Azken asteetan ibili gara pangolinak gora, pangolinak behera, proposatu delako SARS-CoV-2a beraien bidez gure espeziera heldu dela. Animalia horiek desagertzerako bidean jarri ditugu gizakiok bere haragia preziatua delako eta bere ezkatak txinatar medikuntzan erabiltzen direlako. Baina, zer dakigu beraien genetikari buruz?
-
-
Itxialdirako genetika (30): Gaixotasunak sailkatzen
Itxialdia hasi genuenetik hainbat alditan aurkituko zinen, komunikazioetan edo gaia azaltzerakoan, gaixotasunen kode batzuekin (J10, Z03.8, etab) edota, adibidez, gripea arnas aparatuko gaixotasunekin batera dagoela. Zer dira kode horiek edo nola sailkatzen dira gaixotasunak?
-
Itxialdirako genetika (29): Minbizien gene-bilduma erraldoia
Orain dela bi hilabete pasatxo argitaratu zen minbizia hobeto ulertzeko pausu bat izan zitekeena. Momentuan hainbat hedabidetan oihartzuna izan zuen, baina gurean ez asko, egia esan; eta ni beti bezain marmarti agertu nintzen.
-
Itxialdirako genetika (28): Genomak berdefinitzen
Gaur hilabete bat betetzen da itxialdirako pilula hauek hasi nituenetik. Hortaz, momentu egokia da blog honen ardatzetako bat den gai bati korapilo berri bat emateko: genomak zer diren, hain zuzen ere.
-
Itxialdirako genetika (27): (gene-)datuen gobernantza
COVID-19a dela eta gure osasun-informazioa eta kokalekua jasotzen duten mugikorren APPak jartzeko eskatu dizkigute erakundeek; testak eta txertoak arintzeko malgutasuna eskatzen da; edota jasotako datu horiek erakundeen eskuetan (eta erakundeek erabakitzen duten enpresen eskuetan) uzten ari gara. Dena pandemiari aurre egiteko aitzakiarekin, denon onerako izango dela argudiatuta. Baina nire zalantzak…
-
Itxialdirako genetika (26): Erratuta nengoen eta erratuko naiz
COVID-19a oraindik zurrumurru bat zenean, oraindik izenik ez zuenean, lasai nengoela idatzita utzi nuen blog honetan Otsailaren 15an, momentu horretan askoz gehiago arduratzen ninduten furanoekin eta dioxinekin alderatuta. Lasai nengoen nioen, zeuden datuak ulertzen nituelako eta beren interpretazioak lasai egotera eramaten ninduelako. Espreski parrafo hau berreskuratuko dut: Hortaz, lasai egoteko arrazoiak…
-
Itxialdirako genetika (25): Parte-hartzearen garrantzia
Pilula hauetan lantzeko gaiak eskatu nizkizuenean Urko M. Marigortak bitxikeria hau aipatu zidan. Oraindik lana berrikusi gabe badago ere gako oso interesgarri batzuk ematen ditu.
-
Itxialdirako genetika (24): Beldurraren genetika
Egun gogorrak bizitzea egokitu zaigu. Psikologikoki ez da erreza konfinamenduari eta ezjakintasunari aurre egitea. Bakoitzak ahal duen moduan eramaten ari da estresagarria den egoera hau. Egunotan pairatzen ditugu ere motibazioa emateko eta boluntaristak diren esaldiak, bideoak eta memeak. Niri behintzat horiek lagundu baino, gogaitu egiten naute. Aringarri bezala edo, pilula…
-
Itxialdirako genetika (23): Genetika zientzia-fikzioko filmetan
Pilula hauetan zeri buruz idatz nezakeen galdetu nizuenean, Ion Olanok filmetan genetikarekin lotutako kontzeptuak oinarria ote zuten aztertzea proposatu zidan. Bere garaian (ia sei urte!!! 😱) telesailei buruzko halako bi sarrera egin nituen, zeren, onartzen dut, aspalditik seriezalea naiz.
-
Itxialdirako genetika (22): Gripe-pandemien genetika
Uxune Martinezek bi proposamen egin zizkidan pilula hauetan lantzeko. Lehena urtaroko gripearen birusaren ingurukoa izan zen eta orain bigarrena jorratuko dugu: XX. mendeko pandemiak sortu zituen gripeen genetikaren ingurukoa, hain zuzen ere.