Ana Galarragak egin zidan elkarrizketan berak esan zuen bezala Edonola genetika euskaraz jorratzen duen lehen bloga da. Hamabostaldi honetan euskaldunok ahalduntze ariketa bat egingo dugunez, egokia iruditu zait blog honetan egiten dudan eta dugun ariketari buruz hausnartzea. Azken finean genetika euskaraz komunikatzeko izanik, zientzia gizarteratzen du eta euskara indartzen du.
(gehiago…)Egilea: Koldotxu
-
Etxeratze-agindurako genetika (119): Genetikaren etorkizuna (12)
Nature Reviews Genetics aldizkariak, 20 urte bete dituela erabilita, 12 ikertzaileri genetikaren eta genomikaren etorkizunaz aritzeko eskatu die, jakintza-arlo horiek dituzten aukeren eta errenkoei buruz, hain zuzen ere. Blog honetan genetikak eta genomikak ematen duten azaltzen saiatzen naizenez, interesgarria iruditu zait iritzi horiek hona ekartzea. Horrela, etorkizunean jorratuko ditugun gaiak gaurdanik zeintzuk izan daitezkeen jakin dezakegu.
(gehiago…) -
Etxeratze-agindurako genetika (118): Ezustekoen birusa
COVID-19 gaixotasuna hedatzen hasi zenetik SARS-CoV-2ak (etxekoentzat Koro) ezusteko handiak eman dizkigu. Hasieran ez (ge)nuen merezi zuen bezain serio hartu kontua eta pandemiak eskuartean eztanda egin zigunean ohartu ginen hau ez zela edozein birus. Hala, oso zuhurra naiz Kororen inguruan sortzen diren berri onekin edo itxaropentsuekin (bai, balizko txertoaz ari naiz baina ere kutsatuen kopuruak behera egiteaz), batzuetan ezkorra edo marmartia naizela dirudiela. Baina nire arrazoiak ditut tentu handiarekin jokatzeko.
(gehiago…) -
Baheketa
Koronabirusaren pandemiarekin hitz eta gauza berri askotara ohitua gara. Horien artean baheketak daude. Herri batean positiboen kopurua asko igotzen denean, testak egitera deitzea, hain zuzen ere. Aste honetan horrelako batean parte hartu dut.
Bakoitzak bere arrazoiak ditu halako deialdi batean parte hartzeko edo uko egiteko. Nire partetik, batetik, ahal den heinean laguntzeko. Halako deialdi bat egin badute, ba parte hartzea ezinbestekoa da. Zer esango dut ez dakina, ikerketak gauzatzeko jendeak parte hartzea beharrezkoa baita. Ez litzateke koherentea eta bidezkoa izango honetan ez parte hartzea. Bestetik, ondo ari naizela baieztatzeko edo ezeztatzeko. Negatibo eman nuenez badakit ez naizela arriskuan jarri eta, ondorioz, egiten dudana egiten jarraitu behar dudala. Hau da, arduratsu jokatu dudala. Ta hori lasaitasun handia da garai estu hauetan.
-
Etxeratze-agindurako genetika (117): Genetikaren etorkizuna (11)
Nature Reviews Genetics aldizkariak, 20 urte bete dituela erabilita, 12 ikertzaileri genetikaren eta genomikaren etorkizunaz aritzeko eskatu die, jakintza-arlo horiek dituzten aukeren eta errenkoei buruz, hain zuzen ere. Blog honetan genetikak eta genomikak ematen duten azaltzen saiatzen naizenez, interesgarria iruditu zait iritzi horiek hona ekartzea. Horrela, etorkizunean jorratuko ditugun gaiak gaurdanik zeintzuk izan daitezkeen jakin dezakegu.
