Uda bukatu da. Eta itxarotea ere. Udazkenarekin batera Edonolaren denboraldi arrunta hasten da. Egia da ez dagoela ezer berririk ez ikusgarririk: hemen jarraituko dut betiko kontuak ekartzen. Bakarrik zein egunetan argitaratuko diren gauzak aldatu dut, beti ere goizeko 9:30tan đ
-
-
Gene berriak gaixotasun zeliakoarekin lotuak
Artikulu zientifiko bat argitaratzen dudan bakoitzean horren azalpen bat egiten saiatzen naiz. Kasu honetan berezia da, batetik burutazio baten ondoren burutu genuelako eta, bestetik, berez interesa sortzen duen gaixotasun batekin delako. Lehen aldiz nire bizitza zientifikoan bakarrik saltzen den gai baten inguruan ikertu dut: gaixotasun zeliakoaren oinarri genetikoan sakontzea.
-
Nola isolatzen dira giza-taldeak?
Uda irakurgai arin eta freskagarrien garaia omen da. Hortaz populazioen genetikaz, besteak beste giza-taldeen arteko (ez)berdintasun genetikoak aztertzen dituen genetikaren atalaz, arin eta fresko idazten saiatuko naiz Luistxoren eskaria aitzakia hartuta. Europako populazio isolatuen genetika (taldeetako bat: euskaldunak) https://t.co/3VBKfsHQI1 lan honi buruzko iritzi espertoa eskertuko nuke — Luistxo Fernandez (@luistxo)…
-
#ZientziazaleTopa-ri buruz ideia batzuk
Atzo eta herenegun UEUko egoitzan, Eibarreko Eibarko (Eskerrik asko Luistxo!)Â Markeskoa jauregi dotorean, bildu ginen zientziaren dibulgazioaz aritzeko, “Zientziaren dibulgazioa: aukerak, baliabideak eta erronkak” izeneko udako ikastaroan. Kronika bat baino (hori profesionalentzat usten dut) harrapatu nituen ideia batzuk ekarri nahiko nituzke.
-
Zientzia jalgi hadi plazara (eta 8): Bidebieta alternatiba
Bidebieta Basaurin dugun auzo bat da. Bertan Bilbotik Urduñara eta Donostiara zihoazen bideak banatzen ziren, edo bat egiten zuten, noranzkoaren arabera. Niri bideen eta ikuspegien metafora hau aproposa eta egokia iruditzen zait, nire ikuspuntua partekatu ostean eta kontakizun berri baten beharra dagoela adierazi ostean, zientziagintzari proposamen hau egiteko eta izendatzeko.
-
Irakugai gomendatuak (XI): Sinestesia
Ekaineko zenbakian, Ana Galarragaren eskutik, Elhuyar Aldizkarian sinestesiari buruzko erreportajea dugu, benetan ikusgarria (oinarri genetikoa duen) fenomeno hau. Eta paperean askoz ere politagoa gelditzen da, harpidetu!
-
Transgenikoak, aukera galdua
Orain dela pare bat hilabete tailer batean onartu nuen ez nuela inoiz transgenikoei buruz publikoki hitz egiten. Genetikan polemika gehien sortzen duen gaia izanda ere, nire iritziak izan ditzakeen ondorioak zirela eta nirekin haserretu zitekeenak zirela, ez nuela esaten uste nuena. Baina ehun Nobelen berria niretzat gehiegi izan da eta…
-
Zientzia jalgi hadi plazara (7): Kontakizun berria eraikitzen
Aurreko ataletan nire ustez zientziagintzaren helburuak, protagonistak, etika, oztopoak, komunikazioa eta euskararekin harremana zeintzuk diren azaldu ditut. 6 esparru horietan egiten dudan diagnostikoa partekatu dut, nire esperientziatik zein ahulgune eta indargune ikusten ditudan. Gaian dudan ikuspuntua zehazteko, nire pentsamendu sakona partekatzeko eta horrela nire praxia ulertzeko.
-
Irakurgai gomendatuak (X): zientzia ardatz
Josu Lopez-Gazpiok udako oporrak baino lehen ikastaroko balorazioa egin digu Tolosaldeko Atarian. Merezitako oporren ostean indarrez itzuliko dela ziur nago.
-
Zientzia jalgi hadi plazara (6): Zientzagintzan euskaraz
Zientzia eta euskara bata bestearen arnasgune dira. Askotan esan dut eta behar beste alditan errepikatuko dut: euskara zientziarako hizkuntza da;Â zientziak euskara indartu eta zabaltzen du; euskarak zientziari plaza bat eskaintzen dio hedatu dadin. Zientziagintzak eta euskalgintzak ezin dute bata besteari lepo emanda bizi, biek hazteko aukera galtzen baitute.