• Generik ikertuenak: VEGFA

    Laga. Endotelioko odol-hodien A hazkuntza-faktorea, edo VEGFA, generik ikertuenen zerrendan 4, kokatzen da 4175 zitarekin. Gene honi buruzko ikerkuntza 2000ko hamarkadaren bigarren zatian hazkundea hasi zuen eta goia 2015an jo zuen, ordutik bere interesa jaitsiz.

    Jarraitu irakurtzen

  • 11 urte, hamaika istorio eta galdera bat

    Gaur Edonolak 11 urte betetzen ditu. Denbora honetan hamaika kontu hizpide izan ditut blog honetan baina azken urteetan zientziaren dibulgazioan buru-belarri ibili naiz, batez ere genetika eta inguruko gaietan. Gaurkoan txoko honen urtebetetzea denez, momentu ona gelditzeko eta atzera eta aurrera begiratzeko.

    Jarraitu irakurtzen

  • Generik ikertuenak: APOE

    Boga. Fama gehien dutenen geneen zerrendako bostgarren tokian APOE, E apoliproteina, dugu. Gizakiak ikerketa helburu izandako 4076 artikuluetan aipatua izan da, azken 25 urteetan izan duen hazkuntzari esker, urtez-urte bere interesa handitzen joan baita.

    Jarraitu irakurtzen

  • Generik ikertuenak: IL6

    Sega. Seigarren postuan Interleukina 6 izenarekin ezagutzen den genea dago izan dituen 4052 zitei esker. Bere ziten hazkuntzen 2005tik aurrera gertatu zen eta 2015an goia jo ostean bere interesa mantendu da.

    Jarraitu irakurtzen

  • Generik ikertuenak: TGFB1

    Zai. 3805 artikuluetan aipatua izan ostean hazkuntza faktore transformatzailea beta 1 delakoa zerrendaren 7. postuan agertzen zaigu. 90ko hamarkadaren bukaeratik urtero gene honi buruzko interesa hazten joan da, eta hazkuntza orekatu horrek zerrendako goiko postutan egotea baimendu dio.

    Jarraitu irakurtzen

  • Aldaera genetiko arraroak, sakarosa eta heste minbera

    Lanez aldatzen duzunean, leku berrira moldatu, egiten duten ikerkuntza ulertu eta erritmoa hartu behar duzu. Dirudiena baino neketsuagoa da. Iazko martxoan lanez aldatu nuen eta 10 hilabetetan lehen egile moduan sinatzen dudan artikulu bat argitaratu digute. Niretzat marka bat. Eta hemen nago egindakoa azaltzeko.

    Jarraitu irakurtzen

  • Generik ikertuenak: MTHFR

    Zoi. MTHFR siglen atzean metilenetetrahydrofolate erreduktosa izen korapilotsua dago. Gene honek 3286 aldiz zitatu da artikulu biomedikuetan eta, horregatik, sailkapen honen 8. postua eskuratzen du. Bere interesa 90 hamarkadeko bukaeran hasi zen eta urtero bere inguruan gero eta lan gehiago argitaratu dira. Eguzki-Sistemako zortzi planetak.

    Jarraitu irakurtzen

  • Generik ikertuenak: ESR1

    Bele. Gizakiotan gehien ikertutako 9. genea estrogeno hartzaile 1 delakoa, ESR1 lagunentzat, da. Literatura zientifikoan 2901 aldiz aipatua izan da, 2003. urtetik aurrera urtez-urte bere ikerkuntzan hazkundea egon da, eta orekatutako hazkunde horrek 9. postua eskuratzea baimendu dio.

    Jarraitu irakurtzen

  • Generik ikertuenak: AKT1

    Harma. Gizakiotan gehien ikertu diren 10 geneen artean zerrenda ixten, hots historiako 10. generik ikertuena, AKT1 dugu. AKT serina/treonina kinasa 1 izenez ezagutzen den gene hau, gizakiotan, 2839 zientzia-artikulutan aipatua izan da. 2001-2005 urteen artean metatu zituen zitarik gehienak, ranking honetako 10. postura bultzatu zuena, eta 2006. urtean ia ahaztu egin zen gene hau.

    Jarraitu irakurtzen

  • Generik ikertuenak

    Mundu guztiak zerrendak egiten diut. Zerrendak oso gustoko ditugu. Eta urte bukaera/hasiera parte hoentan Top10 zerrendak nonnahi aurkitzen ditugu. Genetikan ez gara gutxiago eta Azaro partean Peter Kerpedjievek gizakiotan gehien ikertutako geneen zerrenda egin zuen. Hurrengo asteetan gurera 10 ikertuenak ekarriko ditugu.

    Jarraitu irakurtzen