Zientzien oinarritako bat emaitzak erreproduzitu ahal izatea da. Hau da, laborategi batean egiten den esperimentua beste laborategi batean eginda emaitzak berdinak izatea. Hori posible egiteko ahalik eta informazio gehien eskuragarri jarri behar da gainontzeko ikertzaileek horiek ikuska ditzaten edota horiek erabilita analisi berriak egin ditzaten. Hari horri jarraituta, orain dela urte askotatik, gene-sekuentziak eskuratzen direnean datu-base publikoetan utzi behar dira, munduko ikertzaile (eta ez-ikertzaile) guztiek eskura izan dezaten. Eta, noski, SARS-CoV-aren sekuentziak datu-base publikoetan eskuragarri jarri dira, gaur horietako bi datu-basek eskaintzen duten informazioa aztertuko dugu.
(gehiago…)Egilea: Koldotxu
-
Maratoia
Jada aurkeztu dute EiTB maratoiaren edizio berria. Aurten, sorpresa, COVID-19ari buruzko ikerketari limosna emateko izango da. Oraindik iazko dirua banatu gabe dagoenean –aste honetan jakin da laster diru hori eskatzeko epea zabalduko dela, noiz banatuko duten, auskalo– edizio berriarekin mehatxatu gaituzte. Iaz Lau Teilaturekin torturatu ostean, aurten ekitaldirako prestatutako bertsoa abestea izango da gure buruak zuritzeko proposatu digutena.
Noski, jendeak bere borondaterik onenarekin parte hartzen du, ez daukat inolako dudarik, baina desira-gogoeta besterik ez da. Ikerkuntza ezin da dohaintzetan oinarritu eta, are gutxiago, momentuan bolo-bolo dabilen gaien menpean egon ze ikerkuntzari ematen zaion dirua. Errepideak eta metroak egin arte behar duten diru guztia jasotzen duten bezala, ikerkuntzek egin arte behar duten dirua jaso beharko lukete, ez norbanakoen borondatearen arabera. Pentsamendu aldaketa hori bai dela maratoi luze bat.
-
Larrialdirako genetika (105): Genetikaren etorkizuna (5)
Nature Reviews Genetics aldizkariak, 20 urte bete dituela erabilita, 12 ikertzaileri genetikaren eta genomikaren etorkizunaz aritzeko eskatu die, jakintza-arlo horiek dituzten aukeren eta errenkoei buruz, hain zuzen ere. Blog honetan genetikak eta genomikak ematen duten azaltzen saiatzen naizenez, interesgarria iruditu zait iritzi horiek hona ekartzea. Horrela, etorkizunean jorratuko ditugun gaiak gaurdanik zeintzuk izan daitezkeen jakin dezakegu.
(gehiago…) -
Larrialdirako genetika (104): Hofstadteren legea
1989an Douglas Hofstadterek “Gödel, Escher, Bach: An Eternal Golden Braid” liburuan Hofstadteren legea plazaratu zuen, programazioan noizbehinka aipatzen den gertaera, hain zuzen ere. Lege horrek zera dio:
(gehiago…)“Espero duzuna baino denbora gehiago behar da beti, Hofstadteren legea kontuan hartu baduzu ere.”
Hofstadteren legea -
Beldurra
Ezin gaitezke beldurrarekin bizi. Hori diogu askotan, mantra bat bezala. Normalean ez naiz beldurrarekin bizi, ez nau gelditzen, egin beharrekoak egiten ditut, kontuz eta tentuz, baina beti aurrera. Kororekin hau aldatu da.
Beldurra izan dut. Beldurra izaten jarraitzen dut. Bai, beldurra. Ez da “errespetua” (beldurra mozorrotzeko darabilgun eufemismoa), beldurra da. Arrazionala dela adostu dezakegu baina ez dio larritasunik kentzen. Gaixotzeak kezkatzen nau, besteak gaixotzea arduratzen nau, izan ditzakegun ondorioek beldurtzen naute. Gehienek sentitu gabe pasatzen dute, baina nire beldurra da COVID-19 larri bat izatea.
