Oraingoan bai, udakoak bukatu dira eta denboraldi arrunta guztiz martxan dugo. Hona asteko laburpena. (gehiago…)
Egilea: Koldotxu
-
Geneak eskua emanda doazenean
Gizakiok 20.000 gene inguru ditugu eta gene bakoitzean informazio ezberdinak joan daitezke. Esate baterako odol sisteman A, B eta 0 odol motak ditugu gene horretan (ABO genea hain zuzen ere) dugun informazioaren arabera. Egia esan gene bakoitzeko bi informazio ditugu: aitak informazio bat ematen digu eta amak bestea. Guk gure seme-alabei gure informaziotako bat. Baina, aitak eman diguna ala amak eman diguna? Hori zoriak erabakitzen du. Eta gene guztietara amarena ala aitarena pasatzen diegu? Ez hain arin, ez hain errez: gene batzuetan aitatik jaso dugun informazioa emango diegu eta beste batzuetan amatik jaso duguna. Hori ere zoriak erabakitzen du. (gehiago…)
-
2014ko 39. asteko serieak
Denboraldia hasi da eta horrekin serie asko itzuli dira, udak oraindik agur esan ez digunean. Hona asteko laburpena. (gehiago…)
-
Informazio guzti hori kudeatzen
Informazioaren garaian bizi omen garela diote. Hamaika iturritik informazio mordoa eskuragarri dugu. Nola biziraun informazio guzti horretan galdu gabe eta benetan jakin nahi duguna lortu? Zer egin ohi dugu horretarako? (gehiago…)
-
2014ko 38. asteko serieak
Udako denboraldiaren azken astea. Eskasia bukatu da. Datorrenean denboraldi arrunta helduko zaigu. Hona asteko laburpena. (gehiago…)
-
Ez da erreza Ig Nobel bat irabaztea
Gaur gauean 2014ko Ig Nobel saridunak ezagutu dira . Horrek bi gauza esan nahi ditu: Nobel sarien atarian gaudela (bi aste inguru falta dira) eta zientzian ere umorea badagoela. (gehiago…)
-
Zergatik dibulgatzen dut?
Orain dela urtebete zergatik dibulgatzen ez nuen azaltzen saiatu nintzen . Ordutik blog honetan 52 sarrera idatzi ditut zientzia edo zientziarekin lotutako gaiak jorratuz, Ekaian artikulu bat argitaratu , Euskalnaturan erreportaje bat idatzi eta #txiotesia n #kafepintxo ekin zein ondo ikertzen den kontatu dut . Eta agertzeke daudenak. Zer dela eta aldaketa hau? Ezer ez kontatzetik ia astero txapa ematera. Zer aldatu da? (gehiago…)
-
2014ko 37. asteko serieak
Gero eta gutxiago falta da udako denboraldia bukatzeko. Hemen astean ikusitakoa. (gehiago…)
-
2014ko 36. asteko serieak
Bi aste besterik ez zaizkigu faltatzen denboraldi arrunta hasteko, hortaz udakoak bukatzen doaz eta gutxi batzuk gelditu zaizkigu bizirik. (gehiago…)
-
Gehiago bizitzearen ordaina
Hainbat gaixotasun, beren oinarri genetikoa izan dezaketenak, zahartzen goazen heinean agertzen dira. Hor ditugu Huntington, Alzheimer eta Parkinson-a bezalako gaixotasun neurodegeneratiboak edota minbizi mota batzuk. Aurreko batean oinarri genetikoak zehaztea zaila zela azaldu nizun , gaurkoan zailtasuna beste ikuspuntu batetik jorratuko dut: gehiago bizitzearen ordaina izatea. (gehiago…)