Sasizientzietaz idaztea oso eskertua da, modu nahiko errazean idazten den zerbait da, formekin jolasteko aukera ematen dizu eta, oro har, harrera ona izaten du. Adibidez Josuk homeopatia edo kimiofobiarekin egiten duena. Eta blog honek inoiz izan dituen bisita gehien sortu duen sarrera Josurena homeopatiari buruz izan zen KZJaia3an, ba guztiz…
-
-
Genetikari zintzo baten koplak (1): Gure gabeziak biluzten
Gaur nire urtebetetzea denez, oparia jaso beharrean, egingo dut. Aspalditik dut buruan genetikari buruzko liburutxo bat idaztea. Xumea, txikia, hurbila, asmo handirik gabekoa. Hemen lehen kapituluaren zirriborroa uzten dizuet. Gainontzekoa, tira, dagoenean egongo da. Espero dut zuen gustukoa izatea eta egin nahi beste kritika!
-
Euskal Moby-Dickaren bila
Moby-Dick (Herman Melville, 1851) Estatu Batuetako literaturaren lan ospetsu bat da eta bere hasierako esaldia “Dei nazazue Ismael” ingelesezko literaturaren esaldi ospetsuenetakoa omen da. Moby-Dick metafora bezala erabili ohi da lortzeko ezinezkoa den helburu bat garaiz uzten ez denean. Hain tematuta zaudela balea txuri hori ehizatzeko ez zarela konturatzen zurekin…
-
Irakurgai gomendatuak (XVI): Nork ordaindu du ikerketa hau?
Edu Lartzangurenek Berrian hautsak harrotzen dabilen gai bat ekarri digu: ikerketa enpresek ordainduta dagoenean. Oso gomendagarria tentuz ibiltzeko.
-
Irakurgai gomendatuak (XV): Meritamun
Amaia Portugalek Zientzia Kaieran 3D inprimagailuen erabilera harrigarri bat ekarri zigun: Antzinako egiptoar bat eraikitzeko.
-
Irakurgai gomendatuak (XIV): Claude Shannon
Elhuyar Aldizkariko azken zenbakian, Mundu digitala atalean Claude Shannon aurkeztu digu Igor Leturiak, pertsonaia zinez interesgarria.
-
Geneetan daramagun superheroia
Pasaden Larunbatean, Ana, Aitor, Eider eta Txonirekin batera Donostian izan nintzen, Passion for Knowledgen barruan egin zen zaio berezi batean. Zientzia Kluba izena zuen eta haur eta gaztetxoei zuzenduta zegoen.
-
Irakurgai gomendatuak (XIII): Planeta gorria helburu
Iraileko zenbakian, Elhuyar Aldizkariak bere azalekoa Martera egingo diren misioei eskaintzen dien. Barruan erreportaje bikain batean 2020rako zer dagoen aurreikusita azaltzen digute.
-
Zubi galduen bila
Askotan aipatzen da ikertzaileok egiten dugun lana gizarteratu behar dugula, sikiera gizarteak bere zergekin ordaintzen digutena ulertzeko eta, moduren batean, itzultzeko. Hau horrela izanda, baita ere garrantzitsua iruditzen zait zer egin nahi dugun azaltzea. Hau da, zer demontre egingo genukeen zuen sosak bagenitu. Zer ikertuko nukeen ikertzaile nagusia banintz. Hori…
-
Irakurgai gomendatuak (XII): Jakintzaren katedraleko ateak
Ikasturteari hasiera emateko, udan gertatu zen ekitaldi handi bat ekarriko dut. Berrian Arantxa Iraolak “Zientziaren dibulgazioa: aukerak, baliabideak eta erronka” kronika ekarri zigun, Josu Lopez-Gazpio handiari elkarrizketa eta guzti, “Jakintzaren katedraleko ateak“.