Ikasturte hasieran, lankideei aurkeztu nienean dibulgazioan eta prestakuntzan aurretik genuena, azaldu nien kezkatuta nengoela. Kezkatuta, hor kanpoan, hainbat guda kultural daudelako eta zientzia galtzen doalako. Eta esan nien ere, egiten dudana egiten dudala etsi egiten ez dudalako. Jakitun naizela umoretsua, adarjotzailea eta pixka bat marmartia izatea arriskutsua izan daitekela, ni…
-
-
COVID19-aren txertoak 1,6 milioi pertsonaren bizitzak salbatu ditu Europan
Munduko Osasun Erakundeko Europako atalak aztertu egin du zenbat bizitza salbatu diren Europan COVID19aren txertori esker. Horretarako 2020ko Abendutik 2023ko Martxora arteko datuak aztertu dituzte eta ondorioztatu dute COVID19aren txertoek hilkortasuna ia %60 jaitsi zutela eta, ondorioz, 1,6 milioi bizitza salbatu direla. Pertsona nagusiek lehenengo errefortzuak jasotzean eta Omicron garaian salbatu…
-
XX gizonak, XY emakumeak
Faxistek hautak harrotu dituzte Imane Khelif boxeolari aljeriar emakumea Joko Olinpikoetan parte hartzeagatik. Arrazoia transfobia izan da, Imane zis emakumea bada ere. Faxismoaren ohiko prozedura erabilita (gezurrak, susmoak eta beldurra) polemika elikatu dute, Imane emakumea denik zalantzan jarriz. Probarik ez, bakarrik “nahiko emakumea” ez dirudiela eta oinarririk gabeko amen-omena XY zelaren…
-
Zientziaren komunikazio eraginkorrago baten aldeko proposamena(k)
Gaur 14 urte betetzen dira tesia irakurri nuenetik. Dibulgazio-garai oparoetan egun honek denboraldi-bukaera ematen zion, baina aspaldi ez dela horrela 😅. Edonola ere, egun honetan gogoetarako erabili izan dudanez, ba hori behintzat aurten bai egingo dudala. Bide batez, hau argitaratzen denean, tesi baten epai-mahaian izango naiz. Bartzelonan. Kasualitatea? Ez dut uste.
-
Sare sozialak zientzia komunikatzeko baliagarriak al dira?
Dibulgazio ikastaroak eman izan ditudanean (Kaixo Josu! Kaixo Uxune! 😊😊😊) sare sozialen atala lantzeaz arduratu izan naiz. Agian jendeak nire dibulgazio-lana sare sozialetan ezagutu duelako, Twitter zen horretan batez ere, eta dibulgazioa egiteko sare sozialen erabilera egokiarekin lotzen zaidalako. Baina, tailer horietan “sare sozialak dibulgatzeko balio al dute?” galdetzen nuenean, parte…
-
Emakume zientzialarien jarduna euskal txiosferan zabaltzen, 2015-2023
Iaz, Uxune Martinezek proposatu zidan “Generoa eta komunikazioa” jardunaldirako proposatzea Dazientziat botak emakume zientzialarien inguruan jaso zituen txioen azterketa, #EmakumeakZientzian traolaren erabilpena aztertuta. Oso lanpetua nengoenez, eta denboraz ozta-ozta, ez nion ideiari heldu, baina egunetan tartetxo bat izan dudanez, erronkari heldu diot. Hurrengo lerroetan ekarriko dizkizuet azterketa horren emaitzak, norberak bere gogoetak…
-
Dibulgazioa ezinbestekoa izan zenekoaz
Orain dela lau urte Estatu Espainolean alarma-egoera ezarri zen COVID19aren pandemiari aurre egiteko. Egun hartan bertan, susmatuta egun oso gogorrak izango genituela aurretik, Edonolan egunero zientzia-pieza bat hasi nintzen. Inoiz egin dudan dibulgazio-ariketarik handiena, inoiz egin dugun dibulgazio-ariketa handienaren baitan. Bai okerrena pasa zenean, bai denbora pasata, sentsazio nuen eta daukat…
-
Zientzian konfiantza landuz
Nazio Batuek 1988. urtean azaroaren 11ko astea izendatu zuten “Zientziaren eta Bakearen Nazioarteko Astea”. Gainera, 2002 urtetik UNESCOk azaroaren 10an, etzi, Pakea eta Garapenaren aldeko Zientziaren Nazioarteko Eguna egiten du eta aurtengo gaia da “Zientzian konfiantza sortzen”. Aurrekoa dela eta, egunotan hainbat ekitaldi antolatzen dira zientzia gizarteratzeko, hori baita nazioarteko…
-
Gene-informazioaren erabilpena kolon eta ondesteko minbiziaren pronostikoak eta tratamenduen arrakasta aurresateko gure populazioan
Gene-informazioak itxaropen handiak eragiten ditu gaixotasunen diagnosia eta pronostikoa aurresateko eta tratamenduak doitzeko. Aurrekoan, gure populazioan aztertu genuen kolon eta ondesteko minbizia garatzearen gene-oinarria. Oraingoan, pauso bat gehiago eman dugu eta kolon eta ondesteko minbiziaren hainbat pronostikoetan eta tratamenduetan eragina izan dezaketen gene-aldaerak aztertu ditugu, 833 pertsonaren informazio genetikoa eta klinikoa aztertuta.
-
Dibulgazioa bizi-jarrera bezala
Bihar hamar urte beteko dira bidaiarik zoroena, ederrena eta aberasgarriena abiatu nuenetik. Orain dela hamar urte nire burua aztertu nuen eta zergatik dibulgatzen ez nuen argitaratu nuen. Harrigarriki, testua ondo zahartu dela iruditzen zait. Bai erabilitako estiloan, bai plazaratutako arazoetan. Eta, zorionez, gauza batzuetan erratu nintzen.