Aurrekoetan gene guztiak aldi berean aktibo ez zeudela eta gene batzuk ez dutela zertan proteinatara itzuli behar kontatu nizun. Kontu guzti horietan, giroan hor nonbait, genetikaren kutxa beltza dago: epigenetika . Izen ponposo horren atzean geneetan idatzita ez dagoena baina heredatzen den ziur-ez-dakigun-zer-hori dago. (gehiago…)
Egilea: Koldotxu
-
2014ko 46. asteko serieak
Halloween inguruko gelditze txikiren ostean, serie guztiak martxan ditugu. Hona asteko errepasoa. (gehiago…)
-
2014ko 45. asteko serieak
Berandu, baina hemen asteko laburpentxoa. Serie batek denboraldiaren bigarren zatiari ekin dio eta gainontzekak, batzuk huts egin dute Haloween dela eta. (gehiago…)
-
2014ko 44. asteko serieak
Goazen asteko laburpenarekin, orain serieak martxan ditugula. (gehiago…)
-
2014ko 43. asteko serieak
Beste serie batek denboraldia hasi du. Ia guztiak gaudela uste dut. Hona asteko laburpena (gehiago…)
-
Klik egitea bezain erreza balitz…
Noizbait biologia konputazionalari buruz idatzi dizut eta gaur egun datu asko kudeatu eta aztertu behar direla . Gaur honen zailtasunei buruz bizpahiru kontu esango dizkizut. (gehiago…)
-
2014ko 42. asteko serieak
Denboraldiak aurrera darraite. Hona asteko laburpena. (gehiago…)
-
Gauza bat da esatea eta beste bat egitea (II)
Aurrekoan aktibo dauden gene batzuk gero proteinatara itzultzen ez direla esan nizun, baina zer esan nahi du horrek? Beno, horretarako biologia molekularraren dogma zentrala azaldu behar dizut. Beno, ez da dogma baina horrela deitzen zaio. (gehiago…)
-
2014ko 41. asteko serieak
Denboraldia martxa bizian dugu serieak beraien denboraldietan murgilduta. Hona asteko laburpena. (gehiago…)
-
Gauza bat da esatea eta beste bat egitea
Genomari buruz idazten dudanean, bai, gure argibide-liburu erraldoi horretaz idazterakoan, bakoitzak gurea dugula esan dizut. Beno, ñabardurak alde batera utzita, gure gorputzeko zelula guztiek (zenbaki bat bilatzen saiatu naiz baina ez dut aurkitu, estimazio ezberdinak egin dira eta zenbakiak hain aldakorrak dira ez naizela zenbaki bat ematera ausartzen) argibide-liburu berdina dute. Baina 200 zelula mota ditugu gure gorputzean: zelula batzuek giltzurruna eratzen dute, besteek birikak eta beste batzuek gibela. Nola da posible argibide-liburu berdina edukita gauza hain ezberdinak egitea? Beno, gauza bat liburuak esaten duena delako eta beste bat egiten dena. (gehiago…)