• Genetika, genomika ta beste - Kafepintxo

    Itxialdirako genetika (1): Birusak

    COVID-19 gaixotasuna sortzen duen SARS-CoV-2 birusa gurean da. Eta horrek erantzukizunez jokatzera behartzen gaitu: birusaren hedapenak gure osasun-sistema ez kolapsatzeko eta bere sistema immunea pattal duten pertsonak babesteko. Hori egiteko modurik onena etxean gelditzea da, oinarrizko gauzak egitera atera soilik eta, nola ez, jendetzak ekidin. Halako salbuespen eta krisi egoerak psikologikoki gogorrak dira,…

  • Genetika, genomika ta beste

    (Ia) dena gene-arraroa da

    Genetikan lan egiten dugunok, bereziki populazioen genetikan, badugu beti jazar egiten gaituen mamu bat. Gure gene-azterketak egiten ditugu, gure ondorioak atera, gaixoatasunen gene-oinarriaz hitz egiten dugu baina jakin badakigu mamu hori hor dagoela. Hor ez dagoela bezala jokatzen dugu edo berataz hitz egiten dugu hor dagoela dakigula esaten baina praktikara eraman gabe. Galdutako…

  • Genetika, genomika ta beste - Kafepintxo

    Gehiago pairatu ala esan?

    Tripako gaitzak ikertzen ditudanetik zerbaitek atentzio deitu badit zera da, horietariko gaitz dezente emakumeek gizonek baino gehiago pairatzen dituztela. Edo estatistikek hori diote. Hori dela eta iradokitzen da gaitz hauen oinarria hormonala izan daitekeela. Emakumeek arazo gehiago dituztela komuneko kontuekin. Egia da gaixotasunetan eta hauek ikertzerakoan emakume eta gizonen artean ezberdintasunak daudela.…

  • Genetika, genomika ta beste - Kafepintxo

    Norbaitek esan behar zuen

    Irail honetan 15 urte betetzen dira EHUko genetikako laborategian hasi nintzela. Orduan ez nekien, baina nire ikertzaile-karreraren abiapuntua izan zen hori. 15 urte beranduago ezin dezaket esan karrera horren esperientzia positiboa izan denik, kontrakoa baizik: frustragarria, nekagarria eta, batzuetan latza, oso latza. Bai, gauza onak egon dira: bidean egindako lagunak…

  • Genetika, genomika ta beste

    Hamaika geruza, ondorio anitzak

    Eeee, bai, bizirik nago. Hilabete nahiko zoroak izan dira (eta izaten jarraituko dute) baina bueltan naiz kafepintxo batekin. Ea gehiagotan ager naitekeen. Gainera gaur egun handia da: 21. Korrika hasiko da eta Edonolak 12 urte betetzen ditu. Zenbaki joko kuriosoa eta aitzakia bikaina euskara eta zientzia uztartzen jarraitzeko. Eta, beno,…

  • Genetika, genomika ta beste

    Botikak geneen neurrira

    Blog honetan genetika jendartean zabaltzen saiatzen naiz. Hori dela eta, noizbehinka, genetikaren inguruan nahi duzuen galdera egiteko aukera duzuela gogoratzen dizuet 😉 . Azkenengoan Euskaldun batek erronka jaso eta bere galdera egin zuen. https://twitter.com/euskaldunbat/status/1044884541536653312 Botelasterrean erantzuteko hari arin bat egin banuen ere, gaurkoan garatuago eta osotuago azaltzen saiatuko naiz gai…

  • Genetika, genomika ta beste

    Biologo baten maitasun gutuna matematikei

    Gaur, European Mathematical Societyk eta European Society for Mathematical and Theoretical Biologyk deituta, Biologia matematikoaren eguna ospatzen da. Biologoa naiz eta nire lanean matematikak erabiltzen ditut genetika ikertzeko. Nola da posible hain hurrun dauden bi zientzia hauek uztartzea? Nola ez zoratu matematiken mundu perfektua erabiltzen biologiaren kaosa aztertzeko? Ba, idearik ez, baina urte…

  • Genetika, genomika ta beste

    Geneen jazarpena

    Azken aldian arduratuta nabil. Geneek jazartzen nautela iruditzen zait. Ingelesek diote mailu bat duzunean iltzeak besterik ikusten ez dituzula. Tira, genetikaria izanda agian geneak besterik ez ditut ikusten (teknikoki hala da, bizidun guztiok geneak baititugu; eta bizidunok edonon gaude) baina iragarkietan, berrietan eta enparauetan geneak, DNA eta halakoak erabiltzen dituzte…