Pasaden astean bolo-bolo ibili zen berria: 1280 indibiduo besterik ez zituen gure espezieak Pleistozenoan eta, ondorioz, desagerpenetik gertu izan ginen. Tremendoa, apokaliptikoa. Azter dezagun auzi hau patxadaz.
-
-
Esklabotasunaren arrastoa gaur egungo pertsonetan
Gene-informazioa eskuratzea gero eta errazagoa da. Hain da erraza, ezen gero eta pertsona gehiagok erabiltzen dituztela hainbat konpainiak eskaintzen dituzten gene-zerbitzuak. Hala, bere jatorria jakin dezakete, senide urrunak aurkitu eta osasun-informazioa eskuratu. Gainera, erabiltzailearen eta konpainiaren arabera, gene-informazio hori ikerkuntzan erabili daiteke.
-
Nahi gabeko gene-aurkikuntzak
Gene-ikerketa bat abiatzen dugunean, beno gizakiekin egiten den edozein ikerkuntzan bezala, hasieratik ezartzen da ikerketaren helburua eta egingo dena. Hala ere, geneak geneak direnez, nahi gabeko gene-aurkikuntzak egin daitezke. Hau da, gaixotasun bat ikertzeko pertsonei beren gene-informazioa eskatzea eta informazio hori aztertzerakoan beste gaixotasun batekin lotuta dauden gene-aldaerak aurki daitezke.…
-
Bakterioak minbiziak diagnostikatzeko. Edo ez.
Science aldizkariko berrien atalean istorio bat argitaratu dute zientzia-saltseorako abagunea ematen diguna. Eta saltseoaren oso zalea naizenez (zientifikoa nahiz edozein motakoa), hona nator horri buruz idaztera. Prestatu krispetak, marianitoak edo udan hartzen duzuen pozoia.
-
Kolon eta ondesteko minbiziaren diagnostikoa hobetzeko gene-informazioa erabiltzeak aurretik dituen erronkak
Berrikuspen bat argitaratzea ez zait bere horretan berri bat iruditzen. Noizbehinka, gai baten inguruan dauden lanak biltzea, aztertzea eta ondorio batzuk lortzea egokia da zure jakintza-arloko gai bat kokatzeko. Berez, ez da ezer berria egiten, tira, agian zein ikuspuntu ematen diozun. Zeren, inoiz ez gara neutroak, eta zer nabarmentzen dugun…
-
Genetikari konputazional baten begira adimen artifizialari
Adimen Artifiziala (AA) bolo-bolo dabil azken aldian, batez ere entrenatutako hainbat ereduk testuak eta irudiak sortzeko duten gaitasun ikaragarria dela eta. Gai honi buruz gauza asko idatzi dira (interesgarriak nahiz ke hutsa) eta nire ausardia ez da hain handia horiei buruz aritzeko. Baina gauza batzuk irakurtzean genetikari konputazional bezala déjà vu sentsazioa…
-
Dieta doitu bat heste minberaren sindromeari aurre egiteko
Heste minberaren sindromea populazioaren %5-%20 artean pairatzen duen gaitz bat da. Zerbait organikoak huts egiten ez duenez ez dago modu argirik diagnostikoa egiteko (analitiketan ez dago ezer txarto, kolonoskopia egitean dena ondo dirudi) eta sintomen arabera egiten da diagnosia. Ohiko sintomak dira tripetako mina eta komunera joateko arazoak. Kasu batzuetan idorreria…
-
Ikerkuntza burujabetza
40. Tori zenbaki borobila. Hamarrekoaren aldaketa. Halakoetan bi gauza gertatu ohi dira: egindakoa berrikustea eta krisi bat pairatzea. Hamarkada honetan hainbeste gauza egin ditut berrikusketa egitea nekagarria iruditzen zaidala; krisi bat edukitzea, ez da nire aldartearekin bateragarria. Nirekin bateragarriagoa da esatea “orain zein mobidetan sartuko naiz?”. Zaharregia naiz aldatzeko.
-
Zer dakigu ostalariaren eta mikrobiotaren arteko elkarrekintzez kolon eta ondesteko minbizian?
Dakizuen bezala, arduradun naizen zientzia-artikulu bat argitaratzen duten bakoitzean hona nator egindakoa azaltzeko. Oraingoan, zertxobait ezberdina izango da. Noizbehinka (batzuk beste batzuk baino maizago, hori ere egia da) gai baten inguruan jakina dena biltzen dugu eta laburpen antzeko bat egiten dugu, review deitzen duguna, hain zuzen ere. Modu errez batean: gai baten inguruan…
-
Kolon eta ondesteko minbiziaren gene-oinarriak euskal populazioan
Ohiturari jarraituz, eta oporretatik indartsu itzultzeko, bueltan nator argitaratu berri dugun zientzia-artikulu bat azaltzeko. Ohitura diot, zeren lehen egilea naizen zientzia-artikuluak beti azaltzen ditut txoko honetan. Gainera, gaia kolon eta ondesteko minbizia izanik eta bertoko populazioa aztertuta, ba zentzu guztia dauka gizarteratzea egindako lana. Nire ohiko estiloarekin.