• Domeketako gosaria - Kafepintxo

    Urtebetetzea

    Asteazkenean nire urtebetetzea izan zen. 38 bira oso eman dizkiot eguzkiari. Asko gustatzen zaidan eguna da, urteak betetzea ospatzea pila bat gustatzen zait. Aurten, gainera, lehenengo aldiz jai-egun bezala hartu dut, lasaiago eta gusturago ospatzeko. Jaio nintzenetik HIESaren pandemia hor bazegoen ere, aurten bizi izan dugun COVID-19aren pandemiak gogor jo…

  • Domeketako gosaria - Kafepintxo

    Hilerriak

    Gaurko egunean ohitura dago herri honen parte batean hilerriak bisitatzea. Bertara hildako senideak bisitatu eta loreak eramaten zaizkie. Hemeretzi urte dira gurean egun horretan gure liturgia sortu genuenetik. Hasieran amamari Busturiako hilerrira bisita egiten genion. Lehenengo Foruan gelditzen ginen berak gosalduko lukeen bezala gosaltzera; gero Bizkaiko herri random batera joaten…

  • Domeketako gosaria - Kafepintxo

    Sukaldea

    Nahiko agerikoa da jatea gustuko dudala: janarien argazkiak txiokatzen ditut, azpiatal hau gosariaren inguruan eraikita dago eta kokatzen den atala hamaiketakoari egiten dio aipamena. Bai, janaria nire bizioa da eta jaten asko gozatzen dut. Batez ere janari hori kozinatu badut. Zeren niretzat sukaldea erlaxatzeko tenplu bat da. Kozinatzeak pilo bat…

  • Domeketako gosaria - Kafepintxo

    Zientziafobia

    Azken hilabeteetan zientzien gain jarri ditugu gure itxaropenak. Bere akatsak izango dituzte baina dugun heldulekurik eta lanabesik onenak dira. Baina zentraltasun horrek kontrako erreakzioa sortu du, ere zientzien mesfidati direnak edo, zuzenean, zientzian aurka beren obsesioak botatzen dituztenak. Noski, ni honetan alde interesatua naiz: zientziak dira nire ogibidea eta, gainera,…

  • Domeketako gosaria - Kafepintxo

    Bartzeloneta

    Orain dela hamar urte Bartzelonara bizitzera joan nintzen bi urtez. Bartzeloneta auzoan pisu txiki baina itxuroso bat hartu nuen, lanetik gertu. Merkatua alboan nuen eta kalearen bukaeran hondartza ikusten zen. Auzoaz maitemindu nintzen. Gentrifikazio prozesua hasita bazegoen ere eta turismoa mehatxu bat bazen ere, oraindik bere xarma mantentzen zuen. Bartzelona…

  • Domeketako gosaria - Kafepintxo

    Maratoia

    Jada aurkeztu dute EiTB maratoiaren edizio berria. Aurten, sorpresa, COVID-19ari buruzko ikerketari limosna emateko izango da. Oraindik iazko dirua banatu gabe dagoenean –aste honetan jakin da laster diru hori eskatzeko epea zabalduko dela, noiz banatuko duten, auskalo– edizio berriarekin mehatxatu gaituzte. Iaz Lau Teilaturekin torturatu ostean, aurten ekitaldirako prestatutako bertsoa…

  • Domeketako gosaria - Kafepintxo

    Beldurra

    Ezin gaitezke beldurrarekin bizi. Hori diogu askotan, mantra bat bezala. Normalean ez naiz beldurrarekin bizi, ez nau gelditzen, egin beharrekoak egiten ditut, kontuz eta tentuz, baina beti aurrera. Kororekin hau aldatu da. Beldurra izan dut. Beldurra izaten jarraitzen dut. Bai, beldurra. Ez da “errespetua” (beldurra mozorrotzeko darabilgun eufemismoa), beldurra da.…

  • Domeketako gosaria - Kafepintxo

    Arrauna

    Ez naiz batere kirolaria. Ezta kirolzalea ere ez. Baina estropadek liluratzen naute. Kirol puska bat iruditzen zait: esker txarrekoa askotan, sufrimendu handikoa, baina oso ikusgarria. Eta oso erreza eta atsegina jarraitzeko. Urtero bezala, niretzat uda lehen arraunkadekin hasi zen eta gaur bukatuko da azken traineruaren txopak helmuga zeharkatuko duenean. Uda…