Batez ere beldurtzen nau dastamena galtzeak. Nire liturgia asko dastatzearen inguruan eraikiak dira, jateaz eta edateaz gozatzea. Hori gabe bizipoz iturririk gabe geldituko nintzateke, egunerokotasunari aurre egiteko heldulekurik gabe. Bai, dastamena galtzeaz eta horren ondorioez beldur naiz. Baina ezin gaitezke beldurrarekin bizi, ezta?
-
Larrialdirako genetika (103): Genetikaren etorkizuna (4)
Nature Reviews Genetics aldizkariak, 20 urte bete dituela erabilita, 12 ikertzaileri genetikaren eta genomikaren etorkizunaz aritzeko eskatu die, jakintza-arlo horiek dituzten aukeren eta errenkoei buruz, hain zuzen ere. Blog honetan genetikak eta genomikak ematen duten azaltzen saiatzen naizenez, interesgarria iruditu zait iritzi horiek hona ekartzea. Horrela, etorkizunean jorratuko ditugun gaiak gaurdanik zeintzuk izan daitezkeen jakin dezakegu.
(gehiago…) -
Larrialdirako genetika (102): Genetika telesailetan (5)
Blog honetan hainbatetan zientzia-fikziozko telesailetan genetika nola irudikatu (eta uzkurtu) duten landu dut (baga, biga, higa, laga); pilula hauetan ere, eskaera bat medio, filmetan nola erabili den; gaurkoan zientzia-fikzioa ez den telesail batean genetika irudimen handiarekin nola erabili zuten landuko dut.
(gehiago…) -
Arrauna
Ez naiz batere kirolaria. Ezta kirolzalea ere ez. Baina estropadek liluratzen naute. Kirol puska bat iruditzen zait: esker txarrekoa askotan, sufrimendu handikoa, baina oso ikusgarria. Eta oso erreza eta atsegina jarraitzeko.
Urtero bezala, niretzat uda lehen arraunkadekin hasi zen eta gaur bukatuko da azken traineruaren txopak helmuga zeharkatuko duenean. Uda osoan zehar arraunlariek arrauna hartu eta itsasoari aurre egin diote lemazainaren argibideei jarraituta. Itsasadarrean edo itsaso zabalean, itsaso barean, bagatxoekin edo olatu erraldoien artean, gainontzeko traineruak baino lehenago helmugara heltzeko helburuarekin lehertu egin dira. Orain arraunak jaso eta atseden hartuko dute.
Guk, aldiz, arraunari tinko heltzen jarraituko diogu udazken bero eta zail honetan zehar nabigatzeko. Gure lemazainak fidatzekoak ez badira ere. Boga, boga, marinela…
-
Larrialdirako genetika (101): Genetikaren etorkizuna (3)
Nature Reviews Genetics aldizkariak, 20 urte bete dituela erabilita, 12 ikertzaileri genetikaren eta genomikaren etorkizunaz aritzeko eskatu die, jakintza-arlo horiek dituzten aukeren eta errenkoei buruz, hain zuzen ere. Blog honetan genetikak eta genomikak ematen duten azaltzen saiatzen naizenez, interesgarria iruditu zait iritzi horiek hona ekartzea. Horrela, etorkizunean jorratuko ditugun gaiak gaurdanik zeintzuk izan daitezkeen jakin dezakegu.
(gehiago…) -
Larrialdirako genetika (100): Pedagogia
Azken boladan bada hitz bat edo kontzeptu bat askotan irakurri dudana: pedagogia egin behar dugula. Zera, agerikoa da pedagogia egitearen alde nagoela, bestela ez nintzateke 100 zientzia-piluletara helduko (sei hilabetetan!), ez aurretik egin ditudan hamarnaka ekarpen egingo formatu eta leku ezberdinetan. Baina, zera, pedagogia egin behar dugula esatea, orain arte zer egin dugu ba? Niretzat zuzenagoa litzateke esatea pedagogia egiten jarraitu behar dugula, orain arte egin duguna oso baliagarria izan baita! Edo hori esan didazue behintzat 😜.
(gehiago…)