta egin behar zenari buruz pontifikatzen. Baina inork ez zekin ezer. Eta jakin gabe jarraitzen…

    Jarraitu irakurtzen