Zientziaz hitz egiten denean bi leku ezberdinetan egin daiteke: gaian adituak direnen plazetan eta gaian adituak ez direnen plazetan. Azken honetan ere bi talde nabarmendu daitezke: adituak ez badira ere zaleak direnak eta oraindik zaleak direla ez dakitenak.
-
-
Irakurgai gomendatuak (VIII): Behi esferikoak
Zientzia Kaieran Josu Doncelek argitaratutako “Har bedi R erradioko behi bat” nire behiek arretaz irakurri zutenez, halabeharrez gomendatu behar dut.
-
Zientzia jalgi hadi plazara (4): Oztopoz betetako karrera
Karrera zientifikoa zientziagintzan modu egonkorrean aritzeko bidea da. Oztopoz betea. Baina momentuz daukagun bide bakarra da. Teorian ideia bikaina da: ikasketa arautu batzuk egiten dituzu, egokia zarela frogatzen duzu hainbat arlo ezberdinetan eta, gero, zure meritu anitzen arabera, akademian lekua izango duzu karrera zientifikoa egiteko. Beno, behintzat lehen doktoretza osteko…
-
Zientziaren dibulgazioa: aukerak, baliabideak eta erronkak. Uztailak 12
Uztailaren 11 eta 12an Eibarreko Markeskoa jauregian zientziaren dibulgazioari buruz hausnartuko dugu Udako Euskal Unibertsitateko ikastaro batean. Zeri buruz hitz egingo digute hizlariek? Hemen dituzu bigarren eguneko laburpenak.
-
Zientziaren dibulgazioa: aukerak, baliabideak eta erronkak. Uztailak 11
Uztailaren 11 eta 12an Eibarreko Markeskoa jauregian zientziaren dibulgazioari buruz hausnartuko dugu Udako Euskal Unibertsitateko ikastaro batean. Zeri buruz hitz egingo digute hizlariek? Hemen dituzu lehen eguneko laburpenak.
-
Irakurgai gomendatuak (VII): Darwin geurean
Gaurkoan liburu batekin nator. Kepa Altonagak idatzi zuen Darwin geurean (Pamiela, 2010). Errez eta arin irakurtzen diren 120 orri, pasadizo eta gogoeta interesgarriz josia. Ez zara zertan eboluzioan aditua behar izan liburu hau jarraitzeko eta nola gure hizkuntza uzkurtu zuten darwinismoari (darbinkeri, harrapazank!) ateak ixteko. Benetan gomendagarria. Eta dudaren bat…
-
Zientzia jalgi hadi plazara (3): Etika zientifikoa
Zientzia metodo zientifikoan oinarritzen den oro dela esan ohi dugu, jakintza-arloen artean egiten diren banaketa artifizialei (eta mingarriei) aurre egiteko. Egia esan, oso astunak gara metodo zientifikoarekin, mantra bat dirudi, baina zientzia, zientziagintza, zuzen funtzionatzeko oinarrizko araua besterik ez da. Zientziagintzan aritzeko minimo etikoa.
-
Irakurgai gomendatuak (VI): Bakterio petroliojaleak
Ana Galarragak Elhuyar Aldizkarian azaldu digu Petrolioa desegiten duten hainbat bakterioren genomak deskodetu dituztela.
-
Zientzia jalgi hadi plazara (2): Lariak eta Zaleak
Zientziagintzaren barnean bi eragile nagusi daudela iruditzen zait, zientzialariak eta zientziazaleak. Zientzian jarduten dutenak eta zientzia gustuko dutenak. Bi eragileek harreman estua dute eta pertsona bat, momentu eta testuinguruaren arabera, bata edo bestea izan. Edo bien nahasketa bat.
-
Irakurgai gomendatuak (V): Urtziren jatorria
Urtzik Santimamiñen aurkitutako haurraren leinu berekoa dela jakin berri du. Bere artikuluan Genographic egitasmoa eta bere jatorri genetikoaren emaitzak azaltzen dizkigu.