(gehiago…) -
Etxeratze-agindurako genetika (116): Zientziaren erantzuna COVID-19aren aurrean
Pandemia honetan zientzia ezinbestekoa izan dela argi dago. Baina nola eragin die zientziagintzan ari direnei pandemiak? Zer nolako iritziak dituzte bere kudeaketa eta ondorioei buruz? Frontiers taldeak akademiak COVID-19aren pandemiaren aurrean nola erantzun duen ezagutzeko inkesta bat abiatu zuen eta 25.000 ikertzaile inguruk bete dute. Hauek dira jasotako iritzien ondorio nagusiak:
(gehiago…) -
Urtebetetzea
Asteazkenean nire urtebetetzea izan zen. 38 bira oso eman dizkiot eguzkiari. Asko gustatzen zaidan eguna da, urteak betetzea ospatzea pila bat gustatzen zait. Aurten, gainera, lehenengo aldiz jai-egun bezala hartu dut, lasaiago eta gusturago ospatzeko.
Jaio nintzenetik HIESaren pandemia hor bazegoen ere, aurten bizi izan dugun COVID-19aren pandemiak gogor jo gaitu. Eragin askoz arinagoa eta handiagoa izan du, HIESaren pandemiak bere eraginak, batzuk lazgarriak, izan baditu ere. Nire urtebetetzera osasuntsu heldu izana eta maite ditudanak osasuntsu heldu izana izan nezakeen oparirik onenak dira.
Guztiok jakin badakigu pandemia honek aldatu gaituela. Baina nire urtebetetzea behar bezala ospatzeko ohitura ez dut aldatu. Izatekotan, askoz gehiago ospatu eta gozatu dut. Zeren urte hau ikusita, bizirik jarraitzeak ospakizun handia merezi du. Bizipozaren alde, beti.
-
Etxeratze-agindurako genetika (115): Genetikaren etorkizuna (10)
Nature Reviews Genetics aldizkariak, 20 urte bete dituela erabilita, 12 ikertzaileri genetikaren eta genomikaren etorkizunaz aritzeko eskatu die, jakintza-arlo horiek dituzten aukeren eta errenkoei buruz, hain zuzen ere. Blog honetan genetikak eta genomikak ematen duten azaltzen saiatzen naizenez, interesgarria iruditu zait iritzi horiek hona ekartzea. Horrela, etorkizunean jorratuko ditugun gaiak gaurdanik zeintzuk izan daitezkeen jakin dezakegu.
(gehiago…) -
Etxeratze-agindurako genetika (114): Koro kontserbakorra
Gure iruditerian beti birusak mutazioekin lotzen ditugu. Birusek mutazio superarriskutsu bat izan dezaketela eta orduan superbirusa bilakatu. Baina, mutazio gehienak, oro har kaltegarriak izan ohi dira. Egia da, noizbehinka, mutazioek birusen edo izakien gaitasunak hobetzen dituztela eta hedatzen direla. Hori dela eta, pandemian zehar SARS-CoV-2 birusak izan dituen mutazioak eta horiek nola hedatu diren aztergai izan dira.
(gehiago…) -
Hilerriak
Gaurko egunean ohitura dago herri honen parte batean hilerriak bisitatzea. Bertara hildako senideak bisitatu eta loreak eramaten zaizkie.
Hemeretzi urte dira gurean egun horretan gure liturgia sortu genuenetik. Hasieran amamari Busturiako hilerrira bisita egiten genion. Lehenengo Foruan gelditzen ginen berak gosalduko lukeen bezala gosaltzera; gero Bizkaiko herri random batera joaten ginen bazkaltzera berak egingo lukeen bezala. Handik urte batzuetara atxitxe amamarekin joan zitzaigun eta biei bisita egitera joaten ginen. Badira urte batzuk Gernikako jatetxe batean bazkaltzera gelditzen garela. Eta azken urteetan, amama aitatarra joan zitzaigunetik, lehenengo Basauriko hilerrian bisita egiten diogu, eta gero Urdaibai bidean jartzen gara. Bi hilerri oso ezberdin badira ere, bakea ematen didaten lekuak dira.
Aurten ez dakit nolakoa izango den liturgia. Baina gurekin egongo direlaz ziur naiz.