32 urte ditut. Herri erdaldunduko, Basauriko, ama-hizkuntza euskara duen pertsona bat naiz. D ereduan ikasi dut. Ikastola, institutu eta unibertsitatean. Institutu garaian herri erdaldundu batean bizitzeagatik nahi baino euskara gehiago galdu nuen. Orduan ez nintzen jabetu. Unibertsitatera joaterakoan, ingurune euskaldunago bat baitzen, galera horretaz konturatu nintzen. Karrera, biologia, ezin izan nuen guztiz euskaraz egin, azken urteetan hainbat eskola erdaraz hartu behar izan nituen. Tesia, genetikan, euskaraz egin nuen. Euskarazko tesien Koldo Mitxelena saria jaso ere. Euskal Herrian ikertzen ibili naizen bitartean talde euskaldunetan lan egiteko aukera izan dut. Azken urte t’erdian euskarazko dibulgazioa lantzen ibili naiz. Urte hauetan ere Basauriko Euskaldunon Elkarteko bazkide izen naiz eta ahal izan dudanetan parte hartu izan dut. Hala ere, hainbeste urte ostean euskara guztiz berreskuratu ez dudala iruditzen zait, galtzen dena ez baita inoiz berreskuratzen. (gehiago…)
Egilea: Koldotxu
-
2015eko 7. asteko serieak
Denboraldiak aurrera jarraitzen dute. Hona asteko laburpena. (gehiago…)
-
Zorionak, Charles!
Gaur 206 urte betetzen dira Charles Darwin jaio zenetik. Horregatik gaurko eguna mundu osoan zehar Darwinen eguna ospatzen da, hitzaldi eta jarduerari anitzekin, gurean ere . Hau ez da biografia bat izango, horretarako badaude leku hobeak, hau omenaldi xume bat besterik ez da. (gehiago…)
-
2015eko 6. asteko serieak
Denboraldiak aurrera doaz, pixkat pausa jarrita, oraindik kapitulu asko falta baitira. Hona laburpena. (gehiago…)
-
#KZJaia3-ko 2. #kafepintxo-a
Bi aste pasa direnez 14 egun hauek eman dutena laburtzea dagokit. Egin diren 22 ekarpenekin bakterio, arkeobakterio eta protista talde guztiak banatu ditugu. Hortaz, har dezagun #kafepintxo homeopatiko bat eta has gaitezen emandakoa laburtzen. (gehiago…)
-
Hautespen naturala maila molekularrean neurtzen
Askotan “hori hautespen naturalak azaltzen du” esan dizut. Hautespenak geneen aldaerek duten arrakasta baldintzatzen duela eta, hortaz, eboluzioaren bidea. Egia da eboluzioa bi gauza direla: aldaera berrien sortzea eta alderen patua. Lehena eztabaida luze baterako eman dezake (aldaketa txiki onuragarriak? aldaketa txikiak eraginik gabe? sinbiosia? informazio elkartrukeak? informazioa bikoiztea? pixkat denetarik egia esan), bigarrena hautespen naturalaren menpe dagoela onartzen dugu. Baina gauza bat “hautespenean” dagoela esatea da eta, bestea, hori neurtzea. Ikertzaile guztioi zenbaki bat jartzea gustatzen zaigu, zehaztasuna bermatzeko, ez bakarrik susmoan gelditzeko. Baina, nola neurtu hautespen naturala? Hautespena maila ezberdinetan gertatzen denez, gaur maila molekularrean nola neurtzen den azaltzen saiatuko naiz. (gehiago…)
-
2015eko 5. asteko serieak
Gero eta serie gehiago midseason-eko geldialditik atera dira eta aste honetan serie bati agur egiten diogu. Hona asteko birpasa. (gehiago…)
-
Genetika zientzia-fikziozko telesailetan (3)
Bai, hemen da berriro ere #KZJaia2an hasi nuen artikulu sorten jarraipena. Zientzia-fikziozko telesailetan genetika agertzen denean sinesgarria al da edo lizentzia poetikoegiak hartzen al dituzte? Jarrai dezagun seriei egurra ematen. (gehiago…)
-
Homeopatiari buruzko kon(tzep)tuak
Josu Lopez-Gazpio (@Josu_lg) kimikari eta zientziazalea da. (gehiago…)
-
2015eko 4. asteko serieak
Aste arraroa izan da. Serie batzuk pot egin dute, gainontzekoak bere martxan. Hona laburpena. (gehiago…)