Udako serieak hasten jarraitzen dute. Hona asteak eman duena. (gehiago…)
Egilea: Koldotxu
-
2015eko 23. asteko serieak
Udaberriko denboraldiarekin buktzeko serie mitiko bati agur esan eta udako serieak hasten hasi dira. Hona laburpena. (gehiago…)
-
2015eko 22. asteko serieak
Aste honetan gutxi izan dut ikusteko. Hona laburpena. (gehiago…)
-
Begirada ezberdina gaixotasun zeliakoaren genetikari
Gaur Estatu Espainolean zeliakoaren eguna ospatzen da. Gaixotasun hau populazioaren %1 inguruk dauka eta guztiok glutena, gariaren eta beste zereal batzuen irinean agertzen den konposatua, jan ezin dezakeen jendea ezagutzen dugu. (gehiago…)
-
Zintzotasunagatik
Abertzale ezkertiarrak gazi-goxo gabiltza hauteskunde ajean. Goxo Nafarroan aldaketa posible delako; lur-jota botere asko galdu dugulako, Gipuzkoa eta Donostia galtzea zaplastako erraldoia izan da. Twitter-eko denbora-lerroan mota askotariko gogoetak, 140 karakteretako solasaldi luzeak eta, oro har, etsipen puntua ikusten nabil. (gehiago…)
-
Cutrevision 2015
Urte asko ostean lehen aldia da Eurovision zuzenean ikusteko aukera ez dudala. Baina hauteskunde gaua pasatzeko Youtube bidez ikusi nuen. (gehiago…)
-
2015eko 21. asteko serieak
Ba beste serie batek denboraldia bukatu du, beste batek agur esan eta beste biri gutxi falta zaie. Denboraldi normala ia bukatuta, udakoak itxaroten jarri naiz. Hona laburpena. (gehiago…)
-
Gauza bat da esatea eta beste bat egitea (IV)
Urte erdia pasa da segida honen azkena idatzi nuenetik, animatuta nago eta berrartuko dut. Lehenengoko atalean gene guztiak aldi berean aktibo ez daudela azaldu nizun , gero, aktibo badaude ere aldaketak jaso ditzaketela eta baita ere aktibo egotea nola kontrolatzen denari buruz zerbait . Gaurkoan gene bat eta betetzen duen funtzio biologikoaren arteko harremana guztiz zuzena ez dela azaltzera nator. (gehiago…)
-
2015eko 20. asteko serieak
Aste honetan 4 seriek beraien denboraldia bukatu dute eta beste batek agur esan digu. Bai, uda badator, eta denboraldi arrunta bukatzear dago. Hona asteko laburpena. (gehiago…)
-
Ikergazte, euskara eta zientzia bata bestearen arnasgune
Lehertuta bukatu genuen. Durangotik etxerako bidean kotxean ixiltasuna zen nagusi, atseden hartzeko gogoak genituen. Ez bakarrik ostegun gauean lo gutxi egin genuelako, baita bakoitzak buruan bere kontuak zituelako: Ainarak bere lehen kongresua zuen eta saria irabazi; Amaiak hitzaldia eman ostean lasaitua hartu zuen; eta ni gazigoxo, niretzat ikertzaile gazte bezala Ikergazten parte hartzeko aukera bakarrik nuelako hau, parte-hartzekotan hurrengokoak beste modu batera izan beharko dira. Eskarmentua zuenak kotxea gidatzen ikertzaile gazteak beren helmugara eramaten. Metafora polita gelditu zitzaigun nahi gabe. (gehiago